Artxiboa laburpen hitzeka: GM Alejandro Hoffman

Ander Tafallen eta Iker Tafallen emaitza onak 2016ko Isar-eko VIII. Xake Txapelketan

(leer en castellano)

Aurreko urteetan bezala, uda honetan Tafall familia Burgosetik oporretan ibili dira eta xakeaz gozatzeko parada berria izan dute 2016ko Isareko VIII. Xake Txapelketa – 1. GM Dragan Paunovic Oroigarrian.

In Memoriam: GM Dragan Paunović (1961-2016)
In Memoriam: GM Dragan Paunović
(1961-2016)

Ekintza abuztuaren 6an burutu zen, larunbatean, arratsaldez, Burgosko Isar herrian eta azkeneko urteetan bezala, bi txapelketa burutu ziren: Irekia (txapelketa absolutoa) eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a. Bi txapelketak 15 minutu partidako 6 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren eta Irekian 52 lagun lehian aritu ziren. Txapelketa honetako garaile GM Alejandro Hoffman izan zen.

Txapelketa Absolutoko Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta gure taldekidea:

Rk. No.  Tit. Izena FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2
1 1 GM Hoffman Alejandro ARG 2483 6,0 60,0 22,5
2 4 Lopez Orois Jose Manuel ESP 2081 5,0 50,0 22,5
3 2 FM Saez Frederic FRA 2232 5,0 50,0 22,0
4 8 Alvarez Pedrosa Valeriano ESP 1890 4,5 46,0 20,0
5 35 Delgado De La Torre Jorge ESP 1561 4,5 46,0 19,0
6 9 Perez Diez Victor ESP 1868 4,5 46,0 18,0
7 12 Ortiz Alvaro Felix ESP 1712 4,5 44,0 18,5
8 19 Gonzalez Manrique Mario ESP 1473 4,5 44,0 18,0
9 3 Villa Izquierdo Roberto ESP 2101 4,0 40,0 23,0
10 6 De Lucas Bello Federico ESP 1973 4,0 40,0 19,0
22 15 Tafall Villanueva Ander ESP 1639 3,5 34,0 17,0
Ander Tafall
Ander Tafall Villanueva

Irekian Ander Tafallek 22. postua lortu zuen, 6 partidatan 3,5 puntu lortu eta gero.

Iker Tafall Villanueva
Iker Tafall Villanueva

Iker Tafallek, 6 urte dituenak, 12 urte azpiko txapelketan 6 partidetatik 3 garaipen lortu zituen, Ander bere anai zaharrenak 2013an eta 2014an irabazi zuen txapelketa honetako zerrendako goi erdikaldean amaitu zuen.

Biei egindako lanagatik, Zorionak!

Jarraian Lourdes Villanuevak txapelketan ateratako argazkiak:

 LOTURA INTERESGARRIAK

Udako Oihartzunak (1): gure taldekideen emaitza onak Isarren

(leer en castellano)

Aurreko urteetan bezala, uda honetan Tafall familia Burgosetik oporretan ibili dira eta 2014KO ISAREKO V. XAKE TXAPELKETAN, berriro ere aritzeko, parada izan dute.

20140816_221039 (640x360)

Ekintza abuztuaren 15ean burutu zen Burgosko Isar herrian baina aurten bi txapelketa burutu ziren: Irekian eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a.  Bi txapelketak 15 minutu partidako 6 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren eta Irekian 48 lagun lehian aritu ziren. Txapelketa honetako garaile Serbiako GM Dragan Paunovic izan zen, bigarren, GM Alejandro Hoffman Argentinarra , eta hirugarren, Roberto Villa.

Irekian Mikel Tafallek 30 postua lortu zuen, 6 partidatan 3 puntu lortu eta gero. Ander Tafallek, bigarren urtez jarraian, 12 urte azpiko txapelketa lortu zuen, jokatuako 6 partidak hurrenez hurren irabazi eta gero.  Horrexegatik garaikurra lortu zuen eta baita Gaztelako jaki tradizional sorta bat ere.

Chessresults lotura Penenko emaitza guztiaekin

Antolatzailearen webgunera lotura

Txapelketaren facebooka

Tafall familiaren Burgoseko oporretan saria

(leer en castellano)

Tafall familia Burgosera oporretan joan da eta pasa den urtean egin bezala, Mikel Tafall eta Ander bere semea bertan dauden txapelketetan parte hartzen ari dira. Burututako lanen berri emango dizuegu.

Atzo, abuztuaren 17an, Isar herrian burututako IV CAMPEONATO DE AJEDREZ ISAR 2013 txapelketaren argazki batzuk helarazi dizkigute eta bertan gertatutakoaren berri eman. 101 partaide izan zuen, 15 minutu partidako suitzar sisteman 6 txandetako txapelketa honetako garaile GM Alejandro Hoffman Argentinarra izan zen, bigarren, Serbiako Dragan Paunovic, eta hirugarren, gure taldeko aspaldiko laguna den Jesús Iruzubieta.

Aita Semeak lan txukuna burutu zuten eta launa punturekin amaitu zuten txapelketa. Ander Tafall 20. postuan eta Mikel Tafall el 25. postuan. Anderrek 12 urte azpiko txapelduna izatea lortu zuen eta horrexegatik garaikurra lortu zuen eta baita Gaztelako jaki tradizional sorta bat ere.

Chessresults-era lotura

Antolatzailearen Webgunera lotura