Artxiboa laburpen hitzeka: euskaraldia

Eguraldi txarra egin arren, Hondarribiko Emakumeen II. Xake Topaketa animatua ospatu dugu Jostaldin, azaroaren 25ean ospatuko den emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Euskaraldia2022 Hitzez ekiteko garaia!

ARIGUNE_BOROBILA-1_page-0001

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

HONDARRIBIKO 2. EMAKUMEEN XAKE TTOPARA

0a8f2f06-42f2-4a79-842e-fce2c7dfb5ae

Gaur astelehena, azaroak 21, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, azaroaren 25, ospatuko den astearen hasieran, Jostaldin antolatutako ekitaldia jokatu da, 18:00etatik hasita Hondarribiko Marlaxka xake klubak Emekirekin elkarlanean, Hodarribiko adin eta maila guztietako emakumeei irekitako ekimena antolatu du. Eguraldi oso txarra egin duen arren, 10 jokalari etorri dira eta oso ondo pasatu dutela esan digute. Txapelketa jokalari bakoitzeko 7 minutuko erritmoan jokatu da eta 4 txandako suitzar sitemako txostena izan da. Lau jardunaldien ostean, sailkapena honela geratu da:

Rk H.Z. Izena Ptk Ema.. Gar. BUC BUC SB
1 7 Lucaniuc, Karina ½ 3 7,75
2 5 Celaya, Christina ½ 3 5,75
3 9 Uranga, Irati 3 0 3 4,00
4 3 Blanco, Maribel 3 0 3 4 4 2,00
5 8 Oscoz, Ascen 2 1 2 11½ 5,00
6 1 Berrotaran, Mariaje 2 0 2 1,00
7 2 Blanco, Anamari 1 0 1 0,00
8 4 Carrillo, Tzane 1 0 1 1,00
9 10 Uranga, Nerea 1 0 1 0,00
10 6 Elizazu, Mari Carmen 0 0 0 7 6 0,00

Helburua izan da elkarrekin xakeaz gozatzea eta astean zehar klase talde ezberdinetan dauden neskak elkar ezagutzea eta, bide batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea. Txapelketaren ostean, sari banaketa egin da, eta bertan Goio Uriarte gure Xake Eskolako koordinatzaileak  eta Tamara Sastre, Emekiko lehendakariak parte hartu zuten. Zorionak parte hartzaile guztiei eta ekimen hau garatzen lagundu duten pertsona guztiei!

Aupa Hondarribia Marlaxkako Neskak💪💜👍

0a704774-eac6-4969-9c7d-f2c11cab01dc

Hemen dago Euskaraldia 2022! Hitzez ekiteko garaia! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Hondarribia Marlaxka xake kluba ARIGUNEA gara

Gure klubak 42 urte baino gehiagoko historia du eta urte hauetan guztietan euskararen aldeko gure konpromisoa zabala izan da, eta horren erakusle da Udalak eta euskararen inguruan beste eragile batzuek antolatutako ekintzetan parte hartzeak. urte hauetan 2018an jada Euskaraldian parte hartu genuen, 2020ko edizioan berriz ere parte hartu genuen, ARIGUNEA izanik ere. Eta 2022an, bai klubak eta bai gure Xake Eskolak berriro parte hartuko dute eta Arigunea izatearen konpromisua berretzi dugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu:

Ahobizi zara? Edo Belarriprest txapa jarri duzu?

💚👄💚👂🏻💚

Euskal xake mundua triste dago, Jon Esturo lagun handia zendu da. Doluminak familia eta lagun guztioi, Hondarribia Marlaxka osatzen dugun guztion partez!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Euskaraldia2022 Hitzez ekiteko garaia!

ARIGUNE_BOROBILA-1_page-0001

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Euskal xake mundua triste dago, Jon Esturo lagun handia zendu da. Doluminak familia eta lagun guztioi, Hondarribia Marlaxka osatzen dugun guztion partez!

Gure lagun oso ona Jon Esturo hil da. Aurten Jon Urnietarekin jokatu zuen euskal ligan eta bertan gure taldeari aurre egin zion. Euskadiko Xakean garrantzi handikoa. Ez dakienarentzat, beste gauza aipagarri askoren artean, euskarazko lehen xake liburuaren egilea izan zen.

Lagun asko faltan botako zaitugu! 😔

Euskaraldia 2022 gaur hasi da: Hitzez ekiteko garaia! Eta gogoratu astelehenean Hondarribiko 2. Emakumeen Xake Ttopara ospatuko dugu Jostaldin, animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Euskaraldia2022 Hitzez ekiteko garaia!

ARIGUNE_BOROBILA-1_page-0001

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

HONDARRIBIKO 2. EMAKUMEEN XAKE TTOPARA

0a8f2f06-42f2-4a79-842e-fce2c7dfb5ae

Datorren astelehenean, azaroak 21, Jostaldi pilotalekuan 18:00etatik aurrera, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroaren 25ean) ospatuko den astean, emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka xake klubak, Emekirekin lankidetzan, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatuko dugu. Helburua xakeaz elkarrekin disfrutatzea izango da eta astean zehar klase talde ezberdinetan dauden neskek elkar ezagutzea eta bide batez, elkarrekin, azaroaren 25aren aldeko aldarria egitea eta egun berezia ospatzea. Animatu!

0a704774-eac6-4969-9c7d-f2c11cab01dc

Hemen dago Euskaraldia 2022! Hitzez ekiteko garaia! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Hondarribia Marlaxka xake kluba ARIGUNEA gara

Gure klubak 42 urte baino gehiagoko historia du eta urte hauetan guztietan euskararen aldeko gure konpromisoa zabala izan da, eta horren erakusle da Udalak eta euskararen inguruan beste eragile batzuek antolatutako ekintzetan parte hartzeak. urte hauetan 2018an jada Euskaraldian parte hartu genuen, 2020ko edizioan berriz ere parte hartu genuen, ARIGUNEA izanik ere. Eta 2022an, bai klubak eta bai gure Xake Eskolak berriro parte hartuko dute eta Arigunea izatearen konpromisua berretzi dugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu:

Ahobizi zara? Edo Belarriprest txapa jarri duzu?

💚👄💚👂🏻💚

Euskaraldia 2022ri ekiteko egun bat falta da. Ahobizi izango naiz? Belarriprest txapa jarriko dut?

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Euskaraldia 2022! Hitzez ekiteko garaia! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

Orain bai, iritsi da EUSKARALDIAri ekiteko garaia. Ordu batzuk barru hasiko da hizkuntz ohituretan eragiteko ariketa masiboa, eta zu ere bertan izango zarela jakiteak asko pozten gaitu!
Hurrengo 15 egunetan, beraz, gogoratu, egunero txapa janztea; ariketa egiteko ezinbestekoa da: zuretzat eta baita kalean, lantokian, lagunartean… zurekin topatuko direnentzat ere.
Eta ariketa egiteko gure burua jantzi dezagun. Ondoko helbidean hainbat baliabide aurkituko dituzu: https://linktr.ee/euskaraldia

izen-ematea-2

Gure klubak 42 urte baino gehiagoko historia du eta urte hauetan guztietan euskararen aldeko gure konpromisoa zabala izan da, eta horren erakusle da Udalak eta euskararen inguruan beste eragile batzuek antolatutako ekintzetan parte hartzeak. urte hauetan 2018an jada Euskaraldian parte hartu genuen, 2020ko edizioan berriz ere parte hartu genuen, ARIGUNEA izanik ere. Eta 2022an, bai klubak eta bai gure Xake Eskolak berriro parte hartuko dute eta Arigunea izatearen konpromisua berretzi dugu jada. Parte hartzera animatzen zaituztegu:

Ahobizi izango naiz? Belarriprest txapa jarriko dut?

💚👄💚👂🏻💚

0a704774-eac6-4969-9c7d-f2c11cab01dc

Hilabete bat baino gutxiago gelditzen da Euskaraldia 2022ri ekiteko, eta iritsi da momentua zein rolekin parte hartuko dugun erabakitzeko. Ahobizi izango naiz? Belarriprest txapa jarriko dut?

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

EUSKARALDIA 2022

izen-ematea-2

Gure klubak 42 urte baino gehiagoko historia du eta urte hauetan guztietan euskararen aldeko gure konpromisoa zabala izan da, eta horren erakusle da Udalak eta euskararen inguruan beste eragile batzuek antolatutako ekintzetan parte hartzeak. urte hauetan 2018an jada Euskaraldian parte hartu genuen, 2020ko edizioan berriz ere parte hartu genuen, ARIGUNEA izanik ere. Eta 2022an, bai klubak eta bai gure Xake Eskolak berriro parte hartuko dute eta Arigunea izatearen konpromisua berretzi dugu jada. Parte hartzera animatzen zaituztegu:

Ahobizi izango naiz? Belarriprest txapa jarriko dut?

💚👄💚👂🏻💚

Gure taldekidea Josu Tornay eta Xakea EITBko Taula Ispilu izeneko Helmuga saioko protagonistak izan dira. Zorionak!

1980-2022. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Josu Tornay gure taldekidea eta xakea izan dira EITBren TAULA ISPILU titulodun Helmuga programako protagonistak. Bertan, Josuk xakean duen grina, Arrasateko klubean izandako urteak, Haizea eta Aritz seme-alabekin batera Hondarribia Marlaxka klubean sartu izana, hauekin entrenamendu-jarduera eta beste hainbat gauza interesgarri aipatu ditu, hala nola, xakea zabaltzen egindako lanak eta euskararekin duen harremana.

Josu, Aritz eta Haizea Xake oporretan Spilimbergon (2021eko abuztuan)

Bera katalana da, aspalditik Arrasaten bizi den arren, eta harrezkero urte asko daramatza xakea zabaltzeko euskarazko hedabideekin elkarlanean. Horren adibide gisa, Apirilean Getxon jokatu zen Euskadi Txapelketa Absolutua zela eta Bilbo Hiria Hirratiako KIROL ESKIROL irratsaioa, eta Mikel Huerga lagunaren GM titulua lortzeari buruzko artikulua, 2021eako urriaren Berrian argitaratutakoa.

  • HELMUGA: Josu Tornay, taula ispilu.

Josu Tornay, taula ispilu

HELMUGA: Josu Tornay, taula ispilu

Josu Tornay xake jokalaria ezagutu dugu. Kataluiniarra sortzez Arrasaten errotu da aspaldion. Seme alabak ere xake jokalariak ditu Josuk eta xakearen onurak ongi baino hobeto ezagutzen ditu. Lehiaz haratagoko kirola da xakea Josurentzat.

Esteka: https://www.eitb.eus/…/8840711/josu-tornay-taula-ispilu/
  • : KIROL ESKIROL: 64 koadro zuri-beltzetan zehar, Xakea.

Kirola aztergai Bilbo Hiriaren KIROL ESKIROL saioan, gaurkoan XAKEa izango dugu.

64 koadro zuri-beltzetan zehar ibili gara xake mate noiz egingo, eta, horretarako, Sestao Xake taldeko Dani Gómez ekarri dugu uhinetara eta ekialde urrunetik kazetari-jokalari-entrenatzaile-guraso ahotsaren bidez izan dugu ikasgai magistrala, Marlaxka xake taldeko Josu Tornayren bidez. Horiek nahikoak ez eta tertuliara GURE presidentea ekarri dugu: Asier Ibaibarriaga.

Esteka: KIROL ESKIROL: 64 koadro zuri-beltzetan zehar, Xakea.

  • Berria: Bidea, luzea bezain aberasgarria

Mikel Huerga xake jokalari iruindarra, txapelketa batean.
Mikel Huerga xake jokalari iruindarra, txapelketa batean

Mikel Huergak xakeko Maisu Handi titulua eskuratu berri du. Eskura zuen 19 urte zituela, baina hamabi urtez egon da hura ziurtatu ezinik. Harekin itsutu ez denean lortu du. Beste hiru euskal jokalarik baino ez dute.

Esteka: https://www.berria.eus/paperekoa/1901/020/001/2021-10-16/bidea-luzea-bezain-aberasgarria.htm

Bihotza05_eus

Euskaraldia 11 egun euskaraz

(leer en castellano)

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Horretarako, herriz herri antolatu gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nork har dezake parte?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko, gutxienez, euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Eta bitartean, zer egin dezakegu?

Herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatu ari diren batzordeetan parte har dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok egin dezakegu gure ekarpena.