Gaur, urtarrilaren 26a, goizez, Irungo B. Fiantxeto 2019 klubak antolatuta, Irungo Espacio Palmera Montero Gunean Kopa Eskolarreko finala burutu da. Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak izan ditugu:
Sailkapen txapelketan gertatu zen antzera, gaurkoan gure lagunek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona egin ere bai. Gure eskolan denbora daramatenek goi postuetan amaitu dute gaurko txapelketa eta hasi berriek ere oso maila altuan jokatu dute eta espero zitekeen baino emaitza hobeagoak egin dituzte. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu.
Zorionak guztioi!
Jarraian Palmera Monteron Mikel Tafallek egindako argazkiak:
Zutik: Aitor, Danel, Goretti, Jon, Luken eta Oihan. Eserita: Gorka, Iker, Danel eta Hodei
Gaur, urtarrilaren 17a, arratsaldez, Irungo B. Fiantxeto 2019 klubak antolatuta, Hondarribiko Klink elkartean Kopa Eskolarreko sailkapen txapelketa burutu da. Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak izan ditugu:
Guztiek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona egin ere bai. Gure eskolan denbora daramatenek goi postuetan amaitu dute txapelketa eta hasi berriek ere oso maila altuan jokatu dute eta espero zitekeen baino emaitza hobeagoak egin dituzte. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu.
Zorionak guztioi!
Jarraian Klink elkartean Mikel Tafallek egindako argazkiak:
Gaur, abenduak 30, abenduaren 22an hasitako Gipuzkoako Jubenilen Banakako Txapelketa amaitu da, Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan. Eta bertan, gure klubak hiru ordezkari izan ditu: Ander Tafall, Jokin Etxaniz etaHodei Herrera.
Ander Tafall, Hodei Herrera eta Jokin Etxaniz
Zorionak hiruoi txapelketan agertutako Marlaxkako Izpirituagatik: xakearekin gozatu duzue, zuen xakerik onena eman duzue eta esperientziaz ikasi duzue. Bejondeizuela!
Zazpigarren txandako emaitzak
Gaur, arratsaldez, zazpigarren txanda jokatu da eta azken eguneko tentsio handia gaindituz, mahai guztietan kriston lehiak eta xake asko ikusi dugu. Lehengo mahaian Ander Tafallek Zuhaitz Gimenez garaitu du. Hirugarren mahaian, Jokin Etxanizek eta Alex Odriozolak parra egin dute. Eta seigarren mahaian, Hodei Herrerak Iker Garciaren kontra galdu du. Emaitza hauei esker, Ander Tafallek lehen postuan maitu du txapelketa, 1912ko performancea eginez eta FIDEeloan +24 lortuz. Jokin Etxanizek txapelketa 5, postuan amaitu du, 1668ko performancea eginez eta horri esker, +69,2 FIDE hobetuko ditu datorren zerrenda. Hodei Herrerak merituzko 14º lortu du, 1207 performancearekin eta urtarrileko FIDE zerrendan agertuko da. Hiruon txapelketa bikaina. Zorionak!
Abenduaren 22an, Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, hasi zen Gipuzkoako Jubenilen Banakako Txapelketa eta, gure klubak hiru ordezkari ditu bertan: Ander Tafall, Jokin Etxaniz etaHodei Herrera.
Ander Tafall, Hodei Herrera eta Jokin Etxaniz
Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. ZORTE ON!
Seigarren txandako emaitzak
Gaur, abenduak 29, goizean seigarren jardunaldia jokatu da. Eta mahai guztietan kriston lehiak ikusi ditugu. Lehengo mahaian Ander Tafallek eta Alex Odriozolak parra eginddute. Bigarren mahaian, Jokin Etxanizek Josu Manterolaren aurka galdu du. Eta zazpigarren mahaian, Hodei Herrerak Aner Alonso mendean hartu du. Gauzak horrrela Ander Tafallek lidergoan jarraitzen du. Gure taldekideek oso lan polita egiten ari dira. Zorionak!
Abenduaren 22an, Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, hasi zen Gipuzkoako Jubenilen Banakako Txapelketa eta, gure klubak hiru ordezkari ditu bertan: Ander Tafall, Jokin Etxaniz etaHodei Herrera.
Ander Tafall, Hodei Herrera eta Jokin Etxaniz
Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. ZORTE ON!
Bosgarren txandako emaitzak
Gaur, abenduak 28, arratsaldean bosgarren jardunaldia jokatu da. Lehenengo mahaian txapelketa irabazteko bi faborito nagusien arteko lehia izan dugu eta Ander Tafallek Josu Manterola mendean hartu du. Bigarren mahaian, txapelketa bikaina ere burutzen ari den Jokin Etxanizek Aimar Alvarezen aurka puntua lortu du. Seigarren mahaian, progresio bikaina erakutziz, Hodei Herrerak Aitor Duoren aurka partida polita egin du, galdu arren. Emaitza hauek egun gure hiru taldekideek duten forma bikainaren seinale dira. Zorionak!
Abenduaren 22an, Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, hasi zen Gipuzkoako Jubenilen Banakako Txapelketa eta, gure klubak hiru ordezkari ditu bertan: Ander Tafall, Jokin Etxaniz etaHodei Herrera.
Ander Tafall, Hodei Herrera eta Jokin Etxaniz
Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. ZORTE ON!
Abenduaren 22an, Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, hasi zen Gipuzkoako Jubenilen Banakako Txapelketa eta, gure klubak hiru ordezkari ditu bertan: Ander Tafall, Jokin Etxaniz etaHodei Herrera.
Ander Tafall, Hodei Herrera eta Jokin Etxaniz
Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. ZORTE ON!
Gaur hasi de Arrasate San Andres Xake Taldearen egoitzan gabonetan burutzen dan Nazioarteko Xake Txapelketa gogorra eta bertan Daniel Garmendia kidea lehian dugu. Txema Hernandok zuzenduta eta Mikel Almansa arbitro nagusi dela, abenduaren 26, 27, 28 (txanda bikoitza ) eta 29an burutuko da bost txandetako erritmo klasikoko suitzarra. Lehenengo txandan Daniel faboritoen artean dagoen Alejandro Franco Nazioarteko Maisuaren aurka lehiatu da eta baita oso ondo egin beren partida bukatzen azkena izan dela. azkenean Maisuak puntu osoa irabazi du. Ea hurrengo egunetan maila berean aritzen den eta puntu mordoa lortzun duen. Oso ondo pasa Daniel!
Zumaiako Xake Taldeak gaur arratsaldez Gabonetako Xake Txapelketaantolatu du. Zuzendari Aitor Sarasketa izan da eta arbitro lanak Iñaki Goñik egin ditu.
Iker Tafall, Gorka Tafall, Ametz Azkue eta Ibai Aizpurua gure Xake Eskolako ikasleak Zumaian
Sub14an, bost minutuko partida azkarretako zazpi txandetako suitzarrean, gure taldeko Ametz Azkue, Gorka Tafall, Ibai Aizpurua eta Iker Tafall izan ditugu eta oso txukun egiteaz gain primeran pasa dute xake arratsalde animatua.
Lauoi Zorionak!
Gabonetako Xake Txapelketa Sub14ko sailkapen nagusia
Abenduaren 22an, Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, hasi zen Gipuzkoako Jubenilen Banakako Txapelketa eta, gure klubak hiru ordezkari ditu bertan: Ander Tafall, Jokin Etxaniz etaHodei Herrera.
Ander Tafall, Hodei Herrera eta Jokin Etxaniz
Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. ZORTE ON!
Bigarren txandako emaitzak
Gaur, abenduak 23, arratsaldean burutu den bigarrena txandan derbia izan da. Zortzigarren mahaian Jokin Etxaniz eta Hodei Herrerak lehian aritu dira. Ander Tafallek bigarren mahaian, beltzekin, Unax Guillenearen aurka partida jokatu du.
Gaur, abenduak 22, Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, hasi da Gipuzkoako Jubenilen Banakako Txapelketa eta, gure klubak hiru ordezkari ditu bertan: Ander Tafall, Jokin Etxaniz etaHodei Herrera.
Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. ZORTE ON!
Lehen txandako parekatzea
Goizean burutu den lehen jardunaldia derbia izan da eta Ander Tafall eta Jokin Etxaniz bigarren mahaian lehian aritu dira. Hodei Herrerak zazpigarren mahaian Grox XTko Alex Odriozolaren aurka partida jokatu du.
Gaur, 2019ko irailaren 28ekainaren 16an, arratsaldez, Donostiako Gros Xake taldearen egoitzan, Gipuzkoako partida azkarren banakako txapelketa jokatu da. Eta bertan Marlaxkako lizentziadun ordezkartiza zabala izan dugu bertan. César Montolíok zuzendu du txapelketa eta Lukas Iruretagoiena arbitro nagusia izan da. Txapelketako azken sailkapena ondorengoa izan da:
2019 Gipuzkoako Partida Azkarretako Banakako podiuma: Asier Lakunza (3), Juan Luis Alfaro (1) eta Jose Luis Muñoz (2). (Argazkia: Pepelu Muñoz – Mila esker!)