Artxiboa laburpen hitzeka: ez-ohiko batzar nagusia

GXF Batzar Nagusia: itxarotako asistentzia urria, baina animatua

(leer en castellano)

Pasa den igandean gure klubak Kasino Zaharrean duen egoitzan Gipuzkoako Xake Federazioaren Ohiko Batzar Nagusia eta Ez-Ohikoa burutu ziren klubeko presidentearen, presidenteordearen eta batzarrean klubak duen ordezkariaren parte hartzearekin.

kasino zaharraBatzarra GXFko Presidentea den Alejandro Catabrana Garoñak zuzendu zuen eta bileran GXFko Zuzendaritza Batzordeko ondorengo kideak lagun izan zituen: Mikel Larreategi Arana presidenteordea, Luis Hernánez Matauten Diruzaina eta Iñigo Galarza Cenzazo Bokala.

10:30ean hasi zen Ez-ohiko Batzar Nagusiaren gai zerrenda ondorengoa izan zen:
1. GXFren lehiaketa ofizialetarako araudiak
aldatzea:
Kirol Diziplina Araudia.
Taldekako Ligaren Araudia.
Banakako Txapelketen Araudia.
2. Galderak eta eskakizunak.

Eta 11:00etan hasi zen Ohiko Batzar Nagusiaren gai zerrenda ondorengoa izan zen:
1. Aurreko akta irakurri, eta hala badagokio onartu.
2. 2014ko kontuak onartu.
3. 2014ko kirol memoria onartu.
4. Gipuzkoako partida azkarren txapelketen daten
aldaketa.
5. Batzarrari aurkezteko proposamenak*
(Gipuzkoako Xake Federazioan jasoak, 2015ko
otsailaren 20ko 19:00ak baino lehen).
6. Galde-eskakizunak.

Bertaratutakoak:

Kluben estamentuko kideak: Iker Arri Martínez (Hondarribi-Marlaxka), Iñigo Galarza Cenzano (Fomento Cultural) eta Claudio Mendicute Fierro (Andoain)

Jokalarien estamentutiko kideak: Alejandro Cantabrana Garoña eta Luis Hernández Metauten

Epaileen estamentuko kideak: Mikel Larreategi Arana

Botorik gabeko bertaratutakoak: Goio Uriarte Prieto (Hondarribi-Marlaxka), Andoni Orube Bona (Hondarribi-Marlaxka) eta Iñaki Uranga Odriozola (Xaputarrak)

Argazkiak: Iker Arri

Advertisements