Artxiboa laburpen hitzeka: gipuzkoa

500.000 Bisiten Kopurua Gainditu Dugu! Guztioi Mila esker!

(leer en castellano)

Kaixo guztioi.

Gaurko sarrera guretzako oso berezia da. Gure taldekideentzako eta jarraitzaileentzako egin genuen gure elkarte txikiari buruzko Blog/Webgune xume honen ibilbidea hasi ganuenean, inoiz ez zitzaigun burutik pasa berri hau emango genuenik. Gure ahalegina bikoitza izan da, hasieratik argi baikenuen gure webgunea elebiduna izango zela, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoa. Horretarako elkarri lotutako bi Blog/Webgune berdin-berdinak sortu genituen.

Orotara 502.930 bisita izan ditugu. Euskarazko webgunera 44.183 bisita izan ditugu eta Gaztelaniazko atalera 458.747 bisita.

Bidean lagun asko izan ditugu, laguntza eta babes (hemendik Hondarribiko Udalari mila esker), hala nola, egozpenen eta ulergaiztasun txikiren bat ere. Duela zazpi urte gure webgunea abian jarri genuenean izango zuen oihartzuna zein izango zen ez genekien eta horregatik oso kontent gaude, gure klubeko paretak gainditzeaz gain, gure herritik haratagoko oihartzuna izan dugulako.

logo marlaxka caballito

Zuetako bakoitzari eskerrak ematen dizuegu gure txoko txiki honetara egindako bisitarengatik. Bide batez, beste batzuetan guretik pasatzeko gonbita luzatzen dizuegu, eta bertan zuen iruzkin, iradokizun, kritikak e.a. lagatzea eskertzen dizuegu.

Gure webgunean eta klubean itxaroten zaituztegu!

XLIX. Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketan Fomento Cultural txapeldun. Gure taldeak 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, ekainaren 2a, igandea, goizeko 10:00etatik aurrera jokatu da Germnikako Arbolako Pilotalekuan Beasaingo Jaietako Loinatz Jaietako Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketaren 49. edizioa Beasaingo Alfil Xake Elkarteak antolatuta.

Alfil elkarteko bazkideak txpelketa aurretik jokalekua txapelketaren kartelarekin apaintzen

 

Euskal Herri guztiko 9 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan dira. Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Ramon Nogues. Gure taldeak oso lan txukuna egin du eta amaieran merituzko 4. postua lortu du.

Ramon, Ander, Patxi eta Goio garaikurrarekin

 

Goiz osoan zehar, 5 minutuko partida azkarrak jokatu dituzte bertaratutako lau jokalariez osatutako taldeak eta lehia estuan aritu ondoren, txapelketa amaieran sailkapena ondorengoa izan da:

Txapelketa ondoren Alfil elkartera joan dira adiskidetasun bazkarira eta bertan bazkari animatuaren ondoren sari banaketa izan dute.   Aitor Aldasoro Beasaingo Alkatea, Leire Artola Kultura zinegotzia eta eta Gipuzkoako Xake Federazioako presidentea den Fernando Markina izan dira bazkarian eta ondoren, Alfileko ordezkariekin batera sariak eman dituzte.

Alfil Xake Elkarteko ordezkariak (Josu Astigarraga, Asier Lakunza eta Jokin Fernandez) Aitor Aldasoro Beasaingo Alkateaekin, Leire Artola Kultura zinegotziarekin eta eta Gipuzkoako Xake Federazioko presidentea den Fernando Markinarekin

 

Jarraian gaur Beasainen izandako egun ederreko argazki erreportaje zabala:

Gure jokalariek txapelketan eta bazkarian primeran pasa dutela esan digute. Alfil Xake Elkarteko lagunei egindako lan txukunagatik zorionak!

Marlaxkaxko ordezkaritzaren lan oso txukuna Zarauzko Eskola Arteko IV. Xake Festan

(leer en castellano)

Gaurko egunez Zarautzen  burutu da, ekintza anitzez betetako familia osorako jaialdia. Bertan Carlos Pascual expedizio buru izan dugula beren gurasoak lagun zituztela, gure xake eskolako hamar kide izan ditugu:

Alebinetan: Ibon Muñoz, Gael Hinojosa eta Beñat Ausin

Benjaminetan: Carolina, Flores, Ricardo Flores, Telmo Conde, Ander Conde, Adur Muñoz, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Aimar Arretxe 

Guztiok xakearekin disfrutatzeaz gain eta oso txukun jokatzeaz gain, egon diren ekintza paraleloekin oso ondo pasa dute.  Jarraian  sailkapenak:

Amaitzeko gure taldekideek egindako argazkiak:

2019ko Euskadiko Banakako Txapelketa: Patxi Moreno gure taldekideak juvenilean garaipena lortu du

(leer en castellano)

Gaur Jubenil, Kadete eta Infantil mailetan Euskadiko Banakako txapelketak burutu dira. Euskadiko Xake federakuntzak antolatuta, txapelketa Eibarko Unibertsitate Zentroan burutu zen gure klubeko hiru jokalari Patxi Moreno Estébanezek, Ander Tafall Villanuevak eta Jokin Etxaniz Mendietak Gipuzkoa ordezkatu dutela. Bihar amaituko den Absolutoan gure klubak ez du ordezkaririk izan.

Patxi, Jokin eta Ander

Jubenila apirilaren 23tik 27ra burutu da Eibarreko Unibertsitate Zentroan eta bertan 16 jokalari izan dira. Erritmo klasikoan 7 txandetako suitzarra jokatu dutela. Bertan gure teldeko Patxi Morenok eta Ander Tafallek parte hartu dute.  Leku berean, Kadeta A eta B (Infantila) 24tik 27ra burutu dira, lehenengoan 25 jokalarik parte hartu dute eta bigarrenean 19. Bi txapelketa hauek erritmo klasikoan jokatu dira ere baina 6 txandetako suitzar siteman. Jokin Etxanizek kadetean parte hartu du.

Patxi Moreno 2019ko Euskadiko Jubenil Txapelduna

Euskadiko Xake Jubenil mailako banakako txapelketan klubeko Patxi Morenok txapela lortu du. Beste Gipuzkoarrek ere oso txukun aritu dira, horien artean aipagarrienak ondorengoak izan dira: Jubenilean Gros XTko Estibaliz Apellanizek 10. postua lortu du eta nesketan lehena izan da. Kadetean Josu Manterola (Gros XT) lehena izan da eta Ivan Iturralde (Gros XT) hirugarren. Infantiletan (Kadete B) Aimar Alvarezek (Billabona XJE) hirugarren postua lortu du. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenak ematen dizkizuegu:

Jubenila

Estibaliz Apellaniz, Aritz Eder Elexpe, Imanol Toledo eta Patxi Moreno

Rk H.Z. Izena Elo Kluba Ptk D1 D2 D3
1 1 Moreno Estebanez Patxi 2153 G – 2099 6 22 30 24
2 2 Toledo Sanz Imanol 2142 B – 1935 5 22 31 20,5
3 9 Elexpe Garcia Aritz Eder 1800 B – 1886 5 20 27,5 21
4 4 De Las Heras Figueroa Rodrigo 1918 A – 1919 5 19,5 27,5 22,5
5 5 Malon Insausti Andres 1854 N – 1868 4,5 19 27 18
6 10 Zoco Gallardo Ignacio 1771 B – 1911 4 20 27 16
7 7 Pereira Lopez Aketza 1810 B – 1874 3,5 21,5 29,5 16
8 11 Pomares Munoz Ruben 1662 A – 1778 3,5 15,5 22 13,5
9 12 Berasategui Morillo Alberto 1646 B – 1832 3,5 15 21 13,5
10 17 Apellaniz Perez Estibaliz 1359 G – 1677 3,5 12 17 11
11 3 Tafall Villanueva Ander 1954 G – 1918 3 20 27 13
12 6 Martin Ibisate Xabier 1833 B – 1888 3 19,5 26,5 14
13 13 Duo Iruretagoyena Aitor 1507 G – 1641 2 14 20 5
14 14 Nichei Anatoli 1463 B – 1552 2 13,5 19 7
15 18 Ruiz Bonito Imanol 1202 B – 1616 1,5 14,5 20,5 4
16 16 Palomo Tamayo Jose Maria 1369 A – 1561 1 14 19,5 5
17 8 Caballero Acosta Erlantz 1806 B – 1775 0 12,5 17,5 0
15 Gonzalez Lopez Marcelo 1400 A – 1691 0 12,5 17,5 0

* Chessreults: Parekatzeak, emaitzak, sailkapenak… »…

Kadetea

Mencia Montes, Ivan Iturralde, Cristian Atipov eta Josu Manterola

Rk H.Z. Izena Elo Kluba Ptk D1 D2 D3
1 1 Manterola Ubillos Josu 2063 G – 1964 6 15,5 23,5 21
2 3 Atipov Hadzhiev Cristian 1946 N – 1855 4,5 15,5 24,5 16,5
3 2 Iturralde Echeverria Ivan 1957 G – 1990 4,5 13,5 19,5 14,5
4 6 Pelegrin Gomez Hugo 1739 A – 1816 4 13 21 14
5 8 Montes Gimenez Mencia 1614 B – 1704 4 13 20 13,5
6 7 Calleja Gonzalez Unai 1702 B – 1777 4 12,5 20 16
7 13 Martinez Dominguez Iker 1475 G – 1732 3,5 14 22,5 12,5
8 4 Del Carmen Hernandez Aimer 1895 N – 1779 3,5 14 21,5 15,5
9 12 Martinez Adarraga Inko 1485 G – 1712 3,5 13 19 14,5
10 15 Cretu Vacarita Cristian 1325 B – 1727 3,5 10,5 16 10,5
11 9 Singh Ahumada Karan 1585 B – 1783 3,5 7,5 12,5 11,5
12 10 Garcia Bolanos Irene 1525 B – 1694 3 15,5 21,5 14
13 11 Martinikorena Arkauz Adrian 1515 G – 1721 3 13,5 19 12,5
14 18 Crespo Berganza Asier 1260 A – 1632 3 10 15 7
15 25 Teijido Sanz Enara 0 B – 1659 3 9,5 15 9
16 5 De La Fuente Pinedo Mikel 1780 B – 1700 3 9 14 9
17 14 Etxaniz Mendieta Jokin 1359 G – 1696 3 8,5 14 7,5
18 23 Vara Del Bosque Adrian 1036 A – 1637 2,5 12,5 17,5 10,5
19 17 Dunaiturria Uribezubia Paulo 1313 B – 1699 2 12 17,5 8
20 22 Apellaniz Perez Miriam 1125 G – 1490 2 11,5 16,5 7
21 24 Azkarate Martin Lorea 1037 A – 1577 2 11,5 16 6
22 19 Ferreiro Mantxola Joseba 1229 G – 1582 2 10,5 15,5 5
23 16 Barcala Arcauz Ayala 1321 A – 1537 2 8,5 13 5
24 21 Arenzana Garcia De Madinabeitia Oier 1130 A – 1686 1,5 13 19 8,5
25 20 Uranga Garate Gorka 1210 G – 1583 1,5 11 16 4

* ChessResult: Parekatzeak, emaitzak, sailkapenak… »…

Infantila

Ane Martin, Amets Zubizarreta, Manex Reguillaga eta Aimar Alvarez

Rk H.Z. Izena Elo Kluba Ptk D1 D2 D3
1 1 Reguillaga Elias Manex 1797 B – 1958 5,5 14 21,5 19
2 5 Zubizarreta Landera Amets 1475 B – 1758 5 13 20 19
3 3 Alvarez Etxarri Aimar 1485 G – 1639 4 14 20 13
4 6 Vesga Izeta Markel 1380 G – 1716 3,5 15 22,5 14,5
5 8 Cogollos Beamonte Ruben 1295 A – 0000 3,5 15 21 13,5
6 2 Odriozola Coscolin Alex 1505 G – 1775 3,5 13,5 20,5 14
7 11 Guinea Fernandez Damian 1027 A – 0000 3,5 13 20,5 12
8 4 Rodriguez Avila Alvaro 1480 B – 1785 3,5 13 19,5 13
9 7 Calvo Gomez Unai 1299 B – 1812 3,5 11 18 11
10 12 Martin Ochoa De Retana Ane 1205 A – 1594 3,5 10 14,5 10
11 10 Ocio Martinez De Luna Markel 1033 A – 1608 3 12 19,5 10
12 15 Garcia Fernandez Sara 1 G – 1579 3 9,5 15 8
13 19 Gimenez Lopez Irati 0 G – 0000 3 9 14 9
14 14 Dominguez Exposito Ibon 2 A – 1673 2,5 14 19,5 10
15 16 Feal Fernandez Rebeca 0 A – 0000 2,5 11 16 8
16 9 Tellaeche Coello Marco 1149 A – 1596 2 12 17 10
17 20 Herrera Garcia Danel 0 A – 0000 2 9,5 15 8
18 17 Garcia Armentia Inigo 0 A – 0000 2 9,5 13,5 4
19 18 Garcia Sevillano Nabar 0 A – 0000 1 9 14 4
20 13 Herrera Hernandez Hodei 3 G – 1717 0 9 13,5 0

ChessResult: Parekatzeak, emaitzak, sailkapenak… »…

Jarraian txapelketetan taldekideek ateratako argazkiak:

ZUMAIAN I.SAN TELMO XAKE FESTAN MARLAXKAKO TALDEKIDEEN LAN OSO TXUKUNA

(leer en castellano)

Gaur apirilak 27, Zumaiako San Telmo Jaietan, KABI Zumaiako Xake Klub berriak antolatuta, I. SAN TELMO XAKE FESTA jokatu da. Sub16 txapelketa honetan gure xake eskolako ikasleak parte hartu dute eta baita oso txukun aritu ere: Ander Conde, Telmo Conde, Gorka Tafall, Iker Tafall, Beñat Ausin eta Julen Ausin.

7 txandetako Suitzarra izan da, arratsaldeko 16:00etan hasi dena, non partidako jokalari bakoitzak 5 minutu + 3 segundu izan ditu partidako. Txapelketaren erdian guztiontzako merienda egon da eta amaieran mailakako sailkapena egin dute:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk D1 D2 D3
1 5 Sarasketa Oier 985 6 0 5 29,5
2 1 Tafall Iker 1010 5,5 0 5 30
3 2 Cearsolo Beñat 1000 5,5 0 5 28
4 16 Conde Telmo 0 5 0 5 24,5
5 4 Ibarra Nathaniel 990 4,5 0 4 32
6 6 Tafall Gorka 982 4,5 0 4 31
7 9 Goñi Eñaut 975 4,5 0 4 28,5
8 3 Ibarra Siena 995 4,5 0 4 27,5
9 7 Valor Denis 980 4,5 0 4 26
10 10 Valor Lucia 970 4 0 4 26,5
11 11 Gonzalez Jon 965 4 0 2 26
12 13 Ausin Beñat 0 3,5 0 3 26,5
13 8 Artetxe Jokin 977 3,5 0 3 23,5
14 12 Aristegi Beñat 0 3 0 3 26,5
15 25 Urbieta Unax 0 3 0 3 25
16 20 Garcia Ekain 0 3 0 3 23,5
17 14 Ausin Julen 0 3 0 3 20
18 19 Gandarias Amik 0 3 0 3 19,5
19 22 Irigoien Alatz 0 3 0 2 19
20 21 Ibarra Andoni 0 3 0 2 19
21 15 Conde Ander 0 2,5 0 2 21
22 17 Corcuera Iker 0 2,5 0 1 16
23 24 Martinena Xabi 0 2 0,5 1 20,5
24 18 Franco Ganix 0 2 0,5 0 19,5
25 23 Irigoien Xana 0 1 0 0 22

Parte hartzaile guztiei eta antolatzaileei ZORIONAK!

Jarraian txapelketako argazki gehiago (Mikel Tafall):

 

 

 

 

GABONETAKO GAZTE XAKE TXAPELKETA Grosen. Gure jokalarientzako sariak urteko gazteentzako lehen txapelketan

(leer en castellano)

Gaur, 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala, arratsaldez, Gros Xake Taldearen egoitzan, urte honetan gazteentzako antolatu den lehenengo txapelketa burutu da. GABONETAKO GAZTE XAKE TXAPELKETA, partida azkarretara 3 minutu + 2 segundu jokaldi bakoitzeko erritmoan eta bertan Gipuzkoako 73 jokalari gaztek parte hartu dute, gure ordezkaritza zabala izan dela.

Marlaxkaxako ordezkariak

Sailkapen nagusiko garailea Ander Tafall izan da, 8 partidetan 7 puntu egin dituelako. Sailkapeneko bigarren postua gure beste taldekidea den Patxi Morenok lortu du, 6,5 puntu egin eta gero. Podiumeko hirugarren postua Gros XTko Ivan Iturralderentzat izan da,  6 puntu egin eta gero. Gure txikiek handiekin jokatu dute eta baita oso lan txukuna egin.

Guztioi Zorionak!

Jarraian sailkapen nagusiko lehen hamarrak eta gure beste ordezkarien sailkapena:

Ivan Iturralde(3), Ander Tafall (1) eta Patxi Moreno (2) podiumean

Jarraian argazki erreportaje zabala:

 

Gros Xake Taldeko Webgunea: hemen

Txapelketako emaitza guztiak (Chess-Results): hemen

Gipuzkoako Taldekako Blitz txapeketa 2018: Fomento Txapeldun. Hondarribia Marlaxka hirugarren.

(leer en castellano)

Manu, Patxi, Ramon eta Asier txapelketako epaile nagusia izan den César Montolíoren eskutik saria jasotzen (Argazkia Villabona X.J.T.)

Gaur arratsaldean Villabona Xake Joku Elkarteak antolatua Villabonako Aljibean Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da eta bertan klubeko ordezkari Patxi Moreno, Manu Mayo, Ramon Nogues eta Asier Cuesta jokalariez osatutako taldea izan da. Gure taldekideek lan txukuna egin dute eta azkenean hirugarren postuan geratu dira, bigarrena izan den Beasaingo Alfil taldearen puntu berdinarekin. Txapelketa beste behin Errenteriako Fomento Culturalak eraman du. Zorionak!

Azken Sailkapena

Fomento Cultural: M. Alvarado, J.R. Ros, J.L. Alfaro J. Domínguez eta César Montolío txapelketako árbitro nagusia (Argazkia Villabona X.J.T.)

Rk. H.Z. Taldea Partidak + = D1 D2 D3
1 6 Fomento Cultural 9 8 1 0 32,5 17 134,5
2 2 Alfil 9 6 2 1 26,0 14 97,3
3 5 Hondarribia-Marlaxka 9 5 3 1 26,0 13 91,5
4 3 Gros A 9 5 2 2 22,5 12 79,0
5 10 Billabona A 9 6 0 3 22,0 12 77,0
6 7 Zarautz 9 4 1 4 20,0 9 45,8
7 9 Easo 9 3 1 5 15,5 7 25,5
8 1 Billabona B 9 0 2 7 6,0 2 4,8
9 4 Xaputarrak 9 0 2 7 5,5 2 5,0
10 8 GrosB 9 0 2 7 4,0 2 5,8

Lotura interesgarriak:
  • Villabona xake elkartea: hemen
  • Txapelketako emaitzak (ChessResults):hemen 
  • Antolaketak egindako argazkiak: hemen.

400.000 Bisiten Kopurua Gainditu Dugu! Guztioi Mila esker!

(leer en castellano)

Kaixo guztioi.

Gaurko sarrera guretzako oso berezia da. Gure taldekideentzako eta jarraitzaileentzako egin genuen gure elkarte txikiari buruzko Blog/Webgune xume honen ibilbidea hasi ganuenean, inoiz ez zitzaigun burutik pasa berri hau emango genuenik. Gure ahalegina bikoitza izan da, hasieratik argi baikenuen gure webgunea elebiduna izango zela, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoa. Horretarako elkarri lotutako bi Blog/Webgune berdin-berdinak sortu genituen.

Orotara 400.339 bisita izan ditugu. Euskarazko webgunera 35.658 bisita izan ditugu eta Gaztelaniazko atalera 364.681 bisita.

Bidean lagun asko izan ditugu, laguntza eta babes (hemendik Hondarribiko Udalari mila esker), hala nola, egozpenen eta ulergaiztasun txikiren bat ere. Duela zazpi urte gure webgunea abian jarri genuenean izango zuen oihartzuna zein izango zen ez genekien eta horregatik oso kontent gaude, gure klubeko paretak gainditzeaz gain, gure herritik haratagoko oihartzuna izan dugulako.

logo marlaxka caballito

Zuetako bakoitzari eskerrak ematen dizuegu gure txoko txiki honetara egindako bisitarengatik. Bide batez, beste batzuetan guretik pasatzeko gonbita luzatzen dizuegu, eta bertan zuen iruzkin, iradokizun, kritikak e.a. lagatzea eskertzen dizuegu.

Gure webgunean eta klubean itxaroten zaituztegu!

Haizea Tornay Belategi Gipuzkoako Emazkumezkoetan Txapeldun, gaur amaitu den Donostiako Emakumeen Etxean jokatutako txapelketan

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean GXF-FGA-k antolatuta Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketaren azkeneko jardunaldia burutu da. Txapelketan Julia Urroz gure taldekidea izan dugula. Txapelketa Donostiako Emakumeen etxean (Okendo kalea 9) jokatu da, 5 txandetako Suitzarrean, Maiatzaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta Ekainaren 2an. Erritmoa 90 min + 30 segundo jokaldi  bakoitzeko, jokalari bakoitzarentzat dela. Txapelketa honetako txapelduna Gazteizen, 2018ko Ekainaren 16 eta 17an, jokatuko den Euskadiko Xake-Txapelketara sailkatu da.

Azken Sailkapena

Hirugarren postua Sara Garcíak lortu du eta saria Donostiako Emakumeen Etxeko presidentea den Juana Arangurenek eman dio.  Bigarren sailkatuaren saria Pino Vicedok jaso du Txapelketako zuzendari, Emakumezen Etxeko taldeko kapitaina eta txepelketako jokalaria den Marisa Sarriaren eskutik. Haizea Tornay Txapeldun izan da, txapelketan nazioarteko eloa duen bietako bat, txapelketa lortzeko faboritoa. Saria Fernado Markina FGA-GXF-ko presidenteak eman dio.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 1 Tornay Belategi Haizea GER 1370 5 15,5 15,5 13
2 4 Vicedo Rubio Pino ESP 1667 4 14,5 9,5 13
3 11 Garcia Fernandez Sara ESP 1548 4 13,5 9,5 12
4 5 Aguirre Kaufmann Eli ESP 1656 3 15,5 7 14
5 2 Segura Pellon Maria Asuncion ESP 1154 3 14 6 13
6 8 Aguado Olano Marina ESP 1616 3 13 4,5 12
7 10 Artola Del Rincon Ainhoa ESP 1591 2,5 14 4,75 12,5
8 14 Larrañaga Elcorobarrutia Pilar ESP 0 2,5 12 5,25 10
9 9 Ostolaza Olaizola Pilar ESP 1593 2 13 3 12,5
10 7 Sarria Ferradas Maria Luisa ESP 1625 2 13 3 11,5
11 15 Martin Ventanas Ana Maria ESP 0 2 11 2,5 10,5
12 12 Aguizurain Goenaga Mertxe ESP 0 2 10 2 9
13 3 Urroz Lopez Julia ESP 1683 2 9,5 1,5 9
14 13 Galilea Olalla Begoña ESP 0 1 10 0,5 9,5
15 6 Perez Calleja Libia ESP 1646 1 7,5 0,5 7
Julia Gallegok egindako argazkiak:

Lotura Interesagarriak:
  • Gipuzkoako Xake Federazioa: hemen
  • Txapelketako ChessResults lotura: hemen

Marlaxkaxko ordezkaritzaren lan oso txukuna Zarauzko Eskola Arteko III. Xake Festan

(leer en castellano)

Gaurko egunez Zarautzen  burutu da, ekintza anitzez betetako familia osorako jaialdia. Bertan gure xake eskolako bost kide izan ditugu: Ibon Muñoz, Telmo Conde, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Aimar Arreche. Guztiok xakearekin disfrutatzeaz gain egon diren ekintza paraleloekin oso ondo pasa dute.

Jarraian hirugarren edizio honetako egitaraua jartzen dizuegu:

Gure lagunek benjamin mailan parte hartu dute eta oso txukun egin ere, sailkapeneko lehenengo 6 postuetan sailkatu baitirabostak: Gorka Tafall (1), Iker Tafall (2), Ibon Muñoz (3), Telmo Conde (5) eta Aimar Arreche (6).

Benjamineko podiuma

Ondoren sailkapenak:

Amaitzeko gure taldekideek egindako argazkiak:

 

Zarautz Xake Elkarteko lagunei, asteburuan zehar antolakuntzan egindako lan txukunagatik, ZORIONAK!