Artxiboa laburpen hitzeka: Goio Uriarte

Sestaoko 1. Sustapen Txapelketan gure taldeko ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Larunbata honetan, 2014ko ekainaren 21ean, herriko jaien barnean, Sestaoko Rivera de la Ría kaleko Hotel Navalean Sestaoko Xake Klubak antolatu duen 1. Xake Sustapen Txapelketa burutu da.

Nuestros jugadores y sus trofeos acompañados del Drector del torneo y el Presidente del Club Ajedrez Sestao
Gure jokalariak beren garaikurrekin Sestaoko Xake Klubeko Presidentarekin eta Txapelketako Zuzendariarekin

Sestaoko Xake Klubak antolatuta, Sergio Trigok zuzenduta, Miguel Ángel Almansa arbitro buru zuela eta ondorengo erakundeen laguntzarekin: Sestao EDP, Hotel Naval, Bizkaiko Foru Aldundia, Sestaoko Udala, Bizkaiko Xake Federazioa eta Euskadiko Xake Federakuntzarekin, Euskal herriko eta kanpoko 80 xake jokalari gazte parte hartu dute goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte.

Gure espedizioa Ibai Dorronsoro, Ander Tafall eta Patxi Moreno jokalariek osatu dute, beren guraso (Iñaki, Mikel eta Rafa) eta taldeko Presia era bertara hurbildu direlarik. Eta gure jokalari gazteek egindako lana txalogarria izan da.

SUB-16 txapelketan Ibai Dorronsorok lan bikaina egin du eta 8 partidatan 7,5 puntu egin dituelako, lehen postuan sailkatu da, Jon Ander Santasekin berdinduta, eta azkenean lehen postua banatu dute, ze desberdintze sistema guztietan antzeko puntuekin amaitu dute txapelketa. Sub-12 txapelketan Ander Tafall eta Patxi Moreno izan ditugu eta biek 6,5 puntu lortu dituzte 8 partidatan, baina desberdintze sistemak erabaki du Patxik lehen eta Ander bigarren poztuan amaitzea.Merituzkoa izan da ere, Josu mmanterolaren 4. Postua, txapelketan Ander eta Patxirekin bakarrik galdu baitu.

Sestao Xake Klubeko gure lagun guztiei eskerrak ematen diegu eta egindako lan eta antolaketa egokiagatik zoriondu. Bestetik bertaratu diren xake jokalariei ere zoriondu nahi diegu egindako lan eskergarengatik. Datorren urtean berriz bertaratzen saiatuko gara seguru!

Mila esker eta Zorionak!

SUB 10 Amaierako Sailkapena

DSCN0008 (400x268)

Rk. Izena FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 del Carmen Aimer ESP 0 7.5 34.5 0.0 36.5
2 Gonzalez San Isidoro Javier ESP 0 Burgos 6.5 29.5 0.0 37.0
3 Pascual Martin ESP 0 6.0 30.0 0.0 38.5

SUB 12 Amaierako Sailkapena

DSCN0012 (400x268)

Rk. Izena FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Moreno Estebanez Patxi ESP 0 Hondarribia 6.5 32.5 0.0 36.0
2 Tafall Villanueva Ander ESP 0 Hondarribia 6.5 31.5 0.0 36.5
3 Malon Insausti Andres ESP 1489 Navarra 6.0 25.0 0.0 34.5

SUB 14 Amaierako Sailkapena

DSCN0015 (400x268)

Rk. Izena Tipo FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2
1 Garcia Ortega Joseba U14 ESP 0 Sestao 5.5 0.5 12.75
Carazo Fernandez Constantin U14 ESP 1426 Eus 5.5 0.5 12.75
3 Valgañon Setien Irati U14 ESP 0 3.5 0.5 5.25

SUB 16 Amaierako Sailkapena

DSCN0017 (268x400)

Rk. Izena Tipo FED Elo Hiria Ptu.  Des 1  Des 2
1 Santas Martin Jon Ander U16 ESP 1750 Eus 7.5 0.5 24.75
Dorronsoro Larbide Ibai U16 ESP 1472 Hondarribia 7.5 0.5 24.75
3 Hurtado Pilatxi Patricio U14 ESP 0 Sestao 2.0 0.5 2.50

 

Jarraian Goio uriartek egindako argazki erreportaje zabala:

Informazio gehiago antolatzailearen webgunean: Sestao Xake Kluba

Txapelketaren kronika Oberena taldearen webgunean: hemen

Sub-10 txapelketaren informazio osoa: hemen

Sub-12 txapelketaren informazio osoa: hemen

Sub-14-16 txapelketaren informazio osoa: hemen

 

 

 

 

Xake anitz 2014ko Hondaribiko Erdi Aroko Azokan

(leer en castellano)

Ekainaren 14 eta 15an burutu den Hondarribiko Erdi Aroko Azokan eta aldibereko xake partidek kokapen berria estreinatu zuten, Kasino Zaharreko lorategia. Taldeko jokalariek (Óscar Holgado, Iker Arri, Ramon Nogues, Patxi Moreno, Ander Tafall, Fernando García, Julio García, Fernando Hoyos eta Patxi López; laguntzaile moduan Carlos Pascual, Asier Cuesta, Jon Irigaray, Mikel Tafall, Ander Palavecino, Goio Uriarte eta Paulo Manterola) bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten.

Bertaratutako guztiei mila esker!

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Asteburuan zehar eguraldi aparta izan genuen eta bertaratutako klubekoen aburura aurtengo kokapena oso ona izan da eta giroa aparta!

 

Aurtengo Erdi Aroko Azokako beste ekintzetako argazkiak ikusteko edota beste urteetako argazki gehiago ikusteko: Festak.com

 

Xakea izan dugu Bidasoa-Txingudi 2014. Eskola Kirolaren Jaialdian

(leer en castellano)

Eguraldi txarra egin arren gaur FICOBAn Txingudiko eskola kirol egun polita izan dugu. Hendaia, Hondarribia eta Irundik etorritako 350 ikasle inguruk parte hartu dute gure klubak jarritako mahaietan eta bertan Oscar Holgado, Mikel Tafall, Andoni Orube eta Goio Uriarte monitore-jokalariak bertan izan ditugu.

Beste urte batez klubak modu desinteresatuan Bidasoa-Txingudiko Eskola Kirolaren Jaialdian lagundu du gure herrietako ikasleengan xakea sustatu asmoz eta oso jaialdia amaitu eta gero eguna positiboa izan dela jakinarazi digute.

Gaur gertatutakoaren Oscar Holgadoren argazki erreportajea aurkezten dizuegu:

 

Antolatzaileen webguneak:

Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik

Hendaiako Udala

Hondarribiko Udala

Irungo Udala

Ficoba

Donostiako Opena amaitu da. GM Renier Vázquez Igarza Txapeldun

(leer en castellano)

Gaur amaitu da Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 37 edizioa.

164 xake jokalarik  zortzi egunetan lehian aritu eta gero, bederatzi txanden ondoren, 7, 5 punturekin GM Renier Vázquez Cubatarrak txapela lortu du. Podumean GM Daniel Alsina eta GM Marc Narciso Katalandarrak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte.

2014-04-19-15.03.55
Donostia Hiria 37. Xake Txapelketako Podiuma. Argazkia GXF.

Sailkapeneko lehen hamar jokalarien emaitzak

Postua Titulua IZENA Rtg PRtg Fed Ptuak APRO-1
1 GM Vazquez Igarza, Renier 2591 2633 ESP 7.5 2379
2 GM Alsina Leal, Daniel 2546 2527 ESP 7.0 2370
3 GM Narciso Dublan, Marc 2527 2523 ESP 7.0 2356
4 GM Spraggett, Kevin 2561 2499 CAN 7.0 2337
5 GM Pap, Misa 2495 2494 SRB 7.0 2301
6 IM Bergez, Luc 2368 2402 FRA 7.0 2230
7 IM Moreno Ruiz, Javier 2477 2492 ESP 6.5 2369
8 GM Tratar, Marko 2480 2381 SLO 6.5 2315
9 GM Cifuentes Parada, Roberto 2458 2426 ESP 6.5 2302
10 IM Etchegaray, Patrice 2404 2398 FRA 6.5 2292

 

Txapelketako sailkapen osoa ikusteko sakatu hemen.

Ondoren Ramon Noguesek hirugarren jardunaldian ateratako argazkiak ikusgai.

Gure klubeko ordezkariek ondorengo emaitzak egin dituzte:

Postua IZENA Rtg Perf. Ptuak. Des.
48 37 Torres Ganuza, Fco. Javier 2130 2071 5.0 2036.2
77 54 Uriarte Prieto, Goyo 2017 1808 4.5 1890.7
122 120 Arri Martinez, Iker 1667 1681 3.5 1734.8
131 103 Orube Bona, Andoni 1765 1615 3.0 1772.4
146 154 Dorronsoro Larbide, Ibai 1333 1577 2.5 1635.3

 __________

Txapelketaren informazio guzia, argazkiak eta beste: txapelketaren web ofizialean: GXF.

Donostiako Opena hasi da. Lehen argazkiak

(leer en castellano)

Gaur hasi da Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 37 edizioa.

Gaur taldekoek hartutako argazki batzuk jarri dizkizuegu.

JOKO EGUTEGIA

1. JARDUNALDIA

apirilak 12, 17:00etan

2. JARDUNALDIA

apirilak 13, 10:00etan

3. JARDUNALDIA

apirilak 13, 17:00etan

4. JARDUNALDIA

apirilak 14, 17:00etan

5. JARDUNALDIA

apirilak 15, 17:00etan

 6. JARDUNALDIA  apirilak 16, 17:00etan
 7. JARDUNALDIA  apirilak 17, 17:00etan
 8. JARDUNALDIA  apirilak 18, 17:00etan
 9. JARDUNALDIA  apirilak 19, 10:00etan
 AMAIERA-EKITALDIA  apirilak 19, azken txanda
bukatzean (13:30 aldera)

SARIAK

SAILKAPEN NAGUSIA

KUTXA SARI NAGUSIA

ELO 2100 BAINO GUTXIAGO

1.

1400 € Trofeoa eta Txapela

1. Gipuzkoarra 250 € + Trofeoa

1.º – 200 € eta Trofeoa

2.

900 € eta Trofeoa

2. Gipuzkoarra 200 €

2.º – 150 €

3.

700 € eta Trofeoa

3. Gipuzkoarra 150 €

3.º – 100 €

4.

500 €

Gipuzkoartzat hartuko da GXFren lizentzia izan eta Gipuzkoan bizi dena.

5.

400 €

6.

350 €

7.

375 €

8.

250 €

9.

200 €

10.

175 €

11.

150 €

12.

13.

14.

15.

125 €

100 €

75 €

50 €

Klubaren bost ordezkari jokatzen ari dira, beraien emaitzak ezagutzeko jokalari bakoitzaren gainean sakatu:

ID Name Fed Title RtgF RtgN
037 Torres Ganuza, Fco. Javier   ESP 2130 2169
054 Uriarte Prieto, Goyo ESP 2017 2007
104 Orube Bona, Andoni ESP 1765 1778
120 Arri Martinez, Iker ESP 1667 1691
157 Dorronsoro Larbide, Ibai ESP 1333 1322

 __________

Txapelketaren informazio guzia txapelketaren web ofizialean: GXF.

Lehen 16 tauletako partidak zuzenean ikusgai egongo dira GXFren webgunean.

Larunbatean Donostiako Opena hasiko da

(leer en castellano)

Datorren larunbatean, apirilaren 12an, Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 37 edizioari hasiera emango zaio. 168 jokalarik parte hartuko dute Gipuzkoako Xake federakuntzak antolatzen duen txapelketa honetan. Apirilaren 12 eta 19 bitartean  Gros Xake Taldearen egoitzan burutuko da, 9 txandetako suitzar sisteman eta apirilaren 13an jardunaldi bikoitza izango da.

Klubaren bost ordezkari izango dira bertan:

ID Name Fed Title RtgF RtgN
037 Torres Ganuza, Fco. Javier ESP 2130 2169
054 Uriarte Prieto, Goyo ESP 2017 2007
104 Orube Bona, Andoni ESP 1765 1778
121 Arri Martinez, Iker ESP 1667 1691
157 Dorronsoro Larbide, Ibai ESP 1333 1322

Txapelketan ondo aritzea opa diegu!

__________

Txapelketaren informazio guzia txapelketaren web ofizialean: GXF.

Lehen 16 tauletako partidak zuzenean ikusgai egongo dira GXFren webgunean.

Teledonostik egindako erreportajea “on line” ikusteko diariovaco.tv-ko lotura

(leer en castellano)

Teledonostik ostiralean emandako xakeari eta gure klubari buruzko erreportajea dagoeneko diariovasco.tv webgunean “on line” ikusgai duzue.Andoni Borjarekin blagan

Andoni Borjarekin blagan

 Arestian aipatu bezala, 2014ko otsailaren 07an, Borja Olazabalek gidatzen duen Bidasoa Kirolak saioko “En tu cancha o en la mía” atalean xakeari eta gure klubari buruzko erreportajea eman zuten.

Erreportajea egiteko, aste bete lehenago, Borja Olazabalekin batera, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán etorri ziren eta grabaketa iraun zuen ordu luzean klubeko presidentea den Goio Uriarte eta Presidenteordea den Andoni Orube anfitroi izan zituzten.

Ondorengo loturan:  diariovasco.tv erreportajea “on line” ikusi daiteke (37:18 – 46:44 minutuen artean).

¡Disfrutatu!

Teledonostik klubari buruzko erreportaje bat emando du bihar

(leer en castellano)

Bihar 20:00etan eta gero 22:30ean, Teledonosti-ko Bisadoa Kirolak saioan gure taldeari egindako erreportajea ikusgai izango duzue.

DSCN0009 (640x480)Astero ematen duten saio hori, Borja Olazabal kazetariak aurkezten du eta bertan Bidasoaldeko kirol gaurkotasuna aztertzen da.

borja olazabal

Ostegunean Borja Olazabal, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán gurera etorri ziren eta bisitaldi atsegina eta alaia izan zela ezin uka eta erreportajean islatzea itxaroten dugu.

Emanaldiaren ondoren Diario Vasco egunkariko webguenan jarriko dutela esan digute. Hori gertatzen denean gurean jarriko dugu!

Erreportajearen iragarkia ikusteko sakatu hemen.

Gustoko izatea espero dugu!

Txingudionline.com webgunean Klubari buruzko erreportajea

(leer en castellano)

2014ko urtarrilaren 9an Bidasoaldeko gaurkotasun-albisteak modu atsegin batez ematen dituen Txingudionline.com webguneko arduraduna den Joseba Arozena kazetariaren bisita izan genuen gurean.

Aste bat beranduago, urtarrilaren 16an, bere webguneko Kirolan atalean, 12 minutuko erreportajea zintzilikatu zuen. Bertan elkartean hartutako irudiak eta Ander Tafall gazteari, Silvestre Moreiro eskarmentu handiko jokalariari eta Klubeko presidenteari egindako elkarrizketen tarteak agertzen dira.

Copyright © 2013 – txingudionline.com – Vive la actualidad de la comarca del Bidasoa – Contacta con nosotros
_____________________________________
Gure lanaren berri ematen duzuen guztioi mila esker!

Kasino Zaharra Pintxeta eta Aktibo Txapelketa Sozialen emaitzak

(leer en castellano)

Eguberriko datak aprobetxatuz klubean ohiko txapelketa sozialak berreskuratu nahi zian ditugu. Abenduaren 26an txapelketa aktiboa antolatu genuen eta urtarrilaren 2an pintxeta txapelketa (Blitz partida azkarretakoa). Zio ezberdinengatik jokalari batzuen falta sumatu bagenuen ere, Iker Arrik zuzenduriko bi txapelketetako giroa ezin hobea izan zen.

Emaitzak eman aurretik gure Iker Arri polifazetikoak egindako argazkiak jartzen ditugu:

 

Kasino Zaharra txapelketa aktibora 11 jokalari bertaratu ziren. Gipuzkoako banakako Jubenil eta Beteranoen txapelketak jokatzen ari ziren Ibai Dorronsororen, Daniel Garmendiaren eta Andoni Oruberen falta sumatu zela ezin uka! 6 txandetako 20 minutuko partidako txapelketa Ramon Noguesek irabazi zuen, sei partidak irabazi eta gero. Iker Arrik eta Ander Tafallek podiuma osatu zuten.

Kasino Zaharra 2. Aktibo Txapelketa Sozialeko Sailkapena  

 

Postua

Abizena

Izena

Puntu

1 des

2 des

3 des

1

Nogues,

Ramon

6

11.5

17.0

21.0

2

Arri,

Iker

5

12.5

21.0

18.0

3

Tafall,

Ander

4

12.5

19.0

14.0

4

Moreno,

Patxi

3.5

12.5

19.0

12.0

5-8

Tafall,

Mikel

3

12.0

19.5

13.0

Hoyos,

Fernando

3

12.0

19.5

12.0

Lete,

Odei

3

11.5

17.0

8.0

Palavecino,

Ander

3

9.5

13.5

8.0

9

Jauregui,

Jesus Mari

2.5

13.5

21.0

10.0

10

Pascual,

Carlos

2

10.5

17.0

7.0

11

Azcue,

Javier

1

13.0

20.5

3.0

 

Blitz txapelketa sozialean 13 jokalari elkartu ginen. partidako bost minutuko erritmoko partida azkarretako bederatzi txandetan gogor aritu ondoren, sailkapeneko lehen postua Goio Uriartek lortu zuen, bigarren postua Daniel Garmendiak eta hirugarrena Nabar Tejedorrek.

Kasino Zaharra 1. “Pintxeta” Txapelketa Sozialeko Sailkapena
 

Postua

abizena

Izena

Puntu

1 des

2 des

3 des

1

Uriarte,

Goio

8.5

32.5

43.0

41.0

2

Garmendia,

Daniel

8

32.5

42.0

40.0

3

Tejedor,

Nabar

7

35.5

46.5

34.0

4

Orube,

Andoni

5.5

32.5

42.0

28.0

5-8

Uranga,

Ander

5

36.5

46.5

28.0

Arri,

Iker

5

35.5

45.0

24.0

Tafall,

Mikel

5

35.0

45.0

25.0

Moreno,

Patxi

5

25.5

33.5

22.0

9

Tafall,

Ander

4.5

30.5

40.0

21.0

10-11

Hoyos,

Fernando

3

35.0

44.5

16.0

Otero,

Mariano

3

27.0

36.5

14.0

12

López,

Patxi

2

29.0

35.5

12.0

13

Urroz,

Julia

1.5

28.0

37.5

10.0

 

Egindako antolaketa lan txukunengatik Iker Arriri eskerrak ematen diogu eta bertaratutako guziei ere. Bi xake jardunaldi polit hauek datorren astean hasiko diren ligetarako entrenamendua izan da.