Artxiboa laburpen hitzeka: Gizpuzkoako Taldekako Txapelketa 2017

Ostiralean klubak antolatutako gazteentzako txapelketaren arrakastaren ondoren, taldeko jokalariek oso txukun aritu dira xakez betetako asteburu honetan: XXX. San Viator Txapelketa-Jose Alfredo Garcia Moreno Oroigarria, Blitz Open de la Broye (Suitza) eta Gizpuzkoako Taldekako Txapelketa 2017

(leer en castellano)

Ostiralean Klubak antolatutako 2. Aste Santuko Sub16 Txapelketa oso ondo joan bazen, asteburuan gure taldekideek egindako lana ere oso txukuna izan da.

Horrela:

Gizpuzkoako Taldekako Txapelketa 2017

Gipuzkoako 2017ko maila guztiak amaitzeko, hirugarren mailako sailkapena erabakitzeko lehia gahigarria falta zen eta baita larunbatean jokatu. Gure taldea Elgoibarren zeukan partida eta bertara joan zen baina aurkariek arazo bat izan zutelako bertaratu ez zirenez, 0-4 irabazita, gure D taldeak 7 tokia lortu du aurtengoan. Zorionak!!

Maila: Hirugarrena. Txanda berezia. Tokia: Elgoibar

T. MEKATAR – ELGOIBAR B 0 Emai. 4 Hondarribia Marlaxka D
1 ez agertzea 0 – 1 Louis del Rio
2 ez agertzea 0 – 1 Fernando Hoyos
3 ez agertzea 0 – 1 Mariano Otero
4 ez agertzea 0 – 1 Iñigo Rodríguez

Blitz Open de la Broye, Payerne (Suitza)

Gure xake eskolako ikaslea izandako Anatol Toth gazteak Suitzako Payerneko xake taldeak atzo antolatutako La Broye Blitz Openean garaipena lortu du 7 partidetan 6,5 puntu egin ondoren.

Fortschrittstabelle: Stand nach der 7. Runde (nach Rangliste)
Nr. Teilnehmer ELO NWZ Punkte Buchh BuSumm
1. Toth, Anatol 1693 2030 6.5 32.5 205.0
2. Yersin, Franck 1861 1925 5.5 27.5 199.0
3. Zweifel, Richard 2126 2141 5.0 33.0 196.0

Zorionak maisu!!

XXX San Viator Txapelketa: Jose Alfredo Garcia Moreno Oroigarria

Gaur goizean Gazteizko San Viator Eskolan burutu den txapelketa honetan  Gipuzkoa izenean jokatu duen taldean Patxi Moreno eta Ander Tafall taldekideak izan ditugu Gros Xake aldeko Josu Manterola eta Ivan Iturralderekin batera. Lehia gogoraren ondoren, Gipuzkoa taldea txapelketako bigarren postua lortu du, 15 partidetan  47 puntu egin eta gero (11 garaipen, 2 berdinketa eta -2 porrota). Lehen postua Balmasedak lortu du 15 partidetan garaipena lortu duelako, guztira 53 puntu. Hirugarren postua Gorbea A taldeak lortu  44 puntu egin eta gero.

Patxi Moreno lehengo taulako bigarren jokalari onena izan da 15 partidetan 13,5 puntu egin eta gero. Ander Tafall aldiz laugarren tauleko jokalari onena izan da 15 partidetan 14 puntu egin eta gero. Gipuzkoa taldeko beste bi partaideak oso txukun aritu dira ere, horrela:  Ivan Iturralde 2. tauleko jokalarien artean 6. hoberena izan dugu 15 partidetan 10 puntu egin dituelako eta Josu Manterola 3. maileko 7. jokalaririk onena izan dugu 15 partidetan 10 puntu lortu eta gero. Laukoteari Zorionak!!! 

Jarraian Kandido Manterolak egindako argazki sorta: