Artxiboa laburpen hitzeka: hondar kirolak

Hondar kirolak ekitaldia eguraldi txar iragazpenagatik berriz bertan behera gelditu bada ere Gora Euskalmet 1. Txapelketa antolatzeko aprobetxatu dugu

(leer en castellano)

Pasa den asteazkenean burutu beharreko Hondar Kirolak ekitaldia bertan gertu zen eta gaurko eguna ordezko jarri genuen. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak alerta horia emana zuelako bertan behera geratu da eta Hondar Kirolaken parte hartu behar zuten elkarteko 13 lagunek Irungo Palmera Montero Gunean Gora Euskalmet! txapelketa antolatu dute, 5 minutuko Blitz partidetako liga sisteman. Erdian merienda egin dute eta amaitu ondoren dena jaso eta txukun utzi, xake eta adiskidetasun arratsalde animatuari amaiera emanez. Txapelketa Patxi Morenok irabazi du, jarraian sailkapena:

 

Advertisements

Datorren uztailaren 11n xakearekin hitzordua dugu Hondarribiko Hondar Kirolak 2018an

(leer en castellano)

Aurtengo udan ere, eta badira hamalau urte jarraian, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jarri du Hondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren uztailaren 27a bitarte.

Horrela hirugarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean arituko gara eta astebete barru uztailaren 11an, asteazken arratsaldean,  xake izango dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara.

Pasa zaitezte garuna eta gorputza astintzera!!!

Xakearekin dibertsio anitz 2017 Hondarribiko Hondar Kirolaken gaur

(leer en castellano)

Gaur xakeaz gozatzeko para izan da Hondarribiko hondartzan Hondar Kirolak programan 17:00etatik 19:00etara. Prebentzio Zerbitzuak antolatzen duen programa honetan gure klubak izan duen bigarren parte hartzearekin oso kontent gaude. Ea tradizio bilakatzen den eta urte laguntzerik dugun.

Zuen programan parte hartzea plazer bat izan da. Lan eskerga egiten duzue eta talde bikaina osatzen duzue. Zorionak!

Bertaratu eta parte hartu duzuen guztioi mila esker!!!

Gogoan izan Hondar Kirolak proiektua Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jartzen duela, helburu aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea duena. Datorren abuztuaren 4 bitarte, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara programa honetan parte hartzeko parada duzue.

Datorren uztailaren 12an xakearekin hitzordua dugu Hondarribiko Hondar Kirolak 2017an

(leer en castellano)

Aurtengo udan ere, eta badira hamahiru urte jarraian, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jarri du Hondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren abuztuaren 4a bitarte.

Horrela bigarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean arituko gara eta astebete barru uztailaren 12an, asteazken arratsaldean,  xake izango dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara.

Pasa zaitezte garuna eta gorputza astintzera!!!