Gaur Gros Xake Taldeko XXV. Urteurren Sari Nagusiaren seigarren txanda jokatu da. Bertan lehian dauden 66 jokalarien artean gure hiru jokalari ditugu: Ander Tafall, Mikel Tafall eta Iker Arri.
Ander Tafallek, Athletic Club futbol taldeko zalea denak, Errealeko jokalaria den David Zurutuzaren aurka jokatu du eta baita Derbyan puntua lortu ere. Argazkian, aipamenaren protagonisten atzealdean Errealeko beste jokalari bat ikus daiteke, Esteban Granero.
Anderren aitak, Mikel Tafallek, Juan Ignacio Saenz Zabalaren aurka partida galdu du. gure hirugarren jokalariak, Iker Arrik, garaipena lortu du, Josu Manterolak ezin izan baitu partidara bertaratu. Emaitza hauen ondoren, txapelketa amaitzeko bi txanda geratzen direnean, gure taldekideak sailkapeneko ondorengo postuetan ditugu:
6. txanda ondorengo sailkapena
Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 2 | IM Argandoña Riveiro Iñigo | 2435 | 5,5 | 26,0 | 18,5 | 23,50 |
2 | 6 | Cejudo Urdampilleta Jose Manu | 1922 | 5,0 | 24,5 | 16,0 | 19,00 |
3 | 4 | Segovia Sanchez Antonio | 2074 | 5,0 | 24,0 | 16,0 | 19,25 |
4 | 5 | Abalia Patino Aritz | 1936 | 5,0 | 22,0 | 14,5 | 16,50 |
5 | 22 | Benaito Villagarcia Mikel | 1671 | 5,0 | 21,5 | 15,0 | 16,50 |
6 | 3 | Lakunza Oyarbide Juan Carlos | 2075 | 4,5 | 23,0 | 15,0 | 16,00 |
7 | 23 | Arri Martinez Iker | 1654 | 4,5 | 20,5 | 13,0 | 14,50 |
8 | 15 | Saenz Zabala Juan Ignacio | 1738 | 4,5 | 20,5 | 13,0 | 13,50 |
9 | 9 | Fuente San Sebastian Ernesto | 1853 | 4,0 | 22,0 | 14,0 | 11,50 |
10 | 8 | Bello Castano Diego | 1878 | 4,0 | 21,0 | 14,5 | 12,00 |
11 | 11 | Sarasola Ouvina Javier | 1786 | 4,0 | 21,0 | 14,5 | 11,50 |
12 | 14 | Burgana Lardizabal Jose Angel | 1761 | 4,0 | 21,0 | 14,0 | 11,25 |
13 | 25 | Arrondo Carbonell Pablo | 1645 | 4,0 | 19,5 | 12,5 | 10,50 |
14 | 19 | Astigarraga Mendizabal Mikel | 1701 | 4,0 | 17,5 | 12,0 | 9,00 |
15 | 13 | Manterola Ubillos Josu | 1768 | 3,5 | 22,0 | 14,5 | 10,75 |
16 | 29 | Kerexeta Zabala Markel | 1617 | 3,5 | 21,5 | 14,5 | 11,75 |
17 | 21 | Zubia Aramburu Mikel | 1695 | 3,5 | 21,0 | 14,0 | 9,75 |
18 | 26 | Tafall Soreasu Mikel | 1638 | 3,5 | 19,0 | 12,5 | 9,00 |
19 | 33 | Tafall Villanueva Ander | 1584 | 3,5 | 18,5 | 13,0 | 9,50 |
20 | 28 | Iturralde Prieto Juan Cruz | 1619 | 3,5 | 18,0 | 12,0 | 10,50 |
66 jokalari arte.
Txapelketako behin behineko sailkapen osoa ikusteko sakatu: hemen
Bestalde, klubak antolatuko duen ondorengo txapelketaren berri ematen dizuegu:
ASTE SANTUKO HAUR TXAPELKETA 2016
TOKIA:
La República eraikina, Ventas (Irun) – Elatxetako Eskola ondoan
DATA:
Ostirala, 2016ko martxoaren 11n, 18:00etatik aurrera
MAILAK:
Pre-Benjaminak (2008-2009)
Benjaminak (2006-2007)
Alebinak-Infantilak (2002-2005)
JOKO ERRITMOA:
Partidako 10 minutu finish, Suitzarra, 5 txanda.
IZENA EMATEKO:
Carlos: 635 702 745
Irabazleentzako garaikurrak egongo dira eta parte-hartzaile guztientzako opariak,
Animatu!
