Artxiboa laburpen hitzeka: fide maisua

FM Jesus Iruzubietak Euskadiko gazte talentudunentzat ematen duen EXF-FVA 2019-2020 teknifikazioaren bosgarren sesio presentziala gaur hondarribian burutu da

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

Jesus Iruzubieta gazteekin

Gaur goizean 9:00etatik 14:00etara bitarte, Kasino Zaharrean,  FM Jesus Iruzubieta-k Euskadiko gazte talentudunentzat ematen duen EXF-FVA 2019-2020 teknifikazioaren bosgarren sesio presentziala burutu da. Bertan Euskadiko hogeita hamar bat sub18 gazte talentodun parte hartzen dute, horien artean gure taldekide diren Patxi Moreno eta Ander Tafall.

Ander eta Patxi besteekin egiaztapen ariketak egiten

Iruk garatutako teknifikazio plan honen prestatze eta garapean gure taldekide eta Xake Eskolako arduraduna den Goio Uriarteren laguntza handia izan du. 

Iru eta Goio

Eskerrak eman EXF-FVA, GXF-FGA eta Hondarribiko Udalari egun honetan gure taldekideei etxean entrenatzeko aukera eman dietelako. Gauza bera bertaratu diren gazte eta hauen gurasoei eta, GXF-FGAko lehendakariordea den Agurtzane Perez-i gurera gaurkoan hurbiltzeagatik. Teknifikazioan egon arren gaur etortzerik izan ez dutenei beren falta somatu dugula baieztatu. Guztioi Laster arte!