Artxiboa laburpen hitzeka: Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea

Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko Xake Txapelketa abian da

(leer en castellano)

Gaur azaroaren 19a, astelehena, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko xake txapelketari hasiera eman zaio 2019ko Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak txapelketarako sailkatzeko balioko duena. Mariano Otero, Jesu Mari Jauregui, Fernando Hoyos, Silvestre Moreiro eta Patxi Lopez gure taldekide adindu gazteek bertan parte hartzen dute.

Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. Zorte On!
Advertisements

Jesus Mª Jauregui Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteko txapeldun

(leer en español)

Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen dituen txapelketetako finalak burutu dira gaur, maiatzaren 17a, osteguna, Altzan eta xakean Jesus Mari Jauregui, gure elkarteko kidea,  Kasino Zaharreko ordezkaria izan da.

Jesus Marik finalean Legazpikoa den Patxi Imazen aurka jokatu du eta txukun aritu ondoren, garaipena lortu du.

Txapelketen ondoren bazkaria egon da eta gero, sari banaketa. Jarraian Mariano Oterok ateratako beste argazki batzuk:

Zorionak txapelketan jardun diren guztioi, gure eredu direlako!

Fernando Hoyos Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteko txapeldunorde

(leer en español)

Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen dituen txapelketetako finalak burutu ziren pasa den maiatzaren 11n eta, xakean Fernando Hoyos, gure elkarteko kidea,  Kasino Zaharreko ordezkaria izan zen. Txukun aritu ondoren, finalerako sailkatu zen.

Fernando Hoyos eta Cayetano Otaegui finalean

Fernandok finalean Villabona Xake Joku Elkarteko jokalaria den Cayetano Otaegui tolosarraren aurka jokatu zuen, aurreko urteko irabazlea eta ezin izan zuen garaipena lortu.

Zorionak txapeldunari eta gure taldeko ordezkariari egindako lanagatik!

Mariano Oterok Altzan Txapelketa bat irabazi du

(leer en español)

Pasa den asteartean, irailaren 18an, Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen dituen txapelketetako finalak Altzan burutu ziren.

Mariano Otero Kasino Zaharreko atarian irabazitako garaikurrarekin.

Xakean Mariano Otero, gure elkarteko kidea,  Kasino Zaharreko ordezkaria izan zen eta txapelketa irabazi zuen Juan Bautista Aranzabe, Tolosaldeko ordezkaria finalean garaitu eta gero.

Mariano Oterori lortutako garaipenagatik zorionak ematen dizkiogu eta, baita finalean aritutako Juan Bautista Aranzaberi ere, Gipuzkoako Xake Federakuntzako Presidente izan zen garaietatik gure elkarteko azpaldiko laguna baita. Besarkada handi bana bioi!

This slideshow requires JavaScript.