Artxiboa laburpen hitzeka: frontoia

Euskadiko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoak (Xakea): emaitzak, xehetasunak eta argazkiak

(leer en castellano)

Hitz eman genizuen bezala, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoetan gertatutakoaren informazio guztia ematen dizuegu.

Argazkiak: Maru Estebanez.

EUSKADIKO BANAKAKO ALEBIN TXAPELKETA

Vitoria-Gasteiz 2014ko Maiatzak 24-25

Amaierako Sailkapena

Rk. Has.Z. Izena FED Elo Herrialde Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 Moreno Estebanez Patxi ESP 0 Gip 4.5 8.0 13.5 0.0
2 1 De Las Heras Figueroa Rodrigo ESP 642 Ala 3.5 8.0 12.5 0.0
3 2 Elexpe Garcia Aritz Eder ESP 626 Biz 3.0 8.5 12.0 0.0
4 3 Aroztegi Tolosa Miguel ESP 0 Gip 3.0 8.5 7.0 0.0
5 9 Zoco Gallardo Ignacio Maria ESP 0 Biz 2.5 7.0 8.5 0.0
6 5 Llave Nevado Ruslan ESP 0 Ala 2.5 7.0 5.5 0.0
7 6 Martin Lana Jon ESP 0 Ala 2.5 6.0 4.5 0.0
8 4 Barandiaran Oliveras Sara ESP 0 Gip 2.5 5.5 7.5 0.0
9 8 Pajuelo Delgado Ana ESP 0 Biz 1.0 6.0 4.0 0.0

Idatzoharra:
Desempate 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Desempate 2: Fide Tie-Break
Desempate 3: Fide Tie-Break (fine)

Ondorengo loturan Alebin mailako txapelketako xehetasun guztiak dituzue (Chess-results)

EUSKADIKO BANAKAKO INFANTIL TXAPELKETA

Vitoria-Gasteiz 2014ko Maiatzak 24-25

Amaierako sailkapena

Rk. has.Z. Izena FED Elo Herrialde Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Martinez Fernandez Adrian ESP 1742 Biz 5.0 14.0 17.0 0.0
2 3 Munoz Avila Jose Luis ESP 1569 Gip 4.5 15.0 19.0 0.0
3 2 Morante Rafael Aritz ESP 1693 Ala 4.0 13.5 13.0 0.0
4 7 Aroztegi Tolosa Juan Jose ESP 691 Gip 4.0 13.0 13.0 0.0
5 8 Saez Mazpule Gorka ESP 636 Biz 4.0 11.0 12.0 0.0
6 11 Alvarez Fernandez Sergio ESP 0 Ala 3.5 15.5 11.5 0.0
7 6 Sanz Uruena Diego ESP 1474 Ala 3.5 13.5 14.0 0.0
8 4 Carazo Fernandez Constantin ESP 1447 Biz 3.0 13.0 13.5 0.0
9 10 Cuber Caballero Alicia ESP 583 Ala 3.0 10.5 9.0 0.0
10 16 Pomares Munoz Ruben ESP 0 Ala 3.0 9.0 7.0 0.0
11 9 Valgañon Setien Irati ESP 629 Biz 2.5 12.0 8.5 0.0
12 12 Carazo Fernandez Alexander ESP 0 Biz 2.5 8.5 6.0 0.0
13 5 Perez Sudupe Cecilia ESP 1437 Gip 2.0 14.0 11.0 0.0
14 15 Ormaetxea Ceballos Iker ESP 0 Gip 2.0 9.5 7.0 0.0
15 14 Mateos Madinabeitia Eneko ESP 0 Gip 1.5 12.0 6.5 0.0
16 13 Garcia Florez Nahikari ESP 0 Biz 0.0 8.5 0.0 0.0

Idatzoharra:
Desempate 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Desempate 2: Fide Tie-Break
Desempate 3: Fide Tie-Break (fine)

Ondorengo loturan Infantil mailako xehetasun guztiak dituzue (chess-results)

Patxi Moreno Alebinetan Euskadiko Txapeldun

(leer en castellano)

– Espres erreportajea –

Gaur goizean Gasteizko Mendizorrotzako Beti-Jai pilotalekuan, maiatzaren 24an eta 25ean jokatu den Euskadiko Alebin mailako Xake Txapelketa amaitu da, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketa bost txandetako suitzar sisteman jokatu da, partidako jokalari bakoitzak ordubete-finish izan dituela.

Bost txanden ondoren 4,5 puntu lortu eta gero, gure elkarteko kidea den Patxi Moreno-k txapelketa irabazi du.

ZORIONAK TXAPELDUN!

Txapelketaren informazio guztia eta argazki gehiago eskuratu bitartean, Oscar Holgadok atzoko jardunaldian egindako argazkiak ikusgai jartzen dizkizuegu.

 

 

IV. Xake Txapelketa errepublikazalea. Parte hartze handia, eguraldi aproposa eta giro ederra

(leer en castellano)

Atzo, maiatzaren 17, Bidasoaldeko Errepublikazaleen IV. Xake Txapelketa burutu zen, 70 bat xake jokalari gaztetxoen parte hartzearekin. Gure elkarteak Bidasoaldean xakearen sustapena bultzatuz gogotsu burutzen dituen ekintzetako bat den hau, Nicolas Guerendiain irungo errepublikar elkarteak antolatu zuen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean burutu zen. Gazteentzako xake txapelketa hau, bide batez, zendutako Ricardo Sánchez Urolateguiren omenezko ekitaldia ere bada.

Txapelketaren zuzendaria Julio García Cabero izan genuen, Iñaki Dorronsoro, Gemma Larbide eta José Luis Uranga laguntzaile izan zituelarik. Epaile lanetan Oscar Holgado eta Mikel Tafall aritu ziren. Irungo Errepublikar Elkarteko ordezkariak sari banaketan aritu ziren eta txapelketa amaitu zuten 59 lagunek etxera sari politak eraman zituzten. Benjamin Txikietan Xabier Gallego izan genuen txapeldun, Benjaminetan Oier Eleta, Alebinetan Ander Tafall eta Infantiletan Cecilia Perez.

Txapelketa burutzen lagundu zuten guztiei eskerrak ematen dizkiegu eta parte hartu zuten guztiei zorionak!

Jarraian txapelketako datu guztiak ematen dizkizuegu

Txikien Sailkapena

Txikiak: emaitzen taula

Benjaminen Sailkapena

Benjaminak: emaitzen taula

Alebinen Sailkapena

Alebinak: emaitzen taula

Handien Sailkapena

Handiak: emaitzen taula

Gros Xake Taldean jokatutako Gabonetako Gazte Xake Txapelketaren oihartzunak

(leer en castellano)

Urtarrilaren 3an, arratsaldez, Gros Xake Taldeak Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Gipuzkoako 70 gazte bildu zituen Gabonetako Gazte Xake Txapelketa burutu zen.

Txapelketa jokalarien adina kontuan hartzen ez zuen 6 txandetako sistema suitzarrean jokatu zen, partidako 10 min + 5 seg-ko erritmoan, Iñigo Argandoña epaile lanak egin zituela.

Txapelketako oinarriak

Aritz Abalia (SUB-16 jokalaria) txapelketako txapelduna izan zen 6 partidetan 5,5 puntu lortu ondoren. Podiuma Ivan Iturraldek (bigarren) eta Markel Zuloagak (hirugarren) osatu zuten

2014 Gabonetako Gazte Xake Txapelketako Sailkapena

Argazkiak: Jose Luis Uranga, Maru Estebanez eta Gros XT

Jose Luis Urangak gidatzen zuen gure taldeko espedizioak azken momentuko baja izan zuen, Ibai Dorronsoro gaixotu baitzen.  Azkenean, Ander Uranga, Odei Lete, Patxi Moreno eta Ander Tafall Donostiara joan ziren. Guztiek lan txukuna egin zuten eta taulako erdi-goikaldean sailkatu ziren. Oso ondo pasa zutela izan zen hoberena. bakoitzaren izenaren gainek klik eginez burututako lana ikusi ahal izango duzue.

Adinei dagokionez ondorengoak izan ziren hoberenak: SUB-18 Jon Lertxundi (txapelketako 7.a); SUB-16 onena txapelketa irabazi zuen Aritz Abalia; SUB-14 artean onena Jose Luis Muñoz (txapelketako 5.a); SUB-12 hoberena Iker Ormaetxea (sailkapen nagusiko 12.a) eta SUB-10 hoberena, Ivan Iturralde izan zen, txapelketa bikaina egin eta gero, sailkapen orokorreko 2 postua lortu zuen.

Oso giro ona, antolaketa bikaina eta xake maila handia. Gipuzkoako xakearen etorkizuna bermatuta dagoela dirudi gazte hauek jokatzen ikusita. Guztioi zorionak!