Artxiboa laburpen hitzeka: gabonetako iv. txapelketa

Santurtziko Gabonetako VI. Txapelketa animatua, 477 partaideekin

(leer en castellano)

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VI. Txapelketa 2017 antolatu dute gaur, abenduak 10,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 477 gazte eta helduen parte hartzearekin. Izandako arazo teknikoak gaindituta, Jaialdia oso polita izan zen. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!

Klubetik espedizio polita joan zen, Tafall-Villanueva eta Conde-Esteban familiak eta 78 urteko Silvestre Moreiro “gatea”. Guztiok oso txukun aritu ziren eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu zuten eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!

Lotura interesgarriak:

Emaitzak, sailkapenak, parekatzeak e.a. (info64.org):

 Jarraian gure taldekideek eta antolaketak (mila esker Luis) bertan ateratako argazkiak:

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen

 

Advertisements

Santurtziko Gabonetako V. Txapelketa animatuan, gure taldekideen lan txukuna, nabarmentzekoa Sub-14an Ander Tafallen eta Sub8an Iker Tafallen garaipenak

(leer en castellano)

img-20161203-wa0019

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako V. Txapelketa 2016 antolatu zuten atzo, abenduak 11,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-8, sub-10, sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 366 gazte eta helduen parte hartzearekin. Jaialdia oso polita izan zen. Antolatzaileei zorionak.

img-20161211-wa0000

Gure klubak bost ordezkari izan zituen,  Ander Tafall, Iker Tafall, Gorka Tafall, Mikel Tafall eta Silveste Moreiro. Sub8an Gorkak 23.postua lortu bazuen Ikere tafallek garaipena lortu zuen. Sub14an Ander tafallek ere garaipena lortu zuen. Afizionatuetan Mikel Tafallek 9. postua lortu zuen, eta Silvetre Moreirok, gure taldeko 77 urteko beterano gazteak, 17. postua lortu zuen. Zorionak Guztioi!

img-20161211-wa0034

Lotura interesgarriak:

Emaitzak, sailkapenak, parekatzeak e.a. (info64.org):

 Jarraian gure taldekideek bertan ateratako argazkiak:

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen

 

Ander Tafallek 4. postua lortu du Santurtziko Gabonetako IV. Txapelketako Sub-14an

(leer en castellano)

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako IV. Txapelketa 2015 antolatu dute gaur, abenduak 13,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-8, sub-10, sub-12, sub-14, sub-16 eta sub-22, orotara 320 gazteren parte hartzearekin.

Gure klubak ordezkari bakarra izan du Ander Tafall zeinek sub-14n parte hartu du eta baita 4. postua lortu ere, Zorionak!

Gabonetako Txapelketa Santurtzi 2015 – Sub 14
Santurtzi, 2015-12-13
Sailkapena  
Pos. Ran. Izena Ptk. Buc1 BucT Kluba
1 12 Berasategui Morillo, Alberto 5,0 19.5 21.0 Endroke
2 6 Toledo Sanz, Imanol 5,0 21.0 22.0 Altzaga
3 29 Prats Fares, Nahuel 5,0 20.0 22.0 Torrelavega
4 3 Tafall Villanueva, Ander 4,5 18.0 20.5 Hondarribia-Marlaxka

Lotura interesgarriak:

Emaitzak, sailkapenak, parekatzeak e.a. (info64.org):

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen