Artxiboa laburpen hitzeka: fernado garcia

Xake egun polita Billabonan Etxeko Jose Luis Guijarroren garaipenarekin

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, uztailaren 26an, SANTIAGO XAKE TXAPELKETA – MEMORIAL J.M.EZKAI txapelketaren XXIX. edizioa burutu zen Iker Arri, Ricardo Campos, Fernando Garcia eta Daniel Garmendia. gure taldeko ordezkariak bertan izan genituela.

11 txandetan bertaratutako 45 jokalariek lehen postuengatik lehian aritu ziren eta azkenean podiuma José Luis Guijarrok (1. postua 11/11 punturekin),  MI Iñigo Argandoñak (2. postua 9/11 punturekin) eta Unai Iraolak (3. bukatu du 8/11 punturekin) osatu zuten.

Gure ordezkarien lana txukuna izan zen:  Daniel Garmendia 12. postua lortu zuen (6,5/11 punturekin), Fernando Garciak 30. izan zen 5/11 punturekin, Iker Arrik Fenrnandoren puntu berdinak lortu arren, 5/11, desenpate sistemagatik 32. postua lortu zuen eta Ricardo Camposek 33. postua lortu zuen 11 partidetan 4’5 puntu lortu ondoren.

Sari banaketa eta gero lunch animatua izan zuten.

Iker Arri eta Villabona Xake Joku Elkarteko webguneko argazkiak:

Antolatzailearen webgunea: hemen

Sailkapena eta txanden emaitzak: Chess-Results