Artxiboa laburpen hitzeka: gonzalo carrión

Dibertsio eta xake anitz gaur burututako Hondarribiko zonalean. Zorionak parte hartu duten guztiei!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

Parte hartzaile guztiak

Gaur, 2020ko martxoaren 6a, gure klubak antolatuta, Gipuzkoako Eskolarteko 2020ko Txapelketara sailkatzeko balio duen Hondarribiko Banakako Xake Txapelketa Zonala 2020 Kasino Zaharrean burutu da.

Zuzendari lanak gure xake eskolako arduraduna den Goio Uriarte entrenatzaile autonomikoak egin du eta arbitro nagusi lanak Enrike Oiarzabal Nazioarteko Arbitroak. Arbitro laguntzaile Daniel garmendia eta Hodei Herrera izan dituela. Antonio Herrera, Andoni Larra eta Ainhoa Martinez gurasoak antolaketan laguntzen ibili dira

Goio, Daniel, Hodei eta Enrique

Bertan 26 gaztetxo izan ditugu, Alebin-Infantil txapelketan eta benjaminentzako antolatutako Xake Jaialdian. Biak bost txandetako sistema Suitzarrean jokatu dira, 10 minutu finisheko erritmoan. Haurra guztiek oso txukun aritu dira eta baita partida politak egin ere.

Zorionak guztioi!

XAKE FESTAKO SAILKAPENA

Rk. Izena Eskola Ptk. D1 D2 D3
1 LAPORTE ALZOLA Danel Talaia 5 15 14,5 12,5
2 LEKUONA GARCIA Kimetz Talaia 4,5 14 12,25 12
3 AROCENA ZUBIRI Julen Egiluze 3,5 17 9,25 15,5
4 ECENARRO CARRETERO Aitor Talaia 3 17 7 14,5
5 FLORES VIERA Ricardo Egiluze Hondarribia Ikastetxea 3 16 6 14,5
6 FERNANDEZ TEJEDOR Asier Egiluze 3 13 4,5 12
7 AIZPURUA AMUNARRIZ Ibai Talaia 3 11 5 10
8 VINIEGRA RENEDO Marco Egiluze 2,5 14 5,25 12
9 LITTLE ALDABE Mick Talaia 2,5 11 2,25 10
10 VINIEGRA RENEDO Martin Egiluze 2 14 2 12
11 AZKUE IZA Ametz Talaia 2 13 3 12
12 AZKUE GARCIA Nahia Talaia 2 9 4,5 8
13 FERNANDEZ ALCIBAR Hodei Ama Guadalupekoa 2 6,5 3,5 6
14 ALMANDOZ ARIZTONDO Martxel Talaia  1 14 2 12
15 BARRIUSO SEMINARIO Ion Ama Guadalupekoa 1 11 2,5 9,5
16 ARANBURU BADIOLA Eneko Ama Guadalupekoa  0 9 0 8
ALEBIN-INFANTILEKO SAILKAPENA

Rk. Izena Ad. Eskola Ptk. D1  D2  D3 
1 LAPORTE ALZOLA Goretti Ale Talaia  4 14 11 13
2 LARRA MARTIN Ekhi Ale Talaia  4 14 10 12
3 DIAZ ETXAIDE Jurgi Inf Talaia  3 14 6 13
4 FLORES VIERA Carolina Ale Egiluze 3 13 5 12
5 IZETA GARBIZU Luken Ale Talaia  3 12 7 11
6 PIEDROLA URANGA Jon Ale Talaia  2 15 5 13
7 AROCENA ZUBIRI Aimar Ale Egiluze 2 11 2 10
8 LITTLE ALDABE Ewan Ale Talaia  2 9 3 8
9 ECENARRO CARRETERO Ander Ale Talaia  1 12 2 11
10 ENPARAN MENDES Hodei Ale Biteri 1 11 1 10
11 KANPANDEGI ARRETXE Tomax Inf Talaia 0 10 0 9
Eroski Center Hondarribiaren eskutik merienda animatua

Txapelketaren ondoren Eroski Center Hondarribiaren eskutik guztiontzako merienda izan da eta jarraian sari banaketa. Bertaratutako jokalari guztiek Gipuzkoako Xake Federazioak emandako dominak jaso dituzte eta Sailkapen bakoitzeko hiru lehenak Diploma bana. Sariak banatzen antolaketan ibilitakoak egon dira eta gure klubeko Presidenteordea den Mariano Otero eta Hondarribiko Udaleko Zinegotzia den Txalo Carrion. Bioi bertaratzeagatik eskerrik asko!

IRUNGO ZONALEAN HONDARRIBIA MARLAXKA XAKE ESKOLAKO IKASLEAK OSO TXUKUN

Pasa den astean Landetxan jokatu zen Irungo Eskolarteko Zonala eta bertan parte hartu zuten gure xake eskolako bost ikasleek oso lan txukuna egin zuten eta horrela, bi lehenengo postu, bigarren postu bat, hirugarren beste postu bat eta hamabigarren postua lortu zutenm beraiei ere, ZORIONAK!!!!

Irungo podiumera igo ziren gure taldekideak beren diplomekin; Hodei (1. Infantila), Gorka (2. Benjamina), Iker (1. Alebina) y Danel (3. Benjamina)