Guztioi gogorarazten dizuegu datorren larunbatean, abenduaren 14an, arratsaldeko 16.00etan, Ibarran Gipuzkoako Blitz – partida azkarretako txapelketa burutuko dela.
GIPUZKOAKO PARTIDA AZKARRETAKO TXAPELKETA
Ibarran. Ibarrako X. E.. Belabieta Kiroldegia – Abenduaren 14an.
ORDUA: 16:00etan
IZENEMATE EPEA. Txapelketa hasi baino bi egun lehenago ondorengo helbide elektronikoan: imuxika@hotmail.com
Abenduan burutuko diren Gipuzkoako beste banakako txapelketak:
GIPUZKOAKO JUVENILA
Donostiako GROS X. T. – Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Data hauek partehartzaile kopuruaren arabera moldaketak jaso ditzazke.
GIPUZKOAKO BETERANOAKOA
Donostiako GROS X. T. – Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Data hauek partehartzaile kopuruaren arabera moldaketak jaso ditzazke.
IZENEMATE EPEA. Txapelketa hasi baino bi egun lehenago ondorengo helbidean: GROS X.T-Tel: 943291218
Emaila: xakegros@telefonica.net
Larunbatean, abenduaren 29an, Gipuzkoako Beteranoen eta Jubenilen Txapelketak amaitu dira eta maila handiko txapelketa hauetan gure ordezkariek sariak lortu dituzte, beteranoen 3. saria eta jubenilen txapelketa.
Andoni Orubek pasa den urtean lortutako txapela lortzerik ez du izan, lehen partida galdu eta gero, federakuntzak joko egun bat kendu zuelako. Baina, gaurko partidara txapelketa irabazteko aukerekin heldu da eta gogor saiatu bada ere, azkenean parra lortu du Jose Manuel Cejudoren kontra, txapelketako ezustekoa, Txapelketa irabazi duena. podiumeko 2. postua Mikel Zubia errekaitzak lortu du.
Jubenilean Danielek azken jardunaldira partida guziak irabazi eta gero emaitza perfektuarekin heldu da, ondorengoari puntu oso bateko diferentzia ateratzen ziola eta bere esku zegoen txapeketa irabaztea. Pasa den urteko txapeldunaren kontra partida zuen eta azkenean parrarekin konformatu da eta merezimendu osoz txapelketa lortu du (5 partidetan 4,5 puntu lortu dituela), podiumean Aritz Abalia (2. postua) eta Mikel Vicente (3. postua9 lagun izan dituela.
2012. urtea kirol emaitzei dagokionez ezin hobea izan da, gure jokalariek banakako nahiz taldekako txapelketetan emaitza politak lortu baitituzte.
Taldekako emaitza azpimarragarriak:
3. postua Gipuzkoako Gorengoen Txapelketan (Hondarribia-Marlaxka A: Goio Uriarte, Nabar Tejedor, Ramon Nogues eta Andoni Orube)
3. postua Gipuzkoako Hirugarren Mailako Txapelketan eta igoera (Hondarribia-Marlaxka B: Daniel garmendia, Werner Kienast, Iker Arri, Manolo Delgado, Mikel Labayen, Fernando Garcia, Paulo Manterola eta Sergio Sanmateu)
7º postua Gipuzkoako Hirugarren Mailako Txapelketan (Hondarribia-Marlaxka C: Jesus Mari Jauregui, Julio Garcia, Ibai Dorronsoro, Fernando Hoyos, Mariano Otero, Ander Palavecino, Ander Uranga, Aitor Jimenez, Pablo Basurko y Javier Larrea )
3. postua Gipuzkoako Partida Azkarren Txapelketan (Hondarribia-Marlaxka: Jesus Mari Jauregui, Julio Garcia, Ibai Dorronsoro, Fernando Hoyos, Mariano Otero, Ander Palavecino, Ander Uranga, Aitor Jimenez, Pablo Basurko y Javier Larrea)
1. postua KUTXA 2012 Txapelketan Infantil Mailan (Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Pablo Basurko eta Jon Irigaray)
5. postua KUTXA 2012 Txapelketan Alebin Mailan (Ander Tafall, Mikel Herrero, Martin Etxepare eta Odei Lete)