Artxiboa laburpen hitzeka: euskal selekzioa

Patxi Morenok Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketako 2. taularik onearen saria lortu du. Euskadik merituzko 10. postua eskuratu du

(leer en castellano)

Gaur San Javier, Murcian amaitu da Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketa eta bertan txapela Andaluziak, faboritoak, lortu du. Bigarren postua Kataluniarentzat izan da eta hirugarrena madrildarrentzat.  Zorte pittin bat falta izan zaio Nafarroari eta azkenean 4. postua lortu du.

10352978_1466203260357375_7322981074523394776_n
Txapeldunen podiuma. Katalunia (2. postua), Andaluzia (1. postua), Madril (3. postua)

Amaierako sailkapena

Sailkapena  Erki. Auton.
Pos. Ran. Izena Fed. Ptk. MatPnt GamPnt Buc_M
1 1 Andaluzia ESP 12,0 12 17.5 42
2 5 Katalunia ESP 10,0 10 18 39
3 2 Madril ESP 8,0 8 16 44
4 3 Nafarroa ESP 8,0 8 15.5 35
5 6 Galizia ESP 7,0 7 14.5 43
6 4 Valentzia ESP 7,0 7 13 34
7 10 Murtzia ESP 6,0 6 11 36
8 14 Kantabria ESP 6,0 6 11 31
9 12 Gaztela eta Leon ESP 6,0 6 10 38
10 13 Euskadi ESP 5,0 5 10.5 34
11 9 Gaztela – Mantxa ESP 5,0 5 10.5 27
12 7 Asturias ESP 5,0 5 10 27
13 8 Aragoi ESP 5,0 5 9.5 43
14 11 Extremadura ESP 4,0 4 8.5 31
15 15 Errioxa ESP 2,0 2 4.5 34

Euskadik, lan txukuna burutu eta gero, merituzko 10. postua lortu du, taldea osatu duten lau jokalariei esker:  Adrián Martinez (4 puntu), Patxi Moreno (5,5 puntu), Leire Camacho (2 puntu) eta Irene García (1 puntu).

11014637_1465000497144318_9032219129945361312_n
Euskadiko jokalariak: Adrián Martínez, Patxi Moreno, Leire Camacho eta Irene García, ordezkari lanak egin dituen Ibon Martínekin

Gure taldekidea den Patxi Morenok txapelketako 2. taulako jokalari onenaren saria eraman du, 6 partidetan 5,5 puntu egin eta gero. Emaitza honi esker 118 punto Elo irabazten ditu.

10644960_1466203483690686_8404187569848300033_n
Patxi taulaka saritutako besteekin batera

Zorionak guztiei egindako lanarengatik!!

Jarraian Ibon Martín eta FEDA antolatzailearen webgunetik hartutako argazkiak:

Txapelketako informazio osatua info64.org: hemen

Txapelketari buruzko informazioa FEDAren webgunean:

Antolatzailearen txapelketako facebookeko argazkiak

Jarraina, txapelketari buruz Michael Rahalek  egin dituen bideoak ikusgai, zabaltzeko baimena eman baitigu:

Mila esker Michael!

Advertisements