Artxiboa laburpen hitzeka: Gipuzkoako Taldekako Partida Azkarren Txapelketa

Hondarribia-Marlaxkak 2012ko Gipuzkoako Taldekako Partida Azkarren Txapelketan 3. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur Ibarran jokatu den Gipuzkoako Taldekako Partida Azkarren Txapelketan gure taldeak merituzko 3. tokia lortu du.  Taldea Goio Uriarte, F.J. Tores, Daniel Garmendia, Iker Arri eta Ricardo Campos osatu dute.

Beste urte batez Ibarrako Xake Elkarteak Gipuzkoako Partida Azkarretakotxapelketak antolatu ditu eta burutu duten lana bikaina izan da. Guztiak zoriontzen ditugu eta eskerrak ematen diogu, bereziki, Iñigo Muxikarei (taldeko presidente, txapelketako zuzendari eta epaile) burutu duen lan txukunagatik eta eman digun tratu beroarengatik, berriro ere, Mila esker!

DSCN0023
Lortutako garaikurraren testua

Errenteriako Fomento Cultural talde sendoak (Juan Benito, Daniel Dominguez, Ramon Ros eta Mikel Alvarado osatu dutena) ederki irabazi du txapelketa, Irungo Batalla (Carlos Cruz-Lopez, Juan Igancio Alonso, Luis Olaizona eta Antxon Serras osatu dute) faboritoa zen taldearen aurretik.

This slideshow requires JavaScript.

Taldekako txapelketaren PDF txostena argazkiekin: Txostena (taldeka)

Banakako txapelketaren datu guztiak: Chessresults

Bestalde, atzo banakako txapelketa burutu zen eta bertan gure taldeak ez zuen ordezkaritzarik izan. Gipuzkoako partida azkarren banakako txapelketako podiumean Mikel Alvarado (Txapelduna), Josu Agirre (2. sailkatua) eta Ramon Ros (3. sailkatua) izan ditugu.

Bnakako podiuma: Ramon (3), Mikel (1) eta Josu(2)
Banakako txapelketako podiuma: Ramon (3), Mikel (1) eta Josu(2)

Banakako txapelketaren datu guztiak: Chessresults

Zorionak txapeldunei, sarituei eta partehartzaile guztiei!