Artxiboa laburpen hitzeka: gazteria departamendua

Datorren uztailaren 11n xakearekin hitzordua dugu Hondarribiko Hondar Kirolak 2018an

(leer en castellano)

Aurtengo udan ere, eta badira hamalau urte jarraian, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jarri du Hondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren uztailaren 27a bitarte.

Horrela hirugarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean arituko gara eta astebete barru uztailaren 11an, asteazken arratsaldean,  xake izango dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara.

Pasa zaitezte garuna eta gorputza astintzera!!!

Advertisements

Xakearekin dibertsio anitz 2017 Hondarribiko Hondar Kirolaken gaur

(leer en castellano)

Gaur xakeaz gozatzeko para izan da Hondarribiko hondartzan Hondar Kirolak programan 17:00etatik 19:00etara. Prebentzio Zerbitzuak antolatzen duen programa honetan gure klubak izan duen bigarren parte hartzearekin oso kontent gaude. Ea tradizio bilakatzen den eta urte laguntzerik dugun.

Zuen programan parte hartzea plazer bat izan da. Lan eskerga egiten duzue eta talde bikaina osatzen duzue. Zorionak!

Bertaratu eta parte hartu duzuen guztioi mila esker!!!

Gogoan izan Hondar Kirolak proiektua Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jartzen duela, helburu aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea duena. Datorren abuztuaren 4 bitarte, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara programa honetan parte hartzeko parada duzue.

Datorren uztailaren 12an xakearekin hitzordua dugu Hondarribiko Hondar Kirolak 2017an

(leer en castellano)

Aurtengo udan ere, eta badira hamahiru urte jarraian, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jarri du Hondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren abuztuaren 4a bitarte.

Horrela bigarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean arituko gara eta astebete barru uztailaren 12an, asteazken arratsaldean,  xake izango dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara.

Pasa zaitezte garuna eta gorputza astintzera!!!

Xakearekin dibertsio anitz Hondarribiko Hondar Kirolaken gaur

(leer en castellano)

Gaur xakeaz gozatzeko para izan da Hondarribiko hondartzan Hondar Kirolak programan 16:00etatik 20:00etara. Prebentzio Zerbitzuak antolatzen duen programa honetan gure klubak izan duen parte hartzearekin oso kontent gaude.

Hondarribia Marlaxka xake klubeko kideak, prebentizokoak eta programako bolondres batzuk ekitaldia amaitu eta gero
Hondarribia Marlaxka xake klubeko kideak, prebentizokoak eta programako bolntario batzuk ekitaldia amaitu eta gero

Zuen programan parte hartzea plazer bat izan da. Lan eskerga egiten duzue eta talde bikaina osatzen duzue. Zorionak!

Bertaratu eta parte hartu duzuen guztioi mila esker!!!

Gogoan izan Hondar Kirolak proiektua Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jartzen duela, helburu aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea duena. Datorren abuztuaren 12 bitarte, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara programa honetan parte hartzeko parada duzue.

Bihar Hondarribiko Hondar Kirolak 2016an xakea izango dugu

(leer en castellano)

Aurtengo udan ere, eta badira hamabi urte jarraian, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jartzen du. Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren abuztuaren 12 bitarte.

Marlaxka-Xake-TaldeaHorrela lehen aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean arituko gara eta bihar arratsaldean , abuztuak 3, xake izango dugu Hondarribiko hondartzan, 16:00etatik 20:00etara.

Pasa zaitezte garuna eta gorputza astintzera!!!