Artxiboa laburpen hitzeka: hondarrbiai

Xake anitz 2014ko Hondaribiko Erdi Aroko Azokan

(leer en castellano)

Ekainaren 14 eta 15an burutu den Hondarribiko Erdi Aroko Azokan eta aldibereko xake partidek kokapen berria estreinatu zuten, Kasino Zaharreko lorategia. Taldeko jokalariek (Óscar Holgado, Iker Arri, Ramon Nogues, Patxi Moreno, Ander Tafall, Fernando García, Julio García, Fernando Hoyos eta Patxi López; laguntzaile moduan Carlos Pascual, Asier Cuesta, Jon Irigaray, Mikel Tafall, Ander Palavecino, Goio Uriarte eta Paulo Manterola) bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten.

Bertaratutako guztiei mila esker!

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Asteburuan zehar eguraldi aparta izan genuen eta bertaratutako klubekoen aburura aurtengo kokapena oso ona izan da eta giroa aparta!

 

Aurtengo Erdi Aroko Azokako beste ekintzetako argazkiak ikusteko edota beste urteetako argazki gehiago ikusteko: Festak.com

 

Advertisements

Euria egin arren beste urte batez Erdi Aroko Azokak xakearekin hitzordua izan du

Ekainaren 8 eta 9an burutu zen Hondarribiko Erdi Aroko Azokan taldeko jokalari ezberdinek bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten.

Bertaratutako guztiei mila esker!

(leer en castellano)

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Larunbat goizean euritan hasi zen ekintza eta saioa Udaletxeko arkupetara aldatu zen. Nabar Tejedorrek eta Iker Arrik aldibereko partidak eman zituzten, Mariano Otero botilero lanetan lagun zutela.  Arratsaldean eguraldiak ez zuen hobera egin et Ramon Noguesek, arkupeetan bertaratutako guztien kontra partidak jokatu zituen, Andoni Oruberen eta Fernando Hoyosen laguntza zuela. Igande goizean eguraldi txarra iragarrita zegoelako antolatzaileek ekintza Zuloaga Etxeko atarira aldatu zuten eta erakusketa ikustera pasa zen jendeak Ramon Noguesek burututako lanaz gozatzeko parada izan zuten. Igande arratsaldean eguraldia txukundu zen eta ekintza jatorrizko tokira bueltatu zen alegia, Parrokia albora, eta bertan, Andoni Orubek, Carlos Pascualek eta  Ander Tafall gaztetxoak  aurreko saioetan izandako aurkariak baino jende gehiagoren aurka lehian aritu ziren, Ander Palavecino, Oscar Holgado eta  Mikel Tafall antolaketan lagun zituztela. Saioa hitzartutako ordutik haratago luzatu zen, euria  gogor hasi eta jasotzea ezinbestekoa egin zenean xake arratsalde luze bati amaiera emanez.

Erdi Aroko Azokako beste ekintzetako argazkiak: Festak.com