Artxiboa laburpen hitzeka: hirugarren

Bigarren jardunaldia: etxekoak irabazi, kanpoko partidak galdu

(leer en castellano)

Zorte ezberdina izan dugu bigarren jardunaldian. Etxeko lehiak gutxienetik irabazi baditugu kanpokoak emaitza potoloarekin galdu ditugu. Gorengoen mailan eta Lehenengo mailan 2-1 irabazi dugu eta kanpoan Bigarren mailan 4-0 galdu dugu Hernanin eta 3-1 errenterian Hirugarren mailan. Hirugarren mailako D taldeak atseden eguna izan du.

2. JARDUNALDIA (2014/01/18)

Maila: Gorengoa. Txanda 2/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka A Emai. Easo B
1 Goio Uriarte Z 1 – 0 B Roberto Pinilla
2 Josemari Alonso B 0 – 1 Z Javier Rodriguez
3 Nabar Tejedor Z 1 – 0 B Juanjo Escribano
4 Ramon Nogues B ½ – ½ Z Alex Cantabrana

Maila: Lehenengoa. Txanda 2/11. Lugar: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka ‘B’ Emai. Andoain ‘A’
1 Andoni Orube Z 0 – 1 B Javier Corral
2 Iker Arri B ½ – ½ Z Aritz Rabadan
3 Ibai Dorronsoro Z 1 – 0 B Valentin Cueva
4 Jesus Mari Jauregui B 1 – 0 Z J.M. Imaz

Maila: Bigarrena. Txanda 2/7. Tokia: Hernani

Taula Hernani B 4 Emai. 0 Hond.-Marlaxka ‘C’
1 Jon Altuna Z 1 – 0 B Manolo Delgado
2 J.A. Isurko B 1 – 0 Z Ricardo Campos
3 Iñaki Erdozio Z 1 – 0 B Oscar Holgado
4 A.  Bereziartua B 1 – 0 Z  Paulo Manterola

Maila: hirugarrena. Txanda 2/7. Tokia: Errenteria

Taula Mundarro Orereta ‘C’ 3 Emai. 1 Hond. Marlaxka ‘E’
1 Jose vicente Z 1 – 0 B Ander Uranga
2 Ibai Matas B 1 – 0 Z Mikel Tafall
3  Xabier Moral Z 0 – 1 B Ander Tafall
4  Iker Rodriguez B 1 – 0 Z Patxi Moreno

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

Advertisements

Hitza-ko webgunean Klubari buruzko erreportaje polita atera dute gaur

(leer en castellano)

Pasa den asteko ostegunean Hitza Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko informazioa euskaraz ematen duen hedabideko kazetaria den Asier Perez-Karkamo gurera bisitan etorri zen.

Asieerek klubean zegoen giroa argazkietan jasotzeaz gain, gure klubaren nondik norakoak ezagutu asmoz eta hasi berri den 2014ko kirol denboraldiko asmoen berri izan nahian, gure taldeko presidentearekin solasalditxo bat izan zuen.

Hitzak gure klubak egiten duen berri ematen du maiz paperezko nahiz edizio digitalean. Horren adibide ditugu ostiralean paperezko edizioan agertutako informazio-oharra eta gaur edizio digitalean atera dute erreportaje zabala.

_____________________________________

2014ko urtarrilaren 10ean paperezko edizioan agertutakoa:

_____________________________________

Marlaxkak Baionan hasiko du 2014ko Gipuzkoako Xake Liga

By on 2014/01/10 in
Marlaxkako jokalariak.
Marlaxkako jokalariak.

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko lehen taldeak Baionan hasiko du Gipuzkoako Liga, bihar. Aurten bost talderekin ariko da lurraldeko txapelketan Marlaxka —iaz lau izan ziren—, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan, eta beste bi talde Hirugarren Mailan. Donostiako Gros taldeak ditu talde gehien, zortzi, eta ondoren Marlaxka eta Zarauzko C. Iriondo taldeak daude, bostekin.

Oarsoaldeko taldeei dagokienez, bi izango dira, biak Errenteria-Oreretakoak. Mundarro-Oreretak hiru ordezkari izango ditu herrialdeko ligan, Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan. Errenteriako beste ordezkaria, Beraun Bera Xake Taldea, Lehen Mailan ariko da 2014ko denboraldian.

[…]

_____________________________________

2014ko urtarrilaren 13an edizio digitalean agertu den erreportajea:

_____________________________________

Hondarribia-Marlaxkak ondo hasi du Lurraldeko Xake Liga

By on 2014/01/13 in Kirola
Kasino Zaharrean elkartzen dira Marlaxka elkarteko jokalariak
Kasino Zaharrean elkartzen dira Marlaxka elkarteko jokalariak

Baionan irabaziz hasi du Gipuzkoako Xake Liga Hondarribia-Marlaxkako lehen taldeak, Ohorezko Mailan lehiatuko denak (1,5-2,5). Bost talderekin lehiatuko da aurten ligan Marlaxka eta estraineko jardunaldian hiru garaipen eta bi porrot izan zituzten. Baionan lortutako garaipenari esker sailkapeneko hirugarren postuan jarri da Marlaxka A taldea. Eibar eta Anaitasuna ditu aurretik, 3 punturekin —biek 3-1 irabazi zuten—. Lehen Mailako taldeak ezin izan zuen emaitza bera lortu eta Elgoibarren galdu zuen, (1,5-2,5). Aldiz, Bigarren Mailan ariko den Marlaxka Ck Añorgari gailendu zitzaion etxean (3-1). Azkenik, Hirugarren Mailan derbia izan zen Hondarribiko bi laukoteen artean. E taldeak irabazi zuen larunbatean Kasino Zaharrean (3-1).

Bost talderekin lehiatuko da aurten Marlaxka Lurraldeko Ligan, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren Mailan eta bi talde Hirugarren Mailan. Garai batean Euskal Ligan aritzen ziren, baina taldeak profesionalizatzen hasi zirenean atzera egin zuen, elkarte txikia delako, aurrekontu txikikoa. Hala ere, iaz bigarren geratu zen Ohorezko Mailako taldea, ozta-ozta ez zen Euskal Ligara igo —bertan dira, esaterako, Irungo Batalla eta Errenteria-Oreretako Sustapen taldeak—.

Aste Santua bitarte lehian izango dira Marlaxkako bost taldeak, bakoitzak bere helburuarekin. Goio Uriarte elkarteko presidentea da eta Ohorezko Mailako taldean lehiatzen da. Azaltzen duenez, Hondarribiko taldearentzat liga aukera ona da jokalariak trebatzeko. “Ohorezko Mailako taldea iaz bigarren geratu zen, eta aurten nahiko genuke errepikatzea baina zaila ikusten dugu. Lanpetuta gabiltza eta xakean oso garrantzitsua da asko entrenatzea. Lehen eta Bigarren Mailan helburua da mailari eustea. Lehen Mailan gaztetxo bat sartu dugu bera baino eskarmentu handiagoa duen taldekideekin trebatzeko aukera izan dezan”.

Taldeko kide gazte bat
Taldeko kide gazte bat

Eta Lurraldeko Hirugarren Mailan bi talde ditu Hondarribia-Marlaxkak. “Maila horretan ahalik eta jokalari gehien jokatzea nahi dugu, aukera eman denei”, azaldu du Uriartek: “Bi talde horietako batean Kasino Zaharreko adinduak eta gaztetxo batzuk aritzen dira, eta bestean gogoarekin datozen batzuk daude. Finean helburua da lehiatzea eta talderen batek maila galtzen badu ez da ezer gertatzen, igoko da beste urte batean”, gehitu du presidenteak.

Guztira 41 jokalari ditu taldeak eta horiekin jokatuko du ligan, tartean kadete mailako bi jokalari, adinagatik baimen berezia behar dutenak Hirugarren Mailan jokatu ahal izateko. Partida bakoitzean lau tablero daude eta, hortaz, lau jokalari joan behar dira talde bakoitzarekin. Hortaz, 20 jokalari lehiatzen dira astebururo Marlaxkarekin baina, 41 direnez, ez dute arazorik izaten kopuru horretara iristeko. Halaber, talde gehien dituen Gipuzkoako xake taldea da Hondarribikoa, Donostiako Gros handiaren atzetik —talde profesionala da, Lurraldeko Ligaz gain, Euskal Ligan, Espainiakoan aritzen da Gros eta Europako Txapelketa irabazi izan du munduko txapeldun ohiak fitxatuta—.

Haurretatik hasita
Hondarribia-Marlaxkarekin xakean ikas eta aritu nahi duena Kasino Zaharreko ganbaratik pasa daiteke astelehen eta ostegun arratsaldetan, bertan elkartzen baitira elkarteko kideak. Teknifikaziorako elkartzen dira, baina hasi nahi duenari zer egin behar duen esango diote bertan. Hastapenak Irungo Kateako (Landetxa) auzo elkartean egiten dituzte, bertan baitu Marlaxkak Xake Eskola. Hogeita hamar haur baino gehiago daude izena emanda eskolan aurten, gehienak irundarrak.

Kasino Zaharrean, esan bezala, teknifikazioa lantzen dute eta ligan aritzen diren jokalariak izaten dira bertan. Elkarteko ordenagailuan bost milioi partidako datu-basea dute eta, nahi duenak, jokalari zehatz baten kontrako partida prestatu dezake. “Baina elkartearen asmoa ez da hori” —dio Uriartek—, “jokalari bakoitzaren maila hobetzea baizik. Horregatik hasberriei teoria irakasten diegu, liburu batzuk ditugu ikasteko eta gure artean jokatzen dugu, maila hobetzeko. Elkarrekin entrenatzen gara eta, horrela, partidak denen artean komentatzen ditugu. Hori da helburua. Agian ez gara hain lehiakorrak, baina haurrak asko janzten ditugu, haurrak, gazteak eta gu”. Gainera, adin desberdinetako jokalariak elkarrekin aritzen dira “eta hori inportantea da xake jokalari bezala, baina baita pertsona bezala”.

© Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.Santa klara 22, 20100 – Errenteria-Orereta – Tel.: 943 34 03 30 – Faxa 943 34 11 02 – E-posta: oarsobidasoa@hitza.info
_____________________________________
Gure lanaren berri ematen duzuen guztioi mila esker!

2014ko ligako lehen jardunaldiko emaitzak

(leer en castellano)

2014ko denboraldia sentzaio onekin hasi dugu. baionan gorengoen mailako taldeak, sorte pittin batekin, garaipena lortu du; Elgoibarren aldiz, lehen mailakoek gutxitik galdu egin dute. Bigarren mailako taldeak Añorgari 3-1 irabazi dio etxean, eta Hondarribian jokatutako hirugarren mailako derbyan ‘E’ taldeak, etxeko talde moduan, ‘D’ taldea garaitu du.

1. JARDUNALDIA (2014/01/11)

Maila: Gorengoena. 1/11 Txanda. Tokia: Baiona

Taula Baiona  ‘A’ Emai. Hondarribia-Marlaxka ‘A’
1 C. Gacogne Z ½ – ½ B Fco. Javier Torres
2 J.P.  Tholey B 0 – 1 Z Nabar Tejedor
3 B. Daubas Z 0 – 1 B Antonio Cruz-López
4 A. Darrigues B 1 – 0 Z Ramon Nogues

Maila: Lehenengoa. 1/11 Txanda. Tokia: Elgoibar

Taula Elgoibar  ‘A’ Emai. Hondarribia-Marlaxka ‘B’
1 J.M. Navarro Z 1 – 0 B Andoni Orube
2 Tomas Conde B 0 – 1 Z Iker Arri
3 David García Z ½ – ½ B Ibai Dorronsoro
4 Mikel León B 1 – 0 Z Jesus Mari Jauregui

Maila: Bigarrena. 1/7 Txanda. Tokia: Hondarribia

Taula Hondarribia-Marlaxka ‘C’ 3 Emai. 1 Añorga  ‘A’
1 Manolo Delgado Z ½ – ½ B Mikel Zubia
2 Fernando García B 1 – 0 Z Jokin Manrique
3 Mariano Muriel Z 1 – 0 B  Iñaki Jauregi
4 Carlos Pascual B ½ – ½ Z  Iñaki Arceluz

Maila: Hirugarrena. Ronda 1/7. Tokia: Hondarribia

Taula Hond. Marlaxka ‘E’ 3 emai. 1 Hond. Marlaxka ‘D’
1 Ander Uranga Z 1 – 0 B Julio García
2 Mikel Tafall B 1 – 0 Z Javi Azcue
3  Ander Tafall Z 0 – 1 B Ander Palavecino
4  Patxi Moreno B 1 – 0 Z Pablo Basurko

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

Gipuzkoako banakako 2. txandan gure jokalarien garaipenak eta porrotak, berdinketarik ez

(leer en castellano)

Urriaren 12an, larunbatean, Donostian, arratsaldez, Gipuzkoako banakako absolutu, bigarren eta hirugarren mailako txapelketen 2. txanda jokatu zen. Igande goizean, aldiz, kadetearen 2. txanda burutu zen leku berdinean.

Kadetean Ibai Dorronsorok Juan José Aroztegi garaitu zuen. Absolutuan Ramon Noguesek Iñigo Argandoñaren kontra galdu zuen. Bigarren mailan Iker Arrik José Vaqueroren kontra jokatutako partida galdu zuen, Ricardo Camposek Christian Sánchez garaitu zuen eta Mariano Murielek Rubén Sebastiani partida irabazi zion. Hirugarren mailako txapelketan Javier Azcuek eta Ander Palavecinok elkarren aurka jokatutako derbyan, lehenak garaipena lortu zuen.

IMAG0586 (640x362)

Datorren asteburuan hirugarren txanda jokatuko da eta bigarren mailako txapelketan beste derby interesgarri bat izango dugu:

Absolutua

Bigarren maila

Hirugarren maila

Kadetea

Gure taldeen emaitzak ligako lehen txandan

(leer en castellano)

Gipuzkoako taldekako maila ezberdinetako txapelketei hasiera eman zaio gure taldeen emaitza ezberdinekin: A eta C taldeek irabazi dute eta B eta D taldeek beren partidak galdu dituzte.

This slideshow requires JavaScript.

1. Jardunaldia (2013/01/12)

GORENGO M: 1-3

ARRASATE-ARLUTZ B–HONDARRIBIA-MARLAXKA A

Isidro Ruiz – Goio Uriarte     0 – 1

Manu Mayo – Txema Hernando 1 – 0

Eugenio de Andrés – FJ Torres 0 – 1

Nabar Tejedor – Juanma Ruiz 0 – 1

LEHEN M: 2,5-1,5

HERNANI A – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

Fernando Esnaola – Ramon Nogues  0,5-0,5

Andoni Orube – Breogan Estevez 0-1

Mikel Apezetxea – Daniel Garmendia 0,5-0,5

Iker Arri – Jesus Navascués 0,5-0,5

BIGARREN M: 1,5-2,5

GROS F – HONDARRIBIA-MARLAXKA C

Pablo Ezkerro – Manolo Delgado 1-0

Ricardo Campos – Mikel Astigarraga –  1-0

Daniel García Nestar – Jesús María Jauregui 0-1

Mariano Muriel – Eduardo Estevez – 0,5-0,5

HIRUGARREN M: 1-3

HONDARRIBIA MARLAXKA D – GROS I

Julio García Cabero – Juan Luis Alfaro 0-1

Markel Zuloaga – Ibai Dorronsoro 1-0

Ander Uranga – Jose Luis Muñoz 0-1

Cecilia Perez – Fernando Hoyos 0-1

 

Gogoan izan:

Ligako informazio guzia (taldeak, jokalariak, egoitzak, arautegia, e.a.): GXF

Ligako emaitza eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako emaitzak: Chess-Results

Ibai Dorronsororen Diario Vasco-ko kirol gehigarrian

 (leer en español)

Atzoko DVko kirol gehigarrian elkarteak Gipuzkoako Kadete Txapelketan duen ordezkari bakarra den Ibai Dorronsororen argazkia topatu genuen eta txapelketa ona egiten ari dela ezin uka, hasiera motela izan arren, hiru partiden faltan, lehen postuetan amaitzeko aukera duelarik.

Ibairen emaitzak jarraitzeko sakatu hemen: KADETEA

Gipuzkoako beste mailetako txpelektetan ditugun gure taldeko ordezkarien eta errendimendu ezberdinak badaude ere (Bidasoaldeko beste jokalariak badaudela ahaztu gabe), gure elkarteko ordezkari batzuek beren mailetako lehen postuetan daude eta gelditzen diren hiru partidetan lan txukuna eginez gero, lehen postuetan amaitzeko aukera ezin hobea dute. Hala ere partidak  ez dira xamurrak izango. Zorte on guztiei!

Gipuzkoako maila ezberdinetako txapelketak jarraitzeko sakatu: ABSOLUTOA ETA LEHEN MAILA BIGARREN MAILA eta HIRUGARREN MAILA.