Artxiboa laburpen hitzeka: Eugiko xake jaialdia

Eugiko Jaialdia 2018. Xakea eta dibertsioa, beste urte batez zoragarria!

(leer en castellano)

Gaur igandea, irailaren 16a, Eugiko IX. Xake Jaialdia izan dugu, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko Udalak antolatuta.

e055c9ef6eb56d7a7780d8c18e43e192adaa4dc5

Goizean gaztetxoentzako banakako hiru txapelketa jokatu dira, 15 minutu partidako erritmoan. SUB-8 txapelketan 25 haur parte hartu dute. SUB-10 eta SUb12 adineko txapelketan 36 gaztetxo eta SUB-16 txapelketako gazteak bildu dituen txapelketan 23.

Klubetik 3 jokalarik parte hartu dute: Sub-16an Ander Tafallek 1.postua lortu du, Sub-10ean Iker Tafallek 2. postua eta Gorka Tafallek Sub-8an  1. postua lortu du. Hortaz ondo pasatzeaz gain gure taldekideek oso lan txukuna egin dute. Zoronak!

Lourdes Villanuevak eta Mikel Tafallek egindako argazkiak:

 

Eugi Taldekako Txapelketa

Arratsaldean, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu daeta bertan, gure taldeko Tafall anaiak: Ander, Iker eta Gorka, merituzko 6. postua lortu dute.

Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarien lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauza polita!

ZORIONAK OBERENA!!!

Advertisements

Eugiko Jaialdia 2016. Xakea eta dibertsioa, beste urte batez zoragarria!

(leer en castellano)

Igandean, irailaren 18an, Eugiko VII. Xake Jaialdia izan genuen, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko Udalak antolatuta.

e055c9ef6eb56d7a7780d8c18e43e192adaa4dc5

Goizean gaztetxoentzako banakako hiru txapelketa jokatu ziren, 15 minutu partidako erritmoan. SUB-8 txapelketan 25 haur parte hartu zuten. SUB-10 adineko txapelketan 20 eta SUB-12 eta SUB-16 txapelketako gazteak biltzen zuen txapelketan 25.

Klubetik 4 jokalarik parte hartu zuten: Sub-16+Sub 12an Ander Tafallek (8.postua) eta Patxi Morenok (1. postua)  jokatu zuten eta Sub-8an Iker Tafallek (9. postua) eta Gorka Tafallek (15. postua)  parte hartu zuten, eta baita ondo pasatzeaz gain, lan txukuna egin.

 

img-20160918-wa0010
Sub-16+Sub12 txapelketako podiuma. Patxi Moreno (Txapeldun), Andres Malon (2. postua) eta Josu Manterola (3. postua)

Zorionak antolatzaileei eta bertaratutako guztioi!

Eugiko Jaialdiko sailkapenak

Lourdes Villanuevak eta Mikel Tafallek egindako argazkiak:

 

Eugi Taldekako Txapelketa

Arratsaldean, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu zen eta bertan, gure taldeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Gros Xake Taldeko Josu Manterolarekin batera, Giputxis taldean, merituzko 3. postua lortu zuten.

.

ff6c5327-bbb0-4f52-92c8-9d7bfb5c978e
Ander, Patxi eta Josu
Postua Taldea Puntuak
1 Oberena A 21,5
2 Ansoain 21,0
3 Gipuztxikis 18,5
4 San Juan 18,5
5 Orvina 16,0
6 Oberena B 13,0
7 Oberena E 8,0
8 Oberena C 7,5
9 Mikel Gurea 7,5
10 Oberena D 3,5

 

Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarien lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauza polita!

Etorkizuneko edizioetara bertaratzeko aukera izatea espero dugu.

 

eugi1

Oberena taldeko webgunean  goizeko txapelketan gertatutakoaren berri ematen duen kronika txukuna eta sailkapenak dituzue (hemen), arratsaldekoa ere (hemen). Eta ondorengo loturak Oberena elkarteko Josek , egindako argazki sorta ederra ikus dezakezue: hemen.

Eugiko Jaialdia, beste urte batez ekitaldi zoragarria!

(leer en castellano)

Igandean, irailaren 13an, Eugiko VI. Xake Jaialdia izan genuen, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko kontzejuak antolatuta.

e055c9ef6eb56d7a7780d8c18e43e192adaa4dc5

Goizean gaztentxoentzako banakako bi txapelketa jokatu ziren, 15 minutu partidako erritmoan. Batean SUB-8 eta SUB-10 adineko jokalariak aritu baziren, bestan SUB-12, SUB-14 eta SUB-16 adineko gazteak.

Klubetik Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga joan ziren eta SUB-12, SUB-14 eta SUB-16 jokalariek biltzen zuen txapelketan aritu zirren txukun, horrela, hurrenez hurren 10., 12. eta 14. postuak lortu zituztela.

16

Arratsaldean, aldiz, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu zen eta bertan, gure taldeak, ondorengo jokalari ordenaz: Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga, lan txukuna egin ondoren, 9. postua lortu zuen.

final

Oberena taldeko webgunean  txapelketa ezberdinetako emaitza eta sailkapenak dituzue (hemen) eta gertatutakoaren berri ematen duen kronika txukuna ere (hemen).

Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarin lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauz apolita!

Etorkizuneko edizioetara bertaratzeko aukera izatea espero dugu.

Joxeluis Urangaren eta Oberenako xake sekzioaren argazkiak:

Eugi1_2015

Eugi, berriro ere bikain!

(leer en castellano)

Captura

Igandean, irailaren 14an, Eugiko V. Xake Jaildia izan genuen, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko kontzejuak antolatuta.

e055c9ef6eb56d7a7780d8c18e43e192adaa4dc5

Goizean gaztentxoentzako banakako bi txapelketa jokatu ziren, 15 minutu partidako erritmoan. Batean SUB-8 eta SUB-10 adineko jokalariak aritu baziren, bestan SUB-12, SUB-14 eta SUB-16 adineko gazteak. Arratsaldean, aldiz, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu zen eta bertaratutako jokalari eta lagunek oso ondo pasa zutela ezin uka.

DSC_0313

Oberena taldeko webgunean  txapelketa ezberdinetako emaitza eta sailkapenak dituzue (hemen) eta gertatutakoaren berri ematen duen kronika txukuna ere (hemen).

Aurten gure taldeak ordezkari bakarra izan du, Ander Tafall, zein babanako txapelketa oso txukuna jokatu zuen, sailkapen orokorrean 12. postua lortu zuelarik, bere mailako sailkapenean 4. izan zelarik. Oso emaitza ona dela esan genezake, azkeneko txandan mailako txapelketa lortzeko aukerarekin hasi baituzen.

20140914_145112[1] (640x360)

Arratsaldean, Groseko Josu Manterolarekin eta Ivan Iturralderekin batera, Gipuzkoa taldea osatu zuen eta hiru jokalari gaztetxo hauek egindako lana aipatzekoa izan ze, sailkapen nagusian 5. postua lortu baitzuten, oso maila altua zuten beste taldeekin lehian.

Gure jokalari gazteak kontatu digu pozik zegoela, ze taldekako azken txandan, modu ederrean partida irabazi eta gero, bertaratutako guztiek txalo zaparrada bota diote.

Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarin lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauz apolita!

Etorkizuneko edizioetara bertaratzeko aukera izatea espero dugu.

Mikel Tafallen eta Oberenako xake sekzioaren argazkiak: