Artxiboa laburpen hitzeka: Gros

Añorgako jaietako txapelketan Urnieta txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Añorgako jaietako taldekako partida azkarren lehen txapelketa burutu zen.

Easo, Billabona, Mundarro, Urnieta, Gros, Orereta, Añorga eta Hondarribia-Marlaxka liga sisteman, (7 partida, 5 minutuko partida azkarretan), 1-4 eta 5-8 postuetarako sailkatzeko lehian aritu ziren eta emaitza ondorengoa izan zen:

1-4 postuetarako: Urnieta (22 puntu), Orereta (21 puntu), Gros (19,5 puntu) eta  Billabona (16,5 puntu)

5-8 postuetarako: Easo (12,5 puntu), Hondarribia-Marlaxka (12 puntu), Mundarro (5 puntu) y Añorga 3,5 (puntu).

Ondoren, multzo bakoitzean sailkatutako taldeek beren artean beste liga bat jokatu zuten sailkapen nagusia erabakitzeko:

1.- Urnieta (9,5 puntu)

2.- Orereta (5,5 puntu)

3.- Gros (5,5 puntu)

4.- Billabona (3 puntu)

5.- Hondarribia-Marlaxka (9 puntu)

6.- Easo (7,5 puntu)

7.- Añorga (4,5 puntu)

8.- Mundarro (3 puntu)

Gure taldeko ordezkariek, Goio Uriarte (4 puntu 6 partidetan: 4/6), Nabar Tejedor (2,5/4), Daniel Garmendia (5/10), Ricardo Campos (4,5/10) eta Ibai Dorronsoro (5/10), merituzko 5. Postua lortu zuten. Gazteek joka zezaten Goio eta Nabar lehenengo taulan txandaka aritu zirelako.

Txapelketa ondoren luncha izan genuen eta sari banaketa. Goiz polita igaro genuen. Txapelketako antolaketa egokia zen eta ondorengo urteetan errepikatu ahal izatea opa diegu antolatzaileei. Gure aldetik joaten saiatuko gara.

Udaberriko Groseko IX. Txapelketa amaitu da gure taldeko ordezkariek lan txukuna burutu dutela. Egun Gipuzkoako Txapelduna den Iñigo Argandoñak Txapela lortu du

Txapelketa 7 txanda izan ditu, suitzar sisteman, apirilaren 20a eta ekainaren 8a bitarteko larunbatetan Gros talde donostiarraren egoitzan burutu da. Bertan 96 jokalari lehian aritu dira, hauetako gehienak gipuzkoarrak izan direlarik. Iñigo Argandoñak (1), Asier Etxagibelek (2) eta Andoni Segoviak (3) podiumeko leku gorenak lortu dituzte.

(leer en Castellano)

Gure ordezkariek lan txukuna egin dute eta horren erakusgarri egin dituzten partida politak. Hala ere momentu batzuetan zoria alde ez dute izan eta partida batzuk galdu dituztelako ez dituzte hasierak beren helburuak bete. Daniel Garmendiak 35 postua lortu du (4,5/7),  Mariano Murielek 54. postua (3,5/7) eta , Oscar Holgadok 89.a (2/7). Bidasoaldeko gure lagun Silvestre Moreirok txapelketan 46. postuan amaitu du txapelketa (4/7).

Txapelketako Sailkapena.

Informazio gehiago  Gros Xake Taldearen webgunean.

Taldekako Eskolarteko Txapelketan emaitza bikainak, alebinetan txapeldunak eta infantiletan txapeldunordeak

(leer en castellano)

Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, gaur, apirilak 28, igandea, Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa burutu da, aurretik zonalde bakoitzean sailkatutako eskolen ordezkariekin Gros Xake Taldearen egoitzan.

 

Gure elkarteko kide, jokalari eta haurren oinarrizko monitorea den Julio García Caberok gidatutako espedizioaren lana bikaina izan da eta asteburu honetan izandako Gipuzkoako eskolarteko txapelketari amaiera bikaina eman dio. Hondarribia-Marlaxka xake elkarteak egun burutzen ari duen lanaren erakusgarri.

Gure elkarteko jokalariez osatuta Bidasoaldeko ordezkari izan diren Irungo eskoletako bi taldeek sari potoloak ekarri dituzte etxera. Alebin mailan txapelketa irabazi dute eta Infantil mailan bigarren postua lortu dute.

Guztiei burututako lanagatik Zorionak!

 

Alebin mailan gure klubeko jokalariak diren Ander Tafallek, Patxi Morenok, Odei Letek eta Mikel Herrerok Irungo Toki-Alai (1) txapeldunak izan dira eta ondoren Zurriola C (2), Gros (3), San Patricio (4), Goierri (5) eta Santikutz (6) taldeak sailkatu dira.

Infantil mailan, gure klubeko jokalariak diren Ibai Dorronsorok, Ander Urangak, Pablo Basurkok eta Iñigo Almazanek osatzen zuten Irungo La Salle (2)  txapeldunordeak izan dira, Gros A txapeldunaren atzetik eta Gros B (3), Jesuitinas (4) eta Legazpiko La Salle Ikastolaren (5) aurretik.

Egun gertatutako kronika hau osatzeko Oscar Holgadok eta Mikel Tafallek goizen ateratako argazki sorta dituzue.

Gogoan izan datorren asteburuan, maiatzaren 4an, Bidasoaldeko III. Xake Errepublikazale Txapelketa burutuko dela.

Joko maila ona eta podiumean postu bat Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketan

(leer en castellano)

Gipuzkoako Xake Federakuntzak gaur burutu du aurretik zonalde bakoitzean sailkatutako haurrekin, Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa Gros Xake Taldearen egoitzan. Bost txanden ondoren dagoeneko baditugu Euskadikoa jokatzeko sailkatu direnen izenak eta 2013ko Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketako irabazleak:  Alebinetan, Miguel Aroztegi (Beasain) da eta Infantiletan,  Jose Luis Muñoz (Donostia).

Gure ordezkariek gogotsu joan dira, sasoian daudelako, eta goizeko hiru txanden ondoren, sailkapenaren lehen postuetan zeuden, txapelketa irabazteko aukera handiekin. Bazkaldu ondoren, indarrak hartuta, gogor aritu dira, maila ona erakutsiz, baina, tamalez, gure ordezkari guztiek egindako lan politak ordainetan podiumeko postu bakarrarekin saritua ikusi dute, Patxi Morenok, Alebinetan bigarren postua lortu baitu. Gure jokalari guziek egin duten lan eskergarengandik  sari txikia lortu dutela uste dugu, baina kirola horrelakoa da.

Antolatzaileei egindako lana eskertzen diegu eta bertan parte hartu duten Gipuzkoako jokalari guztiei ere, emandako erakustaldiagatik, Zorionak luzatzen dizkiegu!

Alebin mailan 18 gazte lehiatu dira eta  Patxi Moreno-k bigarren postua lortu du (Euskadiko txapelketarako sailkapena lortuaz) eta Ander Tafall-ek seigarren postua lortu du. Izen bakoitzaren gainean sakatuz egindako lanaren laburpena duzue.

2013ko Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Alebin Txapelketako podiuma:

Rk. IZENA FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 AROZTEGI Miguel Bea 0 5.0 15.5 10.0 15.0
2 MORENO Patxi Irú 0 4.0 16.5 9.5 14.0
3 MATEOS Eneko Are 0 4.0 16.0 9.0 12.0

Ondorengo loturan Alevin mailako Sailkapen Orokorra.

Infantil mailan 16 gazte izan ditugu etaIbai Dorronsoro (Euskdiko txapelketara joateko eskubidea lortu du) laugarren sailkatu da eta Ander Uranga bederatzigarren. Izen bakoitzaren gainean sakatuz egindako lanaren laburpena duzue.

2013ko Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Infantil Txapelketako podiuma:

Rk. IZENA FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 MUÑOZ José Luis Don 0 4.5 14.5 8.0 0.0
2 ELIAS Unai Urr 0 4.5 13.0 8.0 0.0
3 MARTÍN Ander Zar 0 3.5 10.5 7.0 0.0
i

Ondorengo loturan Infantil mailako Sailkapen Orokorra.

Ondoren txapelketaren argazkiak erakusten dizkizuegu (argazkilariak: Andoni Orube eta Milkel Tafall):

Bihar eta etzi Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketak burutuko dira

(leer en castellano)

Apirileko 27an eta 28an Gros Xake Taldeak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan taldekako eta banakako Alebin eta Infantil mailetako Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa burutuko da eta bertan gure taldeko ordezkariak izango ditugu.
Banakako txapelketan Alebin mailan: Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Banakako txapelketan Infantil mailan: Ibai Dorronsoro eta Ander Uranga.

Taldekako Txapelketetan Irungo Ikastetxeetako ordezkari bi izango ditugu: La Salle ( Iñigo Almazán, Ibai Dorronsoro, Mikel Perez, Pablo Basurko eta Ander Uranga jokalariek osatutako Infantil mailako taldea) eta Toki Alai (Ander Tafall, Odei Lete, Patxi Moreno eta Mikel Herrero jokalariek osatutako Alebin mailako taldea).

Zorte on guztioi!

 

Antolatzailea den GXF-FGA-ren webgunera lotura: HEMEN

Bihar gure taldeko jokalari batzuen parte hartzearekin XI. Groseko Udaberri Xake Irekia hasiko da

(leer en castellano)

Gure taldeko ordezkari batzuen parte hartze animatuarekin hasiera emango zaio bihar Gros Xake Taldeak antolatzen duen 9. Udaberriko Xake Irekiari.

Txapela lortzeko faborito nagusia Donostiako IM Iñigo Argandoña  dugu, baina horretarako gogor aritu beharko da, pasa den urtean garaipena lortu zuen Villabona Xake Joku Taldeko José Luis Guijarrok lehian izango duelako, hala nola jokalari zerrenda osatzen duten beste 94 aurkari gogotsu.

txapelketa apirilaren, 20an eta 27an; maiatzaren 4n, 11n, 18an eta 25ean; eta ekaineko 1ean eta 8an; larunbatetan burutuko da, Gipuzkoako hiriburuko Karmelo Balda pilotalekuan Gros Xake Taldeak duen egoitzan. Partidak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta joko erritmoa 1 ordu 30’ + 30’’ jokaldiko izango da.

El pódium de 2012: Jose Luis Guijarro vencedor del VIII Open de Primavera de Gros. Segundo Iñigo Argandoña y tercero Jose Ramón Ros.

 

Txapelketa honetan parte hartzen duten gure taldeko partaideak ondorengoak ditugu: Daniel Garmendia (hasiera rankingeko 42. Postuan), Oscar Holgado (59.), Mariano Muriel (69.) Bidasoaldeko ordezkarien zerrenda Silvestre Moreiro (51.) erregaitza osatzen du. Guztioi zorte ona opa diegu!

________

Gogoan izan:

Txapelketako informazio guzia (jokalariak, parekatzeak, emaitzak, e.a.): GXT

Zuzenean partidak ikusteko: GXT