Artxiboa laburpen hitzeka: hezkuntza

Helduentzako xakeko hastapen ikastaroa

(leer en castellano)

JUGANDO_opt

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak helduentzako xake ikastaro bat antolatu du. Hastapen ikastaroa denez, izena emateko, ez da beharrezkoa xakeari buruz ezer jakitea. Ikastaroan zehar xakeaz gozatzen hasteko behar duzuna ikasi ahalko duzu.

Ikastaroaren informazioa:

  • Helduentzako (hastapen maila, beste maila batzuentzako informazioa galdetu xakehondarribiamarlaxka@gmail.com )
  • Klaseak izango dira asteazkenetan 18:30etik 20:00etara, maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean eta ekainaren 1ean eta 8an (6 saio)
  • Tokia: Hondarribiko Kasino Zaharrean
  • Prezioa: 6€
  • Ikastaroaren arduraduna: Oscar Holgado
  • Izena emateko idatzi xakehondarribiamarlaxka@gmail.com edo deitu 670261643 telefonora maiatzaren 2a baino lehen. Taldea osatu ezean, ikastaroa bertan behera geldituko da.

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak parte hartzera gonbidatzen zaituzte!

Horrelako ikastaro batean parte hartu nahi baduzu, baina ezin bazara etorri, egun horietan edo ordutegi horretan, gurekin harremanetan jarri eta laguntzen saiatuko gara.

logo marlaxka caballito

Advertisements

Bizipen interesgarria Olite Chess 2014an

(leer en castellano)

Arestian esan bezala, pasa den irailaren 27 eta 28an Oliten Xake Hezitzailearen I. Topaketa burutuko zen eta ekimen interesgarri honetako zuzendarien artean, gure elkarteko jokalaria den eta Irungo Landetxako xake eskolako hastapen klaseen arduraduna den Julio García Cabero izan dugu.

Bai Juliok, bai Andoni Orubek, hitzaldi bana eman zuten, xake munduko jende garrantzitsua hezkuntzaren ikuspuntutik xakea aztertu zuten hitzaldi mordoa osatuz.

Bidasoaldetik jende anitz hurbildu zen, xake zaleak, jakin-mina zutenak, gurasoak zeintzuk, hitzaldi eta bestelako ekintzetan parte hartu zuten. bestetik xake jokalari gazteak izan genituen beraientzako prestatutako lehiaketetan parte hartzen.

Julio García Caberok antolatzaileek jardunaldiari buruz egin duten balorazioa oso positiboa dela esan digu.

Bertan gertatutakoaren informazioa osatzeko (gaztelaniaz) ondorego loturak bisitatu:

Olite.com webgunean: Olite chess 2014

ajedrezeducativo.org webgunean: Olite chess 2014 en

Argazkiak Maru Estebanez eta Olite.com.es

 

Olite Chess – Xake hezigarriaren lehen topaketa. Irailaren 27 eta 28an.

(leer en castellano)

Olite-foto-interiorEkimen oso interesagarri baten berri ematen dizuegu.

Datorren irailaren 27 eta 28an Oliten Xake Hezitzailearen I. Topaketa burutuko da, Oliteko Udalak antolatuta eta ekimen honetako zuzendarien artean, gure elkarteko kidea den eta Irungo Landetxako xake eskolako hastapen klaseen arduraduna den Julio García Cabero dago.

Jardunaldi bikoitza maila handiko hitzaldiez osatuta dago. Bertan esatari Julio García bera izango dugu eta gure elkarteko Presidenteordea den Andoni Orube.   Hitzaldiez gain, Oliteko, Bidasoaldeko, Tuterako eta Azkoiengo gaztetxoen arteko norgehiagokak izango ditugu

Egitarau  osatua (gaztelaniaz) ikusteko sakatu: hemen

Hondaribia-Marlaxka Xake Klubeko es kideentzako horrelako ekimen batean parte hartzea motibazio garrantzia du xakeari, kirol arlotik ez ezik, Gizarte eta hezkuntzaren ikuspegitik merezi duen garrantzia ematen dion ekitaldian parte hartzea. Talde antolatzaileari hartutako lanak eskertu nahi diegu, lortutako laguntzak eta egindako egitarauagatik, xakea gustuko (edo ez) guztientzako gozagarri izango dena.

Baraz, badakizue, irailaren amaieran Nafarroako herri eder horretara joateko gonbita luzatzen dizuegu.

patrocinadores

 

Gazteentzako Xake Ikastaroak Uztailean Jarraipena Izango Du

(leer en castellano)

How-to-Play-Chess-How-to-Teach-Chess-to-Kids-Chess-for-Kids-Lesson-1-Ikasturtean zehar antolatu dugun xakeari hastapen ikastaroaren arrakasta dela eta, Hondarribia Marlaxka Xake Klubak jarraipena ematea erabaki du. Hortaz, datorren hilabeteko astearteetan, hots, uztailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara Kasino zaharreko teilatupean Hondarribiko gazteek, xakean jolasten hasi edota hobetzeko parada izango dute. izenematea irekia da eta doakoa. ez da egun guztietan bertaratu beharko ez eta ordutegi osoa betetzea.

 

xakeikastaroa (400x300)

Pazko astetik aurrera, 6 eta 14 urte bitarteko 23 gaztek parte hartu dute ikastaroan. Giro lasai batean bertaratutakoek xakean jokatzeko oinarrizko kontzeptuekin trebatu dira: xake piezen mugimenduetatik hasita, taktika ariketa errezetara eta hasiera printzipioak ikasiz. Xakean aritzeak duen onura edukatiboak ahaztu gabe, bertaratutako neska-mutilek beren kreatibitatea eta irudimena askatu eta taularen aurrean ongi pasatzea izan da gure helburu nagusia.

Chess Piece

Zuen zain gaude!

Informazio gehiago xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Ikasturtea amaitu arte, eskolarrentzako xakeari hastapen ikastaroa

(leer en castellano)

Pazko Astean Klubak oporretan zeuden ikasleentzat hastapen ikastaroa antolatu genuen. Ondorengo loturan Noticias de Gipuzkoa aldizkarian agertutako kronika (hemen).

Ikastaroa modu oso positiboan baloratu ondoren, ikasturtea amaitu arte, asteartero, Óscar Holgadoren ardurapean, haurrentzako hastapen ikastaroa antolatuko dugu, Hondarribiko Kasino Zaharrean, 18:00etatik 20:00etara:

Hastapen Ikastaro Taldea

Asteartero 18:00etatik 20:00etara (Ikastaro honetara nahi den egunetan eta ordutegian parte hartu daiteke).

Edukia: AJokoaren oinarrizko aspektuak (arauak, mate basikoak, partida klasikoak, xakearen historia, taktika ariketa errazak, hasiera ideiak, partida amaiera errazak).

Ekintza honekin klubak urtean zehar antolatzen dituen beste ekintzak osatzea du helburu:

  • Saio orokorrak, ikasle guztiekin, Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, Irungo Landetxe Auzoko Bizilagun Elkarteko Liburutegian. Irakaslea: Julio Garcia.
  • Teknifikazio saioak, Hondarribiko kasino zaharrean, Astelehen, ostegun eta ostiralero 18:00etatik 19:00etara. Irakasleak: Goio Uriarte, Andoni Orube, Ramon Nogués, Iker Arri. Klubeko jokalari eta gaztetxo nabarmenentzat.
  • Adindunentzat ikastaroa, Hondarribiko Kasino Zaharrean, ostegunero, 18:00etatik 20:00etara. Irakaslea: Jesús María Jauregui.

 

 

 

Leontxo García Olasagastik liburu berria argitaratu du

(leer en castellano)

Ekainaren 5ean Leonen gure lagun Lontxo García Olasagastik (taldeko jokalaria ohia) “Ajedrez y ciencia, pasiones mezcladas” bere liburu berria aukeztu zuen.

Fitxa teknikoa
Egilea: Leontxo Garcia Olasagasti
Argitaletxea: Crítica
Argitalpen data: 2013/05/28
Orriak: 268
Hizkuntza: Gaztelania
ISBN: 978-84-9892-552-4
Codea: 10016263
Formatoa: 15,5 x 23 cm.
Aurkespena: Azal-hegaldun Rustika
Bilduma: Drakontos
Prezioa: 21,90 €
_______
Sinopsia

Xakean aritzen diren gaztetxoek adimena gehiago garatzen dute eta emaitza akademiko hobeagoak lortzen dituzte. Bereziki, matematiketan eta irakurketa ulermenean. Xakean aritzeak garunaren zahartzea atzeratzen du eta Alzheimerraren agertzea saihesteko erabilgarri izan liteke. Historikoki emakumezkoek gizonezkoek baino maila gutxiago agertu dute, zergatik? Informatikariek munduko txapeldunaren mailako programa bat sortzeko 50 urte behar izan ituzte eta, hala ere, programek hauek perfektu jokatzetik (Damak, Backgammon eta beste askorekin lortu da jada) urrun daude, xakean egon daitezkeen partida posibleak, unibertso ezagunean dauden atomoen kopurua baino handiagoa baita. Nola jokatzen dute xakelariak? Beste pertsonek baino gehiago erabiltzen dituzten garuneko zein atal dira? Mundoko aldibereko xake partida itsuen kopurua 52 da, 24 ordutik gorako saioan, ahalegin ikaragarria egin behar da lan hori bukatzeko. Zein dopin mota handitzen du xake jokalarien gaitasuna?

Egundaino, ez dira gai interesgarri hauek liburu batean jaso. Ajedrez y Ciencia, pasiones mezcladas liburuan Leontxo García-k  40 urtetan jokalari, kazetari eta hizlari moduan zintzia eta xakearen arteko loturari buruz bildu duen ezagutza islatzen du.

_______

Leontxo García Olasagasti (Irun, Gipuzkoa, 1956ko otsailak 12)

80ko hamarkadako amieran eta 90ko hamarkadako hasierako gure Euskadiko ligako talde ospetsuko jokalaria, xakean aritu zen kazetaritzleontxoara dedikatzea erabaki zuen arte eta bertan mundu mailako xake kazetari ospetsuenetakoa bilakatu da.

Jokalari moduan 1981ean Nazioarteko Federakuntzak (FIDE) Nazioarteko Maixu titulua eman zion. 1985ean Eusko Jaurlaritzako monitore titulua lortu zuen. garai hartan haurren monitore entrenatzailea izan zen. Xake klaseak eman ditu, irakasleentzt post-gradukoak ere. azken urteetan munduan zehar konferentzia anitz eman ditu: Espainian, Portugalen, Argentinan, Uruguayn eta Mexiko.

1983 eta 1985 bitartean kazetari lan ezberdinak burutu zituen: Deia egunkarian, La Gaceta del Norten eta Gaur-en, Efe eta France Presse agentzietan, SER, Moscú eta  BBC Irratietan. 1985etik aurrera El País eta Radio Nacional de Españako korrespontsala. 1991-2001 bitartean Jaque aldizkariaren zuzendaria izan zen.Munduko hainbat hedabideekin kolaboratu du. 1990-1991 bitartean TVE eman zen  eta sari anitz jaso zuen En Jaque seriearen zuzendari, gidoilari eta aurkezlea dugu. 1996an Sevillan jokatu zen munduko txapelketaren TVE-k egindako hedapenaz arduratu zen. bere ibilbide oparoan telebista 100 programen ekoizpenan lan egin du eta 23 urtetan herrialde ezberdinetako irrati, egunkari, telebista eta aldizkari ezberdinetan 10.000 kronika sinatu ditu. Radomir Ántic, Jaque a la Liga liburua argitaratu zuen 1996an. 1998-99 urteetan La Pasión del Ajedrez bilduma mitikoa zuzendu zuen. 1999 FIDE nazioarteko Federazioa delakoaren urrezko liburuan inskribatu zuten xakearen hedapenarako egindako lanagatik. 75 herrialdetan egona da non azken 30 urteetako xake jokalari onenak ezagutzeko parada izan duen. irolkazetaritzan, sSidneyko Olimpiadetan egon zen eta lan hau hitzaldiekin uztartzen du. Egun eliteko xakea berritzeko lanean dabil eta xakeak gizarteratzean eta hezkuntzan dituen onurak aztertzen dituzten hainbat proiektuetan kolaboratzen du.