Artxiboa laburpen hitzeka: fj torres

Gaur NAZIOARTEKO XLII. “DONOSTIA HIRIA” XAKE TXAPELKETA hasi da taldeko ordezkaritzarekin

(leer en castellano)

Iker, FJ, Goio eta patxi borrokarako prest!

Gaur hasi da Nazioarteko Donostia Hiria Xake Txapelketako 42 . edizioa taldeko ordezkaritzarekin. Bertan Patxi Moreno, FJ Torres, Daniel Garmendia eta Sergio Sanmateu lehian ditugu. Txapelketa martxoaren 24tik 31ra burutuko da Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan eta 9 txandetako suitzar sisteman jokatuko da, 1h 30’  + 30’’ jokaldi bakoitzeko erritmoan bertan 117 jokalarien parte hartzearekin.

Jarraian zerrendako lehenengo 10 jokalariak eta Bidasoaldeko ordezkariak:

103 jokalari arte

Jarraian lehenengo jardunaldiko argazkiak:

LOTURA INTERESGARRIAK:

Advertisements

Lelys Stanley Martinez Duany Nazioarteko XLI. Donostiako Hiria txapelketako Txapelduna izan da. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute

(leer en castellano)

Txapelketako bederatzi txandetan 7,5 puntu lortu ondoren,  Lelys Stanley Martinez Duany GM Kubatarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 41. Txapelketan garaipena lortu du.

Irabazlea: GM Lelys Stanley Martinez Duany

8na punturekin berdinduta, desenpate okerragoa duelako, bigarren postuan Christof Sielecki IM Alemaniarra eta hirugarrenen postua Sestaoko jokalaria den Jesus Iruzubieta Villaluenga FMarentzako izan da.

Lehenengo hiru sailkatuen podiuma

Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria Javier Corral Sierrak (9. Sailkapenean 6,5/9 punturekin) lortu du, IM Alejandro Franco Alonso (12. sailkapenean 6/9 punturekin) bigarren izan da eta gure taldekidea den Patxi Moreno Estebanez (13. sailkapenean 6/9 punturekin) hirugarren.

Kutxa sariko podiuma

2100tik azpiko onenei saria.  Lehena Javier Cinza Lopez izan da (14. sailkapenean 6/9 punturekin),  Jose Luis Munoz Avila bigarren  (19. sailkapenean 6/9 punturekin) eta Michael Gorny (23. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren izan da.

Gure lagun Pedro Pastor Irundarrari sari bat eman diote 41 edizioetako 40etan parte hartu duelako. Zorionak Pedro, hori duk marka hori!

Pedro Pastor eta Fernando Markina
Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen

Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren jokalariekin osatua.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 3 GM Martinez Duany Lelys Stanley CUB 2499 7,5 49,5 54,0 40,5
2 8 IM Sielecki Christof GER 2435 7,5 49,5 54,0 38,5
3 9 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus M ESP 2426 7,0 50,5 55,0 37,5
4 1 GM Vazquez Igarza Renier ESP 2559 7,0 48,5 52,5 36,0
5 2 GM Del Rio De Angelis Salvador G. ESP 2535 7,0 47,5 51,5 35,5
6 11 FM Hernandez Sanchez Elvis De La C DOM 2261 7,0 44,5 48,5 34,0
7 4 GM Venkatesh M.R. IND 2487 6,5 51,0 55,5 38,0
8 6 IM Pulvett Marin Daniel VEN 2459 6,5 48,5 53,0 36,5
9 29 Corral Sierra Javier ESP 2040 6,5 42,5 46,0 33,0
10 18 Pena Duarte Fabian Dario COL 2207 6,0 47,5 50,0 33,0
13 19 Moreno Estebanez Patxi ESP 2190 6,0 44,5 47,0 32,0
21 10 Alonso Arburu Juan Ignacio ESP 2397 6,0 38,5 42,5 25,0
28 62 Garmendia Zubeldia Daniel ESP 1798 5,5 38,5 42,0 24,0
30 25 Pastor Pons Pedro Maria ESP 2082 5,5 37,5 40,5 25,0
51 22 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2103 4,5 39,0 42,5 27,5
52 77 Sanmateu Juan Sergio ESP 1687 4,5 38,5 42,5 22,5
70 47 Fernandez Garcia Francisco Jose ESP 1890 4,0 36,5 37,5 23,0
78 100 Fernandez Checa Manuel ESP 1468 3,5 35,0 38,0 18,0
86 72 Perez Sodupe Cecilia ESP 1713 3,0 38,0 42,0 20,5

 

Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak Goio Uriartek , Juan Cruz Iturrartek eta Pepelu Muñozek eginak:

Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da, Iñigo Galarza eta Aitor Herrán epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.

FGAko presidentea eta txapelketako zuzendaria Fernando Markina eta txapelketako arbitro nagusia Cesar Montolio

LOTURA INTERESGARRIAK:

Gaur NAZIOARTEKO XLI. “DONOSTIA HIRIA” XAKE TXAPELKETA hasi da taldeko ordezkaritzarekin

(leer en castellano)

Gaur hasi da XLI. Nazioarteko Donostia Hiria Xake Txapelketa taldeko ordezkaritzarekin. Bertan Patxi Moreno, FJ Torres, Daniel Garmendia eta Sergio Sanmateu lehian ditugu. Txapelketa martxoaren 24tik 31ra burutuko da Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan eta 9 txandetako suitzar sisteman jokatuko da, 1h 30’  + 30’’ jokaldi bakoitzeko erritmoan bertan 117 jokalarien parte hartzearekin.

Jarraian zerrendako lehenengo 10 jokalariak eta Bidasoaldeko ordezkariak:

117 jokalari arte

Jarraian leheengo jardunaldiko argazkiak:

 

LOTURA INTERESGARRIAK:

Atzo liga amaieragatik klubekoak afaria izan genuen eta gaur NAZIOARTEKO XL. “DONOSTIA HIRIA” XAKE TXAPELKETA hasi da taldeko ordezkaritzarekin

(leer en castellano)

Aurten 2017ko Gipuzkoao taldekako xake ligan gure kirol helburuak lortu ditugu: gure jokalariak, gazte nahiz heldu, trebatzea eta ondo pasatzea eta maila guztietan taldeak mantentzea. Helburuak lortuta,  liga ixteko Irungo jatetxe ezagun batean atzo gauean egindako anaitasun afarian denok kontent agertu ginen.

Eta gaur gure taldeko FJ Torres, Patxi Moreno, Ramon Nogues eta Silvestre Moreiroren parte hartzearekin Nazoarteko Txapelketa hasi da.

40. Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketa

Txapelketa apirilaren 8tik 15era burutuko da Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan eta 9 txandetako suitzar sisteman jokatuko da, 1h 30’  + 30’’ jokaldi bakoitzeko erritmoan bertan 121 jokalarien parte hartzearekin.

Silvestre, Ramon, Patxi eta FJ

Jarraian zerrendako lehenengo 10 jokalariak eta gure ordezkariak:

Z. Izena FIDE-ID FED Elo
1 GM Lopez Martinez Josep Manuel 2212943 ESP 2583
2 GM Narciso Dublan Marc 2201500 ESP 2508
3 IM Stella Andrea 827061 ITA 2500
4 IM Gascon Del Nogal Jose Rafael 3902463 VEN 2489
5 IM Panelo Marcelo 104213 ARG 2373
6 IM Del Rey Diego 102164 ESP 2356
7 FM Becerra Juan David 4404998 COL 2341
8 Urriza Iricibar Pablo 22252908 ESP 2228
9 Prieto Aranguren Alain 2268906 ESP 2224
10 FM Radnai Adam 726702 HUN 2224
21 Torres Ganuza Francisco Javier 2225883 ESP 2095
29 Moreno Estebanez Patxi 24538663 ESP 2028
39 Nogues Fernandez Ramon 22200185 ESP 1922
95 Moreiro Sanchez Silvestre 2278294 ESP 1499

121 jokalari arte

LOTURA INTERESGARRIAK:

Gipuzkoako Blitz txapelketa 2016. Taldeka Errenteriako Fomento Cultural txapeldun eta banaka Aitor Gonzalez. Gure taldeak lan txukuna burutu zuen

(leer en castellano)

Gipuzkoako blitz txapelketa taldeka 2016

Atzo arratsaldean, Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan, Eli Argandoñaren zuzendaritzapean, Cesar Montolío epaile nagusia zela, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu zen. Bertara klubaren talde bat hurbildu zen: FJ Torres, Ander Tafall, Patxi Moreno, Goio Uriarte eta Asier Cuesta.

Txapelketan 12 taldek parte hartu zuten. Partidak lau tauletara jokatu ziren. Blitz erritmoan (bosna minutu partidako). Bira bateko ligaren ondoren, Errenteriako Fomento Culturalak  txapelketa lortu zuen, Juan Benito, Javier Dominguez, Mikel Alvarado eta Iñigo Galarza jokalariekin. Bigarren Gros A izan zen, Alejandreo Franco, Iñigo Argandoña, Jose Luis Muñoz eta Ivan Iturralderekin. Gure taldeak lan txukuna burutu zuen eta 6. postua lortu zuen.

Antolatzaileek ordenagailuarekin izandako arazoa konpondu eta gero, amaiera sailkapena ematen dizuegu.

Rk. Taldea  Des 1  Des 2  Des 3
1 Fomento 37,0 21 714,5
2 Gros A 34,0 18 627,0
3 Easo 30,0 15 518,3
4 C. Iriondo-Zarautz 29,5 15 526,3
5 Billabona A 28,5 16 528,0
6 Hondarribia-Marlaxka 24,5 11 398,3
7 Fortuna 23,0 13 409,5
8 Anaitasuna-Kakute 20,0 7 297,3
9 Gros B 18,0 8 233,8
10 Gros C 9,0 3 151,3
11 Gros D 6,0 2 79,5
12 Billabona B 4,5 3 34,5

Azalpena:
Des1: Partida guztietan lortutako puntuak (game-points)
Des2: Match bakoitzeko puntuak (2 garaipenentzako, 1 parrentzako, 0 porrotentzako)
Des3: FIDE-Sonneborn-Berger-Tie-Break

ChessResults lotura: hemen

Gipuzkoako blitz txapelketa Banaka 2016

_dsc0013
Claudio Mendikute (GXFko Presidenteordea), Aitor Gonzalez (Gipuzkoako Blitz Txapelduna), Iñigo Muxika (txapelketako zuzendaria) eta Enrike Oiarzabal (txapelketako arbitro nagusia)

Pasa den astean, 2016ko urriaren 1ean, arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, eta gure taldeko Enrike Oiarzabal arbitro nagusi izan zela, Gipuzkoako Banakako Blitz Txapelketa burutu zen, bertan gure klubaren jokalaririk ez genuen izan. Txapelketa bi fasetan burutu zen, lehenengoan bertaratutako 32 jokalariek zortzinako taldeetan sailkatze txapelketa jokatu zuten eta ondoren, talde bakoitzetik sailkatutakoak finala jokatu zuten. Lehia gogorraren ondoren, podiuma ondorengoa izan zen:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 6 Gonzalez Blanco Aitor 2044 6,0 0,0 6 16,50
2 1 Agirretxe San Sebastian Jesus 2132 5,5 0,0 5 17,25
3 7 FM Ros Eskisabel Jose Ramon 2091 5,0 0,0 5 11,50

Informazio osoa (Chessresults): FF 01-08, FF 09-16, FG A, FG B, FG C, FG D

Inigo Muxikak egindako argazki batzuk:

Euskadiko Blitz Txapelketa 2016, 7. postua taldeka

(leer en castellano)

2016eko maiatzaren 22an, Bergaran, Euskadiko blitz txapelketa jokatu zen, Euskadiko Xake Federazioak antolatutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.

Hondarribia Marlaxkako taldea: Goio Uriarte, FJ Torres, Ander Tafall eta Patxi Moreno
Hondarribia Marlaxkako taldea: Goio Uriarte, FJ Torres, Ander Tafall eta Patxi Moreno

Gure klubak pasa den urtean berriro ere Gipuzkoako txapelketan 2. postua lortu eta gero, taldeko gazteak joateko zuten irrikagatik Bergarara bertaratu ginen, arratsaldeko lautan hasi behar zuen txapelketara.

Agorrosin zentruko tabernan txapelketa noiz hasiko zain
Agorrosin zentruko tabernan txapelketa noiz hasiko zain

Txapelketa berandu hasi zen eta bestelako arazo batzuk izan zirela medio, gure kideei jokoan sartzea kostatu zitzaien, hala ere nahiko joko ona garatzerik izan zuten eta ondo pasatzeaz gain, aurreko edizioko postua hobetzea baita lortu ere. Amaierako sailkapenean 7. postua lortuz.

 

Taldekako Euskadiko Blitz Txapelketa, sailkapena:

Txapelketa Sestao Naturgasek txukun irabazi zuen, podiumean Altzaga eta Santurtzi taldeak lagun izan zituela. Jarraian amaierako sailkapena:

Sestao Naturgas, Euskadiko Blitz txapelduna 2016: Mario Gómez, Jesús Iruzubieta, Alejandro Ruiz eta Fernando Estéfano
Sestao Naturgas, Euskadiko Blitz txapelduna 2016: Mario Gómez, Jesús Iruzubieta, Alejandro Ruiz eta Fernando Estéfano

 

Banakako Euskadiko Blitz Txapelketa, sailkapena:

Goizen banakakoa burutu zen, gure taldeko ordezkaririk gabe eta, bertaratutako 30 jokalariek 12 txandetan burututako lanen ondoren, David Astasio FIDE Maisuak txapela lortu zuen.

2016ko Euskadiko Blitz Txapelduna: FM David Astasio
2016ko Euskadiko Blitz Txapelduna: FM David Astasio

 

Rk. H.Z. Izena Elo FED Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2  FM Astasio Lopez David 2391 Eus 11,0 69,5 84,5 69,5
2 3 FM Ruiz Gomez Alejandro 2362 Eus 10,5 71,0 82,0 68,0
3 1 IM Muerga Leache Mikel 2455 Nav 10,0 71,0 87,0 64,5
4 8 Martin Iribar Ander 2108 Eus 7,5 73,0 88,5 52,0
5 12 Barbazan Bilbao Xabier 2016 Eus 7,0 71,0 87,0 45,0
6 5 Prieto Aranguren Alain 2211 Eus 7,0 71,0 86,5 50,0
7 7 Gonzalez Pereira Asier 2117 Eus 7,0 70,5 87,5 48,0
8 4 Villalta Bustillo Igor 2241 Eus 7,0 70,5 86,0 47,0
9 14 Juez Villar Erik 2009 Eus 7,0 60,5 75,5 39,0
10 6 Perez Pacheco Ricardo 2200 Eus 6,5 63,0 78,5 46,0
11 9 Sadusea Johnny 2099 Cat 6,0 71,0 86,5 47,0
12 13 Zabala Perez Aritz 2015 Eus 6,0 68,0 80,5 44,0
13 11 Llano Olabarrieta Joseba 2048 Eus 6,0 65,5 81,5 42,0
14 28 Malon Insausti Andres 1564 Nav 6,0 63,0 75,5 41,0
15 24 Alfaro Pinero Asier 1707 Nav 6,0 62,0 77,0 41,0
16 15 Zubizarreta Riego Mikel 1927 Eus 6,0 57,5 66,5 39,0
17 25 Sanz Uruena Diego 1698 Eus 6,0 56,0 67,0 39,0
18 17 De Pablos Fernandez Mariano 1897 Can 6,0 56,0 63,0 35,5
19 22 Fernandez Almeida Joseba 1768 Eus 6,0 54,0 61,0 35,0
20 27 Arrondo Carbonell Pablo 1688 Eus 5,5 47,5 54,5 30,5
21 19 Martinez De Sor Gordon Jose M 1853 Eus 5,0 57,0 65,5 36,0
22 16 Garjon Modrego Miguel 1915 Nav 5,0 55,0 65,0 31,0
23 18 Vicente Ezeiza Mikel 1885 Eus 5,0 54,5 62,0 29,5
24 20 Huarte Zozaya Aitor 1797 Nav 5,0 50,5 57,5 33,0
25 21 Vea-Murguia Martin Diego 1773 Eus 5,0 48,5 54,5 26,5
26 10 Lagos Lejarraga Jon 2053 Eus 4,5 53,0 64,0 31,5
27 26 Galvan Perez-Ilzarbe Alejandr 1688 Nav 4,5 51,0 58,0 24,0
28 23 Garralda Ruiz Ander 1729 Nav 4,5 49,5 56,5 21,5
29 29 Feijoo Rubio Jose Jorge 1540 Eus 1,5 51,0 57,0 14,0
30 30 Rosa Gamez Nerea 1442 Nav 0,0 52,0 64,0 0,0

Oharra:
Des 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 3: Fide Tie-Break

Txapelketako argazki gehiago: Mila esker Alejandro Rodríguez!

Txapelketaren antolatzailearen webguena (EXF-FVA): Banaka Taldeka

Banakako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Taldekako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

2015eko Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa: bigarren postua lortu dugu Easo Txapeldunaren atzetik

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertan gure klubaren ordezkaritzarekin, FJ Torres, Ramon Nogues, Ander Tafall eta Patxi Moreno, jokalariekin batera, beste sei taldek parte hartu dute.20151128_192918 (420x252)

Hondarribia-Marlaxka: Ander Tafall, FJ Torres, Ramon Nogues eta Patxi Moreno

Blitz erritmoan (bosna minutu partidako), bira bikoitzako ligaren ondoren, Donostiako Easo Xake Taldeak, txapelketa lortu du, FM Elvis Hernández, Carlos Lacunza, Andoni Segovia eta Aritz Abalia jokalariekin.

12325309_1004241419638668_561938752_n
2015eko Gipuzkoako blitz Txapelduna Easo Xake Taldea: Elvis, Andoni, Carlos eta Aritz, Iñigo Muxika txapelketako zuzendariarekin (Argazkia: J.C. Iturralde)

Gure taldeak, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, pasa den urtean lortutako postua berdindu du eta aurten ere bigarren postuan amaitu du txapelketa.

12319450_1004141519648658_968674235_n
Patxi Ander, Ramon eta FJ, Iñigoren eskutik saria jaso ondoren (Argazkia: J.C. Iturralde)

Hirugarren postua Donostiako Gros Xake Taldearentzako izan da, bertan Carlos Berdote, Joselu Muñoz, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Cecilia Pérez aritu direlarik.

12285613_1004241406305336_831531232_n
Gros Xake taldeko Carlos, Ivan, Cecilia eta Joselu Iñigorekin (Argazkia: J.C. Iturralde)

2014ko txapeldun izandako Beasaingo Alfil Xake Elkarteak laugarren postua lortu du.

Saikapena:

Rk. H.Z. Izena Partida   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Easo 12 11 1 0 44,5 881,5 23
2 2 Hondarribia-Marlaxka 12 8 2 2 33,0 536,3 18
3 3 Gros Xake Taldea (Sub16) 12 6 3 3 30,5 493,0 15
4 6 Alfil X.E. 12 6 3 3 29,0 467,0 15
5 5 Idiazabal 12 4 1 7 22,0 255,8 9
6 4 Chessberri X.K. 12 0 2 10 5,0 45,0 2
7 7 San Roke Xake Taldea 12 0 2 10 4,0 20,0 2

Jarraian J.M. Sierrak egindako sari banaketaren bideoa:

Argazki gehiago: Hondarribia-Marlaxka eta J.C. Iturralde

Iñigo Muxikak pasatako bi argazki eta dokumentazioarekin Post hau eguneratzen dugu:

_DSC0004 (420x283)
Hondarribia-Marlaxka (argazkia: Iñigo Muxika)

Txapelketako txostenera lotura (PDF): hemen

Txapelketako informazioa ChessResultsera lotura: hemen

_DSC0015 (420x283)
Joko aretoaren ikuspegia (argazkia: Iñigo Muxika)