Zazpigarren jardunaldiak bigarren eta hirugarren mailetako ligei amaiera eman dio. Bigarren mailako taldeak Groseko taldearen kontra Hondarribian 0-4 galdu du eta ondorioz, maila mantentzen saiatuko da jaitsiera play off-ean. Hirugarren mailari dagokionez, gure ‘D’ taldeak ligari garaipenarekin agur esan dio, baina tamalez ezingo du igoera play off-ik jokatu. Hori lortu duena gure ‘E’ taldea izan da, pasa den astean ligari amaiera eman eta gero, gaur atseden eguna zuela.
Bestalde, Gipuzkoako urrezko eta zilarrezko ligetan lan erdiak burutu eta gero, gure bi ordezkariek lehen postuetan mantentzen dira. Gorengoen mailako gure taldeak Villabonan aurkari gogorra bazuten ere, 1,5-2,5eko garaipenarekin etxeratu dira. Partida guziak parrarekin amaitu dira, Unairen kontra Nabarrek lortutako garaipena ezik. Lehenengo mailako taldeak Zarautzen, partida guztiak parra amaitu eta gero, binako berdinketarekin bueltatu dira etxera.
7. JARDUNALDIA (2014/02/22)
Maila: Gorengoena. Txanda 7/11. Tokia: Villabona
Taula | Villabona ‘A’ | 1½ | Emai. | 2½ | Hond.-Marlaxka ‘A’ |
1 | Jose Luis Guijarro | Z | ½ – ½ | B | Goio Uriarte |
2 | Unai Iraola | B | 0 – 1 | Z | Nabar Tejedor |
3 | Jose Antonio Munita | Z | ½ – ½ | B | Antonio Cruz-López |
4 | Ernesto Fuente | B | ½ – ½ | Z | Iker Arri |
Maila: Lehenengoa. txanda 7/11. Tokia: Zarautz
Taula | C. Iriondo ‘B’ | 2 | Emai. | 2 | Hond.-Marlaxka ‘B’ |
1 | Moises Soliño | Z | ½ – ½ | B | Ramon Nogues |
2 | Daniela Velte | B | ½ – ½ | Z | Andoni Orube |
3 | Xabi Ruiz | Z | ½ – ½ | B | Ibai Dorronsoro |
4 | Pablo Arrondo | B | ½ – ½ | Z | Oscar Holgado |
Maila: Bigarrena. Txanda 7/7. Tokia: Hondarribia
Taula | Hond.-Marlaxka ‘C’ | 0 | Emai. | 4 | Gros ‘G’ |
1 | Manolo Delgado | Z | 0 – 1 | B | Veronica Iglesias |
2 | Ricardo Campos | B | 0 – 1 | Z | Imanol Unanue |
3 | Jesusmari Jauregui | Z | 0 – 1 | B | Juan Luis Alfaro |
4 | Mariano Muriel | B | 0 – 1 | Z | Ander Martin |
Maila: Hirugarrena. Txanda 7/7. Tokia: Hondarribia
Taula | Hond. Marlaxka ‘D’ | 2½ | Emai. | 1½ | C. Iriondo ‘D’ |
1 | Javier Azcue | Z | 0 – 1 | B | Bingen Urbieta |
2 | Fernando Hoyos | B | 1 – 0 | Z | Joseba Albeniz |
3 | Patxi López | Z | 1 – 0 | B | Peru Hernandez |
4 | Julia Urroz | B | ½ – ½ | Z | Nora Garcia |
Gogoan izan:
Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA
Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net
Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results