Artxiboa laburpen hitzeka: Gizonezko Kirolaria

OLAZABAL KIROL SARIAK 2018an giro ederra

(leer en castellano)

Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean  banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak. Oihan Vegak aurkeztu du, eta Txema Olazabal, Txomin Sagarzazu Alkateak eta Iñaki de Mujika kazetariak parte hartu dute saioan.

Lau sari banatu dira :

  • Emakumezko Kirolaria: Mariasun Quiñones.
  • Gizonezko Kirolaria: Ion Areitio.
  • Kirol elkartea /Kirolari taldea: Hondarribia Arraun Elkartea.
  • Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi) eta Miguel Angel Izquierdo.

Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako eta izendapenarekin kontent agertzeaz gain sari banaketan oso ondo pasa duela gaineratu digu.

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean

OLAZABAL KIROL SARIAK gaur Itsas Etxea Auditoriumean, Jesus Mari Jauregui gure ohorezko presidentea izendatua dagoela

(leer en castellano)

Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean  banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak.

Lau sari banatuko dira :

  • Emakumezko Kirolaria: Olatz Arrieta, Beti Prest Belaontzia, Cyara Palenzuela eta Mariasun Quiñones.
  • Gizonezko Kirolaria: Iker Amandoz, Ion Areitio eta Ander Vilariño.
  • Kirol elkartea /Kirolari taldea: BAT (Bidasoa Atletiko Taldea ), Club Balomano Hondarribia, Club de Judo Ama Guadalupekoa, Hondarribia Arraun Elkartea eta Hondarribiko Itsaskari Baita.
  • Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi), Miguel Angel Izquierdo, Jesus Maria Jauregui, Pello Olazabal eta Jose Ignacio Sodupe.

Botua ematea internetez egin da, Udal webgunean, eta baita BAZ-en eta Hondartza Kiroldegian ere.

Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako:

Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa.

2016an burututako bigarren edizioko irabazleak

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean

OLAZABAL KIROL SARIAK

(leer en castellano)

Hondarribik Udalak zabaldu du Itsas Etxea Auditoriumean otsailaren 28an burutuko den Olazabal Kirol Sarien irabazleak hautatzeko aukera.

olazabal asturias
Txema Olazabal Asturiasko Printzea sarietan

Lau sari banatuko dira (Maila bakoitzean dauden hautagaiak zeintzu diren jakiteko mailan sakatu):

Bozketan parte hartu ahal izateko 16 urtetik gorako Hondarribiko biztanle izan behar da, hau da, bertan erroldatuta izan behar da.

Botua ematea internetez egin daiteke, Udal webguneko lotura honetan, eta baita BAZ-en eta Hondartza Kiroldegian ere. Botua emateko epea otsailaren 17 arte irekita egongo da, herritar bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du botua eta horretarako N.A.N zenbakia eman beharko du.

Gure klubak maila ezberdinetan hautagaiak aurkertu ditu eta gure lagun handia den eta klubeko jokalari ohia izan den Leontxo Garcia Olasagasti aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako.

Leontxo García Olasagasti. Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko jokalari ohia. FIDE Maisua. Munduko xake kazetari garrantzitsuena. Xakearen alde egindako lanagatik FIDEko urrezko liburuan inskribatua, eta Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren eskutik Kirol Merituengatik Domina jasoa.
Leontxo García Olasagasti. Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko jokalari ohia. FIDE Maisua. Munduko xake kazetari garrantzitsuena. Xakearen alde egindako lanagatik FIDEko urrezko liburuan inskribatua, eta Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren eskutik Kirol Merituengatik Domina jasoa.

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean