1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Haustura arriskua xakean
Magnus Carlsenek xakeko munduko txapeldun titulua defendatzeari uko egin izanak nazioarteko federazioa ahuldu du. Badira horri etekina atera diezaioketenak.
Josu Tornay gure taldekidearen eskutik, Xakea berriro protagonista Berrian! Xakeak bi munduko txapeldun izango ditu 2023an. Batetik, Ding Liren-Ian Nepomniaxtxi norgehiagokatik ateratzen dena, ofiziala; eta, bestetik, Magnus Carlsen. Norvegiarrak uko egin dio Munduko Txapelketa jokatzeari, ez dago horretarako motibatuta. Baina zale eta aditu gehienentzat hura da jokalaririk onena. Xakean hori da tradizioa: munduko jokalaririk onenak txapelduna izan behar du. Gainontzean, norgehiagoka bat antolatu behar da, eta gauzak konpondu. Hori jakinda, argi dago txapelketa ofiziala bukatu bezain pronto Carlsen-Nepomniaxtxi edo Carlsen-Liren norgehiagoka antolatu nahiko dutenak azalduko direla. Oso interesgarria. jarraian artikulua, disfrutau: