Artxiboa laburpen hitzeka: Gros

Iker Arri 3. mailako txapelduna eta Daniel Garmendia 2. mailako azpitxapelduna!

(leer en español)

Gaur, 2012ko abenduaren 1a, larunbata, Gipuzkoako banakako hirugarren mailako , bigarren mailako, lehen mailako eta gorengo edo absoluto xake txapelketak amaitu dira

Gure taldeak maila guztietan gogor lehiatu diren ordezkariak izan baditu ere (Iker Arri,  Ricardo Campos, Daniel Garmendia, Oscar Holgado, Mariano Muriel, Ramon Nogues, Andoni Orube eta Goio Uriarte), guztietatik bik bakarrik lortu dute txapelketaren amaieran podiumera igotzea:

Iker (Ezk.) eta Daniel (Esk.) lortutako garaikurrrekin, Zorionak!
Iker (Ezk.) eta Daniel (Esk.) lortutako garaikurrekin, Zorionak!

Iker Arrik hirugarren mailako txapelketa irabazi du eta Daniel Garmendiak bigarren mailakoan bigarren postua lortu du eta lortutako emaitzengatik, ondorengo mailara igotzen direlarik

Laster argazki gehiago, emaitzak, loturak eta beste jarriko ditugu.

Advertisements

Gure jokalarien emaitza onak XXII. Nazioarteko Groseko Xake Irikian

(leer en español)

Gaur 2012ko irailaren 28an XXII Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XII Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen eta Oscar Holgadoren parte hartzearekin amaitu berri da. Alejandro Franco MI-ak garaipena lortu du, nahiz eta, Iñigo Argandoña MI-arekin 8 partidatik 7na puntura berdindu duen,  desenpate hobeagoa zuelako.

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Chess-Results)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak oso onak izan dira. Oscar (Oscarren emaitza: +1=3-4) bere bizitzan jokatu duen bigarren Nazioarteko Opena izan da eta partida guztiak irabazten adoretsu saiatu bada ere, azkenean 8 partidatan 2,5 puntu lortu ditu, bera baino ELO handiagoa duten jokalarien aurka. Andonik sasoi onean dagoela ongi erakutsi du eta igandean Berlingo Maratoian lasterka egitera joan delako,  gaurko partidara jokatzerik izan ez badu ere, txapelketako 7 partidatan 4,5 puntu lortu ditu, irabazita zuen partida bat bakarra galdu duela (Andoniewn emaitza: +3=3-1).

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!

This slideshow requires JavaScript.