Artxiboa laburpen hitzeka: Haritz Abalia

Añorgako jaietako gazteentzako txapelketa Mikel Vicente-k irabazi du

(leer en castellano)

Atzoko taldekako txapelketaren ondoren, Añorgako jaietan, gazteentzako partida azkarretako banakako txapelketa burutu da gaur. Añorgako jaietako xake txapelketetako zuzendari eta antolatzailea izan den Asier Urretabizkaiak esan digu 14 gazte parte hartu duela eta Ibai Dorronsoro eta Ronja, Anatol eta Manoush, Toth anai-arrebak, Hondarribia-Marlaxkaren ordezkariak bertan izan ditugu.

Lehenengo fasean Ibai Dorronsorok (14 urte) Mikel Vicente garaitu badu ere (Gros Xake Taldeko 17 urtetako jokalari indartsuak amaieran torneoaren txapelduna izan da), azkenean ez da bigarren fasean lehiaketaren lehen postuengatik borrokatzeko multzoan sailkatu. Toth familiako kideek (13 eta 7 urtetako bi neskatila eta 9 urteko mutila) lehen aldiz xake txapelketa batean parte hartu dute eta ondo pasatzearen helburua guztiz bete dute.

Txapelketako podiuma Gros Xake Taldeko Mikel Vicente (1), Jon Jauregi (2) eta Aritz Abalia (3) osatu dute.

Zorionak antolatzaileei, garaileei eta parte hartu duten guziei.

Advertisements