Artxiboa laburpen hitzeka: fva-ehf

Sestaoko V. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur, urriaren 28a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko V. Sustapen Txapelketa burutu da, Sestaoko La Benedicta Kiroldegian,  Mikel Almasa arbitro nagusi izan dela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan dituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu sub 10ean jokatzen:

Iker, Gorka, Telmo, Aimar, Ibon eta Adur

Guztiok oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak burutu dituzte eta emaitza oso onak lortu. Horrela, Gorkak 6 partidetan 6 puntu egin ondoren txapela lortu du eta baita 1800 Eloko performancea egin ere (noski emaitza perfektuak inflazioa darama). Ikerrek hirugarren postua lortu du, partidetan 5,5 puntu egin eta gero, 1366 puntuko performancea eginez. Aimarrek 1315ko performancea egin ondoren, 5 puntu egin ditu 6 partidetan, Ibonek lortutako berdinak, baina azken honek, 1273 puntuko performancea egin du, eta biek 4-5 postua elkarrekin partekatu dute. Telmok 6 partidetan 4 puntu egin ditu eta 1125eko performancea txapelketako 26. Postua lortuz. eta Adurrek 1000 puntuko performancea egin du, 6 partidetan 3 puntu lortu eta gero. Txapelketan beren emaitzak eta aurkariak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenenetara lotura ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan dira eta bolotan arratsalde animatua pasa dute.

Gorka (1) eta Iker (39 podimean beren adineko podiumean garaikurrekin

Gaur gure espedizioak eta Eider Velascok (mila esker eta Aupa Martintxo Xake Kluba!!!) egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!
Advertisements

Elorrioko XVII. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA taldekako xake-azkar lehiaketan bosgarren izan gara. Abadiño Txapeldun

(leer en castellano)

Gaur goizean Ander Tafallek eta Patxi Morenok Euskadiko gazte jokalari onenekin Elorrion  Jesús Iruzubieta maisuaren eskutik teknifikazio ikastaroa zutela aprobetxatuz, XVII. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA taldekako blitz txapelketa jokatzera animatu da klubeko talde bat. Zaldi Baltza Elorrioko xake taldeak antolatutako txapelekta honetan Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta, jardun dira dira, eta txapelketako lehen zatian, Jesus Iruzubietak bigarren maila Goiorekin partekatu du.

Goio, “Iru”, Patxi, Asier eta Ander

Txapelketa Elorrioko Udaletxeko arkupeetan jokatu da 16:30etik hasita, bira bateko liga sisteman, 5 minutu/jokalariko erritmoan. Xake arratsalde atsegin eguzkitsuan izandako lehia gogorraren ondoren, Abadiñok (1) txapelkteta irabazi du, Portugalete (2) izan da eta Zuri Baltzak (3) podiumeko azken kaxoia lortu du. Gure taldeak bosgarren postua lortu du eta gure jokalariek oso kontent agertu dira.

Txapelketa amaitu eta gero Buzkantz Elkartean anaitasun afaria izan dugu. Hau bukatzerakoan  sari banaketa burutu da: lehen hiruek garaikurra jaso dute eta lehenengo laurak Mendraka txakolin kutxa. Honekin xake arratsalde animatuari amaiera eman zaio. Antolatzaileei parte hartzeko gonbitea eta txapelketan eta afarian gurekin izan duten tratu ona eskertu nahi diegu: Mila Esker!

Sestaoko IV. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin zuen

(leer en castellano)

Atzo, azaroaren 26a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko La Benedicta Kiroldegian Sestaoko IV. Sustapen Txapelketa burutu zen, Mikel Almasa arbitro nagusi izan zela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan zituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan genituen:

Guztiok partida txukunak burutu zituzten. Txapelketan beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapena ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan ziren eta bolotan arratsalde animatua pasa zuten.

Atzoko goizean espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

 

Gipuzkoako Eskolarteko txapelketaren finala – banaka eta taldeka – apirilaren 23an eta 24an Donostian

(leer en castellano)

DSCN0055Jarraian Gipuzkoako Eskolarteko txapelketaren finalen berri ematen dizuegu. Txapelketa banka eta taldeka apirilaren 23an eta 24an burutuko da. Bertan Bidasoaldeko ordezkaritza izango dugu, banakako eta taldekako txapelketetan:

GIPUZKOAKO BANAKAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA

Finalak Apirilaren 23an jokatuko dira, goizeko 10:00etan, Gros Xake Taldearen egoitzan (Karmelo Balda Frontoia – Anoeta Pasealekua 20). Sistema Suitzarra erabiliz 5 txanda jokatuko dira 20 minutu + 10 segundo/jokaldiko erritmoan.

Aurreikusitako ordutegia:

  • 1. Txanda: 10:00etan
  • 2. Txanda: 11:00tan
  • 3. Txanda: 12:00tan
  • Bazkaria: 13:00etatik 14:00etara (partehartzaile guztiei eskainiko zaie bazkaria)
  • 4. Txanda: 14:00 horas
  • 5. Txanda: 15:00 horas
2015eko txapelketako irudia
2015eko txapelketako irudia

SAILKATUTAKO JOKALARIAK

DSC04260 - copia (280x420)
2015eko Alebin mailako podiuma: Pablo Zaporta (3), Ivan Muñoz (1) eta Josu Manterola (2)

ALEBIN MAILAN

  • Oier Eleta
  • Jagoba de Albillos
  • Unax Gillenea
  • Arnold Vermell
  • Markel Illarregui
  • Oier Villoslada
  • Aimar Aguirre
  • Iker Martinez
  • Ignacio Quemada
  • Ander Eceizabarrena
  • Unai Arocena
  • Inko Martinez
  • Aitor Benavides
  • Erlaitz Astigarraga
  • Beñat Arzelus
  • Ander Aldareguia
  • Elan Aranburu
  • Izar Sukia
  • Pablo Zaporta
  • Jon Gomez

INFANTIL MAILAN

DSC04269 - copia (280x420)
2015eko banakako Infantil mailako podiuma: Mikel Aroztegi (3), Ander Tafall (1) eta Patxi Moreno (2)
  • Ivan Iturralde
  • Josu Manterola
  • Estibaliz Apellaniz
  • Joseba Ferreiro
  • Unai Zurdo
  • Jon Ander Almagro
  • Asier Arzak
  • Sara Barandiaran
  • Nicolas Perez
  • Iban Teruel
  • Egoi Larrea
  • Markel Perez
  • Aitor Garmendia
  • Luis Marrero
  • Ander Tafall  
  • Patxi Moreno  

 

 

GIPUZKOAKO TALDEKAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA

 

Finalak IGANDEAN 2016ko apirilaren 24an jokatuko dira goizeko 10:00etan Gros Xake Taldearen egoitzan (Anoeta Pasealekua, 20 Karmelo Balda Frontoia – Donostia). Liga sistema erabiliz jokatuko da, itzuli bakarrera, erritmoa 20 minutu + 10 segundo/jokaldi izango da. Partidak launa taulara izango dira eta talde bakoitzak gehienez 6 jokalari izango ditu

SAILKATUTAKO TALDE INFANTILAK

  • Gros Xake Taldea “A” (Donostia)
  • Axular (Donostia)
  • San Benito (Lazkao)
  • Hondarribia-Marlaxka (Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Haritz Sein)
Infantil por equipos 2015.  Toki Alai con Ander Tafall, Patxi Moreno, Aitor Regatos, Raúl SIlva y Odei Lete, lograron el 2º puesto
2015eko infantila taldeka. Toki Alaik 2. postua lortu zuen: Ander Tafall, Patxi Moreno, Aitor Regatos, Raúl SIlva eta Odei Lete

SAILKATUTAKO TALDE ALEBINAK

  • Zurriola “A” (Donostia)
  • Gros Xake Taldea (Donostia)
  • Zurriola “E” (Donostia)
  • Zurriola “B” (Donostia)
  • Axular “A” (Donostia)
  • San Ignacio (Donostia)
  • San Benito (Lazkao)
  • Hondarribia-Marlaxka (Pablo Zaporta, Jon Gómez, Eduardo Fleta, Hodei Guerrero, Jon Ollo eta Nicolas Aparicio)
Alevín 2015 por equipos, 3er puesto para Txingudi Ikastola con Pablo Zaporta, Haritz Sein, Jokin Etxaniz, Hugo Recio, Eneko Garrote, Eduardo Fleta, Jon Gómez y Oier Manzano.
2015eko alebin taldeka. Txingudi Ikastolak 3. postua lortu zuen: Pablo Zaporta, Haritz Sein, Jokin Etxaniz, Hugo Recio, Eneko Garrote, Eduardo Fleta, Jon Gómez eta Oier Manzano.

Lotura interesgarriak:

Federación Gipuzkoako Xake Federazioa: hemen

Gros Xake Taldea: hemen

Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia: hemen

Patxi Morenok Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketako 2. taularik onearen saria lortu du. Euskadik merituzko 10. postua eskuratu du

(leer en castellano)

Gaur San Javier, Murcian amaitu da Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketa eta bertan txapela Andaluziak, faboritoak, lortu du. Bigarren postua Kataluniarentzat izan da eta hirugarrena madrildarrentzat.  Zorte pittin bat falta izan zaio Nafarroari eta azkenean 4. postua lortu du.

10352978_1466203260357375_7322981074523394776_n
Txapeldunen podiuma. Katalunia (2. postua), Andaluzia (1. postua), Madril (3. postua)

Amaierako sailkapena

Sailkapena  Erki. Auton.
Pos. Ran. Izena Fed. Ptk. MatPnt GamPnt Buc_M
1 1 Andaluzia ESP 12,0 12 17.5 42
2 5 Katalunia ESP 10,0 10 18 39
3 2 Madril ESP 8,0 8 16 44
4 3 Nafarroa ESP 8,0 8 15.5 35
5 6 Galizia ESP 7,0 7 14.5 43
6 4 Valentzia ESP 7,0 7 13 34
7 10 Murtzia ESP 6,0 6 11 36
8 14 Kantabria ESP 6,0 6 11 31
9 12 Gaztela eta Leon ESP 6,0 6 10 38
10 13 Euskadi ESP 5,0 5 10.5 34
11 9 Gaztela – Mantxa ESP 5,0 5 10.5 27
12 7 Asturias ESP 5,0 5 10 27
13 8 Aragoi ESP 5,0 5 9.5 43
14 11 Extremadura ESP 4,0 4 8.5 31
15 15 Errioxa ESP 2,0 2 4.5 34

Euskadik, lan txukuna burutu eta gero, merituzko 10. postua lortu du, taldea osatu duten lau jokalariei esker:  Adrián Martinez (4 puntu), Patxi Moreno (5,5 puntu), Leire Camacho (2 puntu) eta Irene García (1 puntu).

11014637_1465000497144318_9032219129945361312_n
Euskadiko jokalariak: Adrián Martínez, Patxi Moreno, Leire Camacho eta Irene García, ordezkari lanak egin dituen Ibon Martínekin

Gure taldekidea den Patxi Morenok txapelketako 2. taulako jokalari onenaren saria eraman du, 6 partidetan 5,5 puntu egin eta gero. Emaitza honi esker 118 punto Elo irabazten ditu.

10644960_1466203483690686_8404187569848300033_n
Patxi taulaka saritutako besteekin batera

Zorionak guztiei egindako lanarengatik!!

Jarraian Ibon Martín eta FEDA antolatzailearen webgunetik hartutako argazkiak:

Txapelketako informazio osatua info64.org: hemen

Txapelketari buruzko informazioa FEDAren webgunean:

Antolatzailearen txapelketako facebookeko argazkiak

Jarraina, txapelketari buruz Michael Rahalek  egin dituen bideoak ikusgai, zabaltzeko baimena eman baitigu:

Mila esker Michael!

Patxi Moreno Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketan dugu. Zarauzkko emakumezkoen txapelketaren oihartzunak

(leer en castellano)

cartel_selecciones_sub-14_San_JavierGaur San Javier, Murcian hasi da Espainiako 14 urte azpiko Erkidego Autonomikoen Selekzioen Txapelketa eta gure klubeko kide den Patxi Morenok bertan dago Euskadiko talden jokatzen Adrián Martínez, Ignacio Zoco, Leire Camacho eta Irene Garcíarekin batera.

11402956_124744471191506_2408220854597008765_n
Patxi Moreno 2015eko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan
EUSKADIKO SELEKZIOA
M. Tit. Izena Fed. FIDE Nac. F.Nac.
1 Martinez Fernandez, Adrian ESP 1872 1849 2001
2 Moreno Estebanez, Patxi ESP 1581 1536 2002
3 Zoco Gallardo, Ignacio ESP 1555 1562 2002
4 Camacho Larrondo, Leire ESP 0 0 2001
5 Garcia Bolanos, Irene ESP 0 0 2003
 

Txapelketak ondorengo egutegia izango du:

Egutegia

1. Txanda 2015/06/22 10:00
2. Txanda 2015/06/22 17:00
3. Txanda 2015/06/23 10:00
4. txanda 2015/06/24 10:00
5. txanda 2015/06/24 17:00
txanda 6 25/06/2015 09:00

Sorte on!

Txapelketako informazio osatua info64.org: hemen

Txapelketari buruzko informazioa FEDAren webgunean:

Deialdia.

Hotelak

Arautegi teknikoa.

Zuzeneko partidak

Argazkiak

Zarautzko II Emakumezkoen txapelketa

Bestetik Julia Gallegok igandean, ekainak 21,  Zarauzko malekoiko Marina Txikin burututako txapelketaren informazioa eta argazkiak bidali dizkigu: 6 jokalariek joan etorriko liga egin zuten, hamar minututako partida azkarretako erritmoan. Txapelketa amaieran sailkapena ondorengo izan zen:

Amaierako Sailkapena:
1. Daniela Velte
2. Elisabeth Agirre
3. Camen Vicente
4. Asun Segura
5. Arantza Cuevas
6. Marisa Sarria