Artxiboa laburpen hitzeka: Gipuzkoako Xake Txapelketa

Gipuzkoako txapelketak amaitu dira: Absolutuan jose Luis Guijarro txapeldun. Gure jokalariek lan txukuna burutu dute.

(leer en castellano)

Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan gaur amaitu dita  Gipuzkoako Banakako Txapelketa ezberdinak (Gorengoen mailakoa edo absolutua, lehenengo mailakoa, bigarren  mailakoa eta hirugarren mailakoa) eta zazpigarren jardu naldi honetan gure ordezkariek lortutako emaitzak onak izan dira (+3-1=1).

IMG-20141115-WA0018 (360x640)
Gure taldekideak azken jardunaldia hasi baino lehen; Andoni Orube, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Carlos Pascual

Gipuzkoako Xake Txapelketa Absolututa Jose Luis Guijarrok irabazi du; Lehen mailakoa, Aritz Abaliak; Bigarren mailakoa Ander Martín eta hirugarren mailakoa José Miguel Sánchez. Gogoan izan duela aste bi gure taldekidea den Ibai Dorronsorok Kadeteko txapela lortu zuela.

ABSOLUTUA: Azken sailkapena (Chess-Results)

DSCN0054 (640x427)

Rk. H.Z. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Guijarro Galan Jose Luis 2189 2191 5.5 2008 2240 27.0
2 7 Galarza Cenzano Inigo 2020 2036 5.5 1930 2171 23.5
3 4 Urretabizkaia Merino Asier 2093 2081 5.0 2058 2228 26.5

LEHENENGO MAILA: Azken sailkapena (Chess-Results)

DSCN0053 (640x424)

Rk. H.Z.* Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 16 Abalia Patino Aritz 1876 1846 4.0 2000 2021 26.5
2 21 Gallego Saez Mario 0 1819 4.0 1953 2061 25.0
3 18 Berdote Alonso Carlos 1842 1836 4.0 1854 1924 22.0

* gogoan izan gorengoen maila eta lehenengo mailakoak elkarrekin jokatu dutela.

 BIGARREN MAILA: Azken sailkapena (Chess-Results)

DSCN0052 (640x428)

Rk. H.Z. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2 Des 3
1 2 Martin Iribar Ander 1738 1687 5.5 1742 1965 25.5
2 7 Fernandez Zubitur Asier 1607 1563 5.0 1743 1879 25.5
3 6 Lertxundi Azpiazu Jon 1622 1592 5.0 1741 1885 26.0

HIRUGARREN MAILA: Azken sailkapena (Chess-Results)

DSCN0051 (640x480)

Rk. H.Z. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Sanchez Garcia Jose Miguel 1851 1838 6.0 1823 2097 29.0
2 3 Garmendia Diaz Xabier 0 1731 5.5 1775 2005 28.5
3 7 Ruiz Egana Xabier 1686 1699 5.5 1629 1869 25.0

KADETEA: Azken sailkapena (Chess-Results)
IMG_2095

Rk. H.Z. Izena FIDE EloN Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 9 Dorronsoro Larbide Ibai 1528 1478 4.5 1510 1911 12.5
2 1 Martin Iribar Ander 1738 1687 4.5 1469 1898 11.0
3 2 Munoz Avila Jose Luis 1711 1627 3.0 1670 1584 14.0

Argazkiak: Andoni Orube eta Goio Uriarte.

Gure jokalariei dagokionez:

 

Andoni Orube
Andoni Orube

Absolutuan gure ordezkari bakarra izan den Andoni Orubek azken jardunaldian Tomas Lazkano medean hartu ondoren, 3,5 puntu lortu ditu. Sei partidatan lortutako emaitza, lehenengo jardunaldian parte hartzerik ez baitzuen izan. Horrela, Absolutuan 20 postua lortu du eta lehenengo mailako sailkapenean 8. geratu da. Oso emaitza ona, 1964 puntuko performancea egin ondoren, 27,4 puntu ELO irabazi dituelarik.

DSCN0013 (640x452)
Mariano Muriel

Arestian esan bezala, bigarren mailan genuen ordezkariak duela bi aste txapelketan bere parte hartzea amaitutzat eman zuen eta azken jardunaldia burutu eta gero bere momentuan ziten 2 punturekin Mariano Murielek bere mailako 14. postua lortu du.

Hirugarren mailan hiru ordezkari izan ditugula gogoratzen dizuegu: Carlos Pascual, Ander Tafall eta Patxi Moreno.

DSCN0005 (472x640)
Carlos Pascual

Carlos Pascualek  galdu egin du txapelketako azken partida Alberto Belosilloren aurka eta 3 puntu lortu ditu amaieran, 24. postuan sailkatuz. Carlosek ez du zorte handiegirik izan, ze txapelketan zehar posizio onak lortu arren, azkenean ezin izan ditu materializatu. Hala ere kontent agertu zaigu goruntzko linean dagoelako eta taldekideak berdin pentsatzen dugu.

Patxi Moreno
Patxi Moreno

Patxi Morenok txapelketako azken partida irabazi dio  txapelketako zerrendako bigarrenaren jokalaria den Agustin Arrondori eta, 5 partidatan 7 puntu lortu ondoren, seigarren postua lortu du eta bigarren mailarako igoera lortu du.

DSCN0002 (640x479)
Ander Tafall

Jardunaldi honetan gure taldekideen artean bere partida azkena amaitu duena Ander Tafall izan da,  eta aurkari zuen Gros Xake Taldeko Cecilia Perez Irundarrarekinparra egin du, posizio zail batean gogor lehian aritu eta gero. bere lanak saria izan du eta merituzko 9. postua lortu du.

Irabazleei Zorionak!

Antolatzailearen Webgunear: GXF-FGA

Egoitza izan deln Elkartea: Gros XT

Lehian dauden txapelketan informazioa (Chess-Results) :

 

Villabona Xake Joku Elkarteko webguneko kronika: hemen.

Gros Xake Taldeko webguneko kronika: hemen.

Advertisements