Artxiboa laburpen hitzeka: gros A

Asteburu borobila, Gipuzkoako taldekako txapeldunordeak alebinetan

(leer en castellano)

Atzo Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketan emaitza onak izan bagenituen, gaur goizean, Gros Xake Taldearen egoitzan, gure taldeko kideek, Toki Alai taldearekin, Gros A talde indartsuaren atzetik Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Txapelketan bigarren postua lortu dute.

Gure txapeldunak: Haritz, Ander, Patxi eta Aitor
Gure txapeldunak: Haritz, Ander, Patxi eta Aitor

 

Gure jokalariek emaitza polita lortu dute. Oso txukun aritu diren seinale. Beraiek oso ondo pasa dutela baieztatu digute eta, lehen postua lortzekotan ibili badira ere, etxera oso kontent bueltatu dira lortutako bigarren postuarekin.

Gure taldea indar ordena ondorengoa izan da:

1.- Ander Tafall

2.- Patxi Moreno

3.- Haritz Sein

4.- Aitor Regatos

Mikel Tafallen argazkiak.