1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Azken jardunaldiko emaitzak
Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako zazpigarren jardunaldia burutu da, hainbat kategoriatan. Txapelketa urriko eta azaroko larunbatetan jokatu dira eta kadetea igande goizean. Aurten ez dago marlaxkako ordezkaririk Absolutuan; nahiz eta, iaz Ander Tafall azpitxaldun izan eta Goio Uriartek 8. postua lortu. Hala ere, ordezkaritza zabala izan dugu gainerako kategorietan eta gure jokalari guztiek txukun aritu dira eta xakearekin disfrutatu dute:
Ondorengo gure jokalariek parte hartzen dute:
- Fernando Garcia Tajada
- Patxi Diaz Elzo
- Jurgi Diaz Etxaide
- Jon Diaz Etxaide
- Nora Lera Cuñado
- Gontzal Lera Manterola
- Gorka Tafall Villanueva
- Juan Antonio Guerrero Manso
- Danel Laporte Alzola
- Josette Fontaine
Larunbatean 2022/11/19 jokatutako partiden emaitzak :
M. | Z. | Izena | Elo | Ptk. | Emai. | Pts. | Izena | Elo | Z. |
7 | 11 | Peinado Obregon Andres | 1399 | 4 | + – – | 3½ | Diaz Etxaide Jurgi | 1553 | 3 |
9 | 21 | Lera Cunado Nora | 1270 | 3½ | 0 – 1 | 3½ | Garcia Tajada Fernando | 1459 | 6 |
11 | 27 | Perez Armendariz Maialen | 1172 | 3 | 0 – 1 | 3 | Lera Manterola Gontzal Jokin | 1437 | 8 |
12 | 13 | Figueras Hernandez Juan Cruz | 1385 | 3 | 1 – 0 | 3 | Fontaine Josette | 1027 | 33 |
13 | 24 | Parellada Elizalde Jon | 1255 | 3 | 0 – 1 | 3 | Tafall Villanueva Gorka | 1126 | 30 |
15 | 46 | Urzelai Casado Jon | 0 | 2½ | – – + | 2½ | Guerrero Manso Juan Antonio | 1269 | 22 |
16 | 15 | Maiz Crespo Urko | 1329 | 2 | – – + | 2½ | Diaz Etxaide Jon | 0 | 40 |
19 | 44 | Laporte Alzola Danel | 0 | 1½ | ½ – ½ | 2 | Diaz Elzo Patxi | 1078 | 32 |
Larunbatean Marlaxkako jokalarien lana bikaina izan zen, baina emaitaz emaitzak desberdinak izan ziren. Podiumeko aukerarik ez bazuten ere, lehia gogorrean aritu ziren gureak eta partida txukunak egin zituzten. Nora-Fernando eta Danel-Patxi Marlaxkakoen arteko derbiak izan zire gure taldekiden arteko partida aipagarrienak. Zazpigarren jardunaldi honen ostean, Hirugarren mailako A multzoko podiuma hauxe da eta gure jokalariek honako postuak lortu dituzte:
Rk. | H.Z. | Izena | FIDE | Ptk. | D1 | D2 |
1 | 39 | Dashnyam Tseel | 0 | 26 | 28 | 24 |
2 | 19 | Munoz Ferreira Ibon | 1317 | 25 | 26 | 21,25 |
3 | 20 | Munoz Moares Ibon | 1306 | 26 | 27,5 | 20 |
12 | 6 | Garcia Tajada Fernando | 1459 | 23,5 | 25 | 12,25 |
15 | 30 | Tafall Villanueva Gorka | 1126 | 25,5 | 28 | 14 |
16 | 8 | Lera Manterola Gontzal Jokin | 1437 | 24 | 26,5 | 12,5 |
20 | 3 | Diaz Etxaide Jurgi | 1553 | 24 | 26,5 | 11,25 |
21 | 40 | Diaz Etxaide Jon | 0 | 22,5 | 25 | 11,5 |
22 | 21 | Lera Cunado Nora | 1270 | 22,5 | 24 | 10,25 |
24 | 22 | Guerrero Manso Juan Antonio | 1269 | 19 | 21 | 9 |
30 | 33 | Fontaine Josette | 1027 | 20 | 22,5 | 7,5 |
37 | 32 | Diaz Elzo Patxi | 1078 | 19,5 | 20,5 | 3,75 |
40 | 44 | Laporte Alzola Danel | 0 | 17,5 | 19 | 4,25 |
Hirugarren maila B taldea:
2022/11/05ean Villabonan jokatutako hirugarren B multzoko txapelketa amaitu zen, non Mikel Aretxagak irabazi zuen, Javier Burgos bigarren izan zen eta Ander Bravo hirugarren.
Bigarren maila A taldea – larunbatean 2022/11/19 jokatutako partiden emaitzak :
M. | Z. | Izena | Elo | Ptk. | Emai. | Ptk. | Izena | Elo | Z. |
3 | 14 | Tafall Villanueva Iker | 1416 | 4 | 1 – 0 | 4 | Villar Marcelino Gorka | 1487 | 12 |
9 | 15 | Tafall Soreasu Mikel | 1391 | 1½ | 1 | bye |
Atzoko emaitzen ostean, Mikelek 15. postua lortu zuen eta Ikerrek hirugarren postuan amaitu zuen Gipuzkoako A Multzoko Bigarren Mailako Txapelketa, 1728ko errendimenduarekin, eta +114 ELO puntuko aldakuntzarekin, lehenengo kategoriara igoera lortuz. Zorionak Txapeldun!
Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Pts. | D1 | D2 |
1 | 5 | Arrieta Valero Ion | 1615 | 6 | 25 | 28 |
2 | 1 | Albeniz Prieto Unai | 1733 | 5,5 | 25,5 | 28,5 |
3 | 14 | Tafall Villanueva Iker | 1416 | 5 | 25,5 | 27,5 |
15 | 15 | Tafall Soreasu Mikel | 1391 | 2,5 | 19,5 | 21 |
Bigarren maila B taldea
2022/11/05ean amaitu zen Aritz Tornairen garaipenarekin, bigarren Juana Pereira izan zen eta hirugarren Antonio Martin Ginez. Aritzek bost partidetan 5 garaipenekin eta 2424ko performance batekin eta 27,2 ELO igoerarekin eta, lehenengo mailara igotzea lortu du. Zorionak Txapeldun!
Absolutua/Lehenengo maila:
6. txandaren ondoren Absolutuko behin behineko sailkapena. Arestian esan bezala, gogoratu bertan ordazkaririk ez dugula aurten.
Rk. | H.Z. | Izena | Kat. | Elo | Ptk. | D1 | D2 |
1 | 2 | Capote Robayna Nathaniel | Pref | 2139 | 5,5 | 25,5 | 28 |
2 | 4 | Vesga Izeta Markel | Pref | 2046 | 5,5 | 22,5 | 24,5 |
3 | 1 | Lakuntza Plazaola Asier | Pref | 2166 | 5 | 26,5 | 29 |
4 | 13 | Gimenez Lopez Zuhaitz | 1ª | 1851 | 5 | 26 | 29,5 |
5 | 8 | Larranaga Juaristi Alexander | 1ª | 1914 | 4,5 | 23,5 | 25,5 |
6 | 14 | Lertxundi Azpiazu Jon | Pref | 1814 | 4 | 28 | 31 |
7 | 6 | Alvarez Etxarri Aimar | Pref | 2002 | 4 | 27,5 | 30,5 |
8 | 11 | Osa Astrain Ricardo | Pref | 1882 | 4 | 23,5 | 25 |
9 | 10 | Ximenez Crespo Inigo | 1ª | 1891 | 3,5 | 23,5 | 26,5 |
10 | 7 | Arana Garate Jon | Pref | 1966 | 3,5 | 23,5 | 25 |
11 | 18 | Gomez Montecelo Miguel | 1ª | 1681 | 3,5 | 21,5 | 23,5 |
12 | 20 | Alberdi Jauregi Eneko | 1ª | 1553 | 3 | 22 | 23,5 |
13 | 15 | Fuente San Sebastian Ernesto | 1ª | 1813 | 3 | 19 | 21 |
14 | 5 | Manso Marquez Felix | Pref | 2044 | 3 | 19 | 21 |
15 | 19 | Imaz Aracama Asier | 1ª | 1652 | 3 | 18,5 | 19,5 |
16 | 9 | Izquierdo Arruferia Joseba | Pref | 1893 | 2,5 | 25,5 | 28 |
17 | 12 | Esnaola Gaston Fernando | Pref | 1879 | 1,5 | 21 | 23,5 |
18 | 16 | Garmendia Diaz Xabier | 1ª | 1713 | 1,5 | 20,5 | 22,5 |
19 | 21 | Parron Luceno David | 1ª | 1463 | 1 | 17,5 | 19,5 |
20 | 17 | Benaito Villagarcia Mikel | 1ª | 1708 | 1 | 17,5 | 19 |
21 | 3 | Franke Thomas | Pref | 2084 | 0,5 | 18,5 | 20 |
Kadetean (Igande goizean jokatzen da) gaurko partida 2022/11/13:
M. | Z. | Izena | Elo | Ptk. | emai. | Ptk. | Izena | Elo | Z. |
1 | 1 | Tornay Aritz | 1839 | 5 | 1 – 0 | 3½ | Moreno Lazarev Haritz | 1171 | 5 |
Kadeteko azken txandan garaipena lortu eta gero, Aritz Tornay gure taldekideak Kadetean nagustiu da. Dobletea lortu du Gipuzkoako 2. mailako B multzoan eta Kadetean txapeldun berriak, Zorionak Txapeldun! Jarraian kadeteko podiuma:
Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Ptk. | D1 | D2 |
1 | 1 | Tornay Aritz | 1839 | 6 | 25,5 | 27 |
2 | 2 | Sarasketa Irastortza Oier | 1520 | 5,5 | 26,5 | 29 |
3 | 4 | Munoz Ferreira Ibon | 1317 | 5 | 26,5 | 29,5 |
Guztiontzat, gure Espiritu Marlaxkeroa jarraitzea da garrantzitsuena, horrela, beti gara irabazleak:
1️⃣.- Xakean jolastuz gozatu behar da. Xakea gustatzen zaigu, jolasten dibertitzen gara, parte hartzera joatea luxua da.
2️⃣.- Bakoitzak noreraren xakerik onena jokatu behar dugu, gure mailarik onena emanez. Ez Magnus, ez inorena, bakoitzak bere xakea du, eta pixkanaka atera behar dugu.
3️⃣.- Esperientzia, tokia, taldekideak, beste klub batzuetako lagunak, partidak eta abar aprobetxatu behar ditugu eta ikasi. Partida bakoitza amaitzen dugunean, emaitza edozein dela ere, indartsuagoak gara. Mailak igotzen, adreiluak jartzen, pixkanaka.. hobetzen!
Aupa Hondarribia-Marlaxka!


HONDARRIBIKO 2. EMAKUMEEN XAKE TTOPARA
Datorren astelehenean, azaroak 21, Jostaldi pilotalekuan 18:00etatik aurrera, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroaren 25ean) ospatuko den astean, emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka xake klubak, Emekirekin lankidetzan, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatuko dugu. Helburua xakeaz elkarrekin disfrutatzea izango da eta astean zehar klase talde ezberdinetan dauden neskek elkar ezagutzea eta bide batez, elkarrekin, azaroaren 25aren aldeko aldarria egitea eta egun berezia ospatzea. Animatu!
Hemen dago Euskaraldia 2022! Hitzez ekiteko garaia! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra.
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
Hondarribia Marlaxka xake kluba ARIGUNEA gara
Gure klubak 42 urte baino gehiagoko historia du eta urte hauetan guztietan euskararen aldeko gure konpromisoa zabala izan da, eta horren erakusle da Udalak eta euskararen inguruan beste eragile batzuek antolatutako ekintzetan parte hartzeak. urte hauetan 2018an jada Euskaraldian parte hartu genuen, 2020ko edizioan berriz ere parte hartu genuen, ARIGUNEA izanik ere. Eta 2022an, bai klubak eta bai gure Xake Eskolak berriro parte hartuko dute eta Arigunea izatearen konpromisua berretzi dugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu: