Artxiboa laburpen hitzeka: GAZTETXOENTZAKO SALOBREÑAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA

Espainiako SUB-18 Txapelketan IM Miguel Santos Ruiz garaile. Ibai Dorronsoro gure taldekidea eta Euskal espedizioko beste ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur amaitu da Salobreñan 18 urte beherakoen Espainiako txapelketa eta bertan Gaztela Leongo jokalaria den IM  Miguel Santos Ruiz garaipena lortu du,9 partidetan 8 puntu egin ondoren. Podiumenan Andaluziako bi jokalari zian ditu, biek 7 puntu lortu dituztela, IM Alejandro Perez Garcia bigarrena  izan da eta  FM Alejandro Domingo Nuñez hirugarrena.

Sub 18ko podiuma, (Argazkia: Patricia Claros Aguilar)

Gure taldeko Ibai Dorronsoro Larbide gogor aritu da lehian, eta baita emaitza politak lortu ere.   9 partidetan 5 puntu lortu ditu, 81. postutik abiatuta 42. postuan amaitu du txapelketa, 2155 puntuko performancea eginez eta 131,60 ELO puntu igotzea lortu du. Txapelketan parte hartu duten Euskadiko Federazioko beste ordezkariek (Ane Miren Diaz Herrero, Cecilia Perez SodupeAritz Morante RafaelJon Lagos Lejarraga eta Jose Luis Muñoz Avila) lan polita egin dute txapelketa gogor honetan eta emaitza ezberdinak lortu dituzte.

Ibai Dorronsoro, IM Rafa Alvarez (delegado), Ane Miren Diaz, Joselu Muñoz, Aritz Morante, Ceci Perez y Jon Lagos

Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute. Jarraian txapalketako lehen 10 jokalarien emaitzak eta Euskadiko Federazioko ordezkariena ematen dizuegu:

Pos. Ran. Tít. Izena Ptk. APRO FIDE Feder.
1 1 IM Santos Ruiz, Miguel 8,0 2237.2 2469 CTL
2 4 IM Perez Garcia, Alejandro 7,0 2279.2 2358 AND
3 11 FM Domingo Nunez, Alejandro 7,0 2253.8 2287 AND
4 10 FM Bayo Milagro, Alvaro 7,0 2138.9 2288 NAV
5 3 FM Portela Peleteiro, Alberto 6,5 2230.7 2398 GAL
6 6 FM Povill Claros, Xavier 6,5 2201.6 2337 CAT
7 7 FM Plazuelo Pascual, Juan 6,5 2164.3 2334 MAD
8 15 FM Laiz Ibanez, Hector 6,5 2148.4 2269 GAL
9 35 Alfaya Marcelo, Roberto 6,5 2128.5 2132 MAD
10 12 FM Domingo Nunez, Ruben 6,5 2066.9 2283 AND
42 81 Dorronsoro Larbide, Ibai 5,0 2013.2 1846 EUS
               
57 27 Munoz Avila, Jose Luis 4,5 1994.8 2176 EUS
               
65 63 Lagos Lejarraga, Jon 4,0 2062.1 1987 EUS
               
87 86 Morante Rafael, Aritz 3,5 1909.1 1811 EUS
               
101 96 Perez Sodupe, Cecilia 2,5 1821.0 1743 EUS
               
107 107 Diaz Herrero, Ane Miren 1,5 1623.8 1350 EUS
               

108 jokalari arte.

Jarraian Euskal espedizioak, Juan Luis Morantek, Pepelu Muñozek eta Patricia Claros Aguilarrek egindako argazki sorta. Mila Esker guztioi:

Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen

chess24live

laliga

federaciones

federaciones

Jarraian Euskadiko jokalarien argazki gehiago, Mila esker Juan Luis Morante!:

Advertisements

Espainiako SUB-14 Txapelketan Lance Henderson garaile. Gure taldekide bi dituen Euskal espedizioak lan txukuna egin du

(leer en castellano)

cartel_salobrena

Atzo amaitu zen Salobreñan 14 urte beherakoen Espainiako txapelketa eta bertan Andaluziako jokalaria den Lance Henderson de La Fuentek garaipena lortu du,9 partidetan 7,5 puntu egin ondoren. Puntu berdinak lortu dituzte bigarrena izan den Marcos  Lianes García Madrildarrak eta hirugarren izan den  Salvador Guerra Rivera Andaluziarrak.

Lance Henderson 2016ko Espainiako SUB-14 Txapeldun
Lance Henderson (Andaluzia) 2016ko Espainiako SUB-14 Txapeldun

Gure taldeko bi ordezkariek gogor aritu dira lehian, baina emaita ezberdinak izan dituzte. Ander Tafallek 5 puntu lortu ziuten eta 72. postutik abiatuta 51. postuan amaitu du txapelketa, 54,80 ELO puntu igotzea lortuz. Patxi Moreno txapelketako 14. jokalaria zen eta 6 puntu egin arren, 23. postuan amaitu du txapelketa.

IMG-20160714-WA0016
Ander eta Patxi 6. txandaren hasieran

Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute.

IMG-20160714-WA0013
Hondartzan

Jarraian txapalketako lehen 10 jokalarien emaitzak eta Euskadiko ordezkariena:

Pos. Rk. Izena Fed. Ptk. APRO BucT FIDE FEDA
1 1 Henderson de La Fuente, Lance AND 7,5 1998.2 56.0 2258 2208
2 3 Lianes Garcia, Marcos MAD 7,5 1981.4 57.0 2221 2228
3 5 Guerra Rivera, Salvador AND 7,5 1930.9 56.0 2185 2184
4 2 Quispe Arteaga, Gabriel MAD 7,5 1815.9 47.5 2238 2283
5 4 Gines Esteo, Pedro Antonio ARA 7,0 1919.0 52.5 2210 2202
6 9 Garcia Gimenez, Santiago VAL 6,5 1914.0 53.0 2044 2017
7 7 Sama Salinas, Hector CAT 6,5 1902.7 53.5 2096 2094
8 15 Baquedano Coarasa, Pablo ARA 6,5 1865.1 50.5 1949 1970
9 39 Martin Rodriguez, Pablo CAN 6,5 1840.2 52.0 1794 1750
10 31 Buitron Ramil, David GAL 6,5 1840.1 51.5 1835 1807
14 23 Estefano Rilova, Fernando VAS 6,5 1728.4 45.0 1900 1899
23 14 Moreno Estebanez, Patxi VAS 6,0 1723.8 44.5 1964 1927
51 72 Tafall Villanueva, Ander VAS 5,0 1649.5 39.0 1584 1578
68 33 Toledo Sanz, Imanol VAS 4,5 1811.4 50.0 1826 1830
73 59 Svyatoslav, Vorobyev VAS 4,5 1647.4 40.5 1671 1676
91 88 De las Heras Figueroa, Rodrigo VAS 4,0 1549.0 38.5 1487 1490
105 124 Garcia Bolanos, Irene VAS 4,0 1298.3 30.5 1223 1231

152 jokalari arte.

Jarraiak Euskal espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen

chess24live     laliga     federaciones

Patxi Moreno eta Ander Tafall Espainiako SUB-14a jokatzeko Salobreñan daude jada

(leer en castellano)

cartel_salobrena

Gaur Patxi Moreno-k eta Ander Tafallek 14 urte beherakoen Espainiako txapelketa jokatzeari hasiera emango diote Salobreñan, Euskadikoan lehenengo eta bigarren postuak lortu ondoren. Rankingeko 14. eta 72. postuetatik abituko dira, hurrenez hurren.

DSC_0829

6 egunetan zehar, uztailaren 11tik 16ra arte, Andaluziako Autonomi Erkidegoko, Granada probintziako herria de Salobreñan, estatuko jokalari h¡onenekin lehian arituko dira, 9 txandetako Suitzar siteman, 90 minuto + 30 segundo jokaldiko erritmo klasikoan, ondorengo egutegia izango dutela:

Egutegia

 1. Txanda 2016/07/11 – 10:00etan
2. TXANDA 2016/07/11 – 17:00etan
3. TXANDA 2016/07/12 – 10:00etan
4. TXANDA 2016/07/13 – 10:00etan
5. TXANDA 2016/07/13 – 17:00etan
6. TXANDA 2016/07/14 – 10:00etan
7. TXANDA 2016/07/15 – 10:00etan
8. TXANDA 2016/07/15 – 17:00etan
9. TXANDA 2016/07/16 – 9:30ean

Euskadiko Jokalariak:

Euskadiko Jokalariak, ordezkaria eta familia
Euskadiko Jokalariak, ordezkaria eta familia

Euska<diko espedizioa zabala da, gure jokalarien nondik norakoak ezagutzeko, beren izenen gainean klik egin.

Rk. Izena Fed. FIDE FEDA
14 Moreno Estebanez, Patxi EUS 1964 1927
23 Estefano Rilova, Fernando EUS 1900 1899
33 Toledo Sanz, Imanol EUS 1826 1830
59 Svyatoslav, Vorobyev EUS 1671 1676
72 Tafall Villanueva, Ander EUS 1584 1578
88 De las Heras Figueroa, Rodrigo EUS 1487 1490
124 Garcia Bolanos, Irene EUS 1223 1231

Zorte On Maisuak!

Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen

chess24live     laliga     federaciones

Ander Tafallen emaitza ona Salobreñan

(leer en castellano)

Ander Tafall Villanueva gure taldekideak, egun infantil mailako txapelduna eta Euskadiko 3.a, Salobreñan, Granadan, uztailaren 13tik 18ra jokatutako Espainiako Sub-14 txapelketan bere parte hartzea amaitu du modu txukunean, 9 partidatan 5 puntu lortu ondoren (+5=0-4).  Merituzko 46. postual lortu du, 91tik abiatuta, eta 1720 ELO puntuko emaitza egin ondoren munduko rankingean 102 puntu gehitzea lortu du.

Zorionak Ander!

Lourdes Villanuevak egindako argazki batzuk:

Emaitzak eta Sailkapenak (FEDA)

Sub-14ko argazkiak (FEDA)

Benaskeko txapelketa amaitzeko bi txanda falta direla eta egun bat gehiago Ander Tafall Espainiako SUB-14a jokatzera joateko, atzo Grosen hasitako txapelketa baten berri ematen dizuegu

(leer en castellano)

Atzo Gros Xake Taldearen egoitzan “G.P. Iretza Sagardotegia” Multitxapelketa Sozialari hasiera eman zitzaion gure taldekidea den Carlos Pascualen parte hartzearekin

IMG_20150708_193821 (1)
Carlos Pascual eta Javi Campos bigarren partidaren aurretik.

Lehenengo hiru txandak jokatu eta gero, buruan Cantabrana, Berdote, Markina, Izagirre eta Jauregi ditugu, hiru garaipena lortu dituztela. Datorren asteazkenean beste hiru partida jokatu eta gero, amaituko den txapelketa honetan 36 lagun parte hartzen ari dira.

Bertan ematen diren emaitza eta sailkapena ezagutzeko “Chess-Results”eko ondorengo loturan sakatu: hemen

BENASQUE 2015. Bi txanda falta dira

IMG-20150703-WA0002Bestalde, arestian esan bezala, Huescako Benasqueko txapelketan Gipuzkoako jokalari askok parte hartzen ari dira, gure bi taldekide bertan ditugula: Andoni Orube eta Ramon Nogués. Bi txanda geratzen direnean, dena dago erabakitzeke XXXV. Nazioarteko Txapelketa Ireki famatu honetan:

8 txanden ondorengo sailkapena:

Rk. H.Z. Tit. Izena FED FIDE Ptk.  Des 1   Des 2   Des 3 
1 5 GM Cori Jorge PER 2623 7.0 2393 2456 37.00
2 3 GM Granda Zuniga Julio E PER 2652 6.5 2407 2471 33.00
3 4 GM Adhiban B. IND 2627 6.5 2392 2455 35.00
4 6 GM Naroditsky Daniel USA 2622 6.5 2392 2454 34.00
5 7 GM Grigoriants Sergey RUS 2594 6.5 2381 2442 35.00
6 1 GM Rodshtein Maxim ISR 2678 6.5 2375 2434 33.75
7 19 GM Antal Gergely HUN 2512 6.5 2347 2407 34.25
8 8 GM Romanov Evgeny RUS 2575 6.5 2345 2401 33.00
9 15 GM Arribas Lopez Angel ESP 2546 6.5 2292 2344 33.00
10 38 IM Gagare Shardul IND 2425 6.5 2261 2315 30.50

Txapelketa amaitzen denean erreportaje zabala jarriko dizuegu, gure taldekideek ateratako argazki sorta eta guzti:

Chess-Results loturak:

Hasierako Rankinga

Parekatzeak

 Info64 loturak:

hasierako Rankinga

Parekatzeak

Zuzeneko emankizunak

Live Games

cropped-pabellonva

GAZTETXOENTZAKO SALOBREÑAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA

DSCN0048 (420x281)Berri honi amaiera emateko komentatzen dizuegu astelehen honetan Ander Tafall-ek 14 urte beherakoen Espainiako txapelketari ekingo diola Salobreñan. Bertan hasierako zerrendan 98. postutik abiatuko da. Oso ondo pasa eta txapelketa txukuna egitea opa diogu.

Zorte On Maisu!Cartel_subs_SalobreaAntolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen