Artxiboa laburpen hitzeka: Gorka Amigot

Dibertsioz betetako arratsaldean gure gaztetxoen lan txukuna I. SANTIO SUB-12 TXAPELKETAN

(leer en castellano)

santiago xake 2016

Gaur arratsaldean, Villabonako Txistulari Plazan, Santiago Jaien egitarauaren barnean, Villabona Xakejoku Elkarteak antolatuta, 16:30etik hasita, banakako I. Santio Sub-12 Txapelketa berria jokatu da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izan ditugu, Carlos Pascualekin eta Óscar Díezekin klaseak ematen dituzten: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen. Bertaratutako gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak egin dituzte eta horren erakusgarri egindako lan txukuna dugu.

Txapelketa Inko Martinezek irabazi du Gorka Amigot (2.) eta Ainhoa Artola (3.) podiumean lagun izan dituela.

IMG-20160730-WA0068.jpg

Gure jokalariek ondorengo postuak lortu dituzte:

  • Jon Ollo 6 punturekin 4. izan da,
  • Hodei Guerrero 6 punturekin ere, 7. izan da,
  • Eneko Elduayen 5,5 punturekin 9. izan da,
  • Markel Behobide 5 punturekin 14 izan da
  • Mikel Ollo 5 punturekin ere, 16. izan da

IMG-20160730-WA0080

Amaierako sailkapena

IMG-20160730-WA0077

Jarraian txapelketako argazki errepotajea:

Antolatzaile eta parte hartzaile guztiei

ZORIONAK!

Advertisements