Artxiboa laburpen hitzeka: hondarribia-marlaxka xake elkartea

Benasque 2014 Txapelketa amaitu berri da gure taldekoen lan txukunarekin

(leer en castellano) FireShot Screen Capture #002 - 'XXXIV Open Internacional de Benasque I Viviendo el ajedrez y montaña durante 34 años_' - openajedrezbenasque_com

Atzo amaitu zen XXXIV. Benasqueko txapelketa. Bertan garaipena Armeniako GM Hrant Melkumyan-ek lortu du, sailkapen nagusian 7,5 punturekin berdinduta amaitu duten 7 jokalarien artean, desenpate hoberena zuelako. Podiumean lagun Peruko GM Jorge Cori eta Kataluniako GM Miguel Illescas izan ditu.img1222872s

9 txanda eta gero sailkapen nagusia

Rk Ha.Z. Izena FED FIDE EloN  Des
1 3 GM MELKUMYAN Hrant ARM 2647 0 7.5 2747
2 6 GM CORI Jorge PER 2608 0 7.5 2713
3 7 GM ILLESCAS CORDOBA Miguel ESP 2607 2586 7.5 2699

 

409 jokalarik parte hartu dute eta klubetik, berriro ere, bertan izan ditugu Ramon Nogues eta Andoni Orube. Biek lan txukuna burutu dute. Andonik 188 postua lortu du, 9 partidetan 4,5 puntu eginez eta 34,5 puntu ELO irabaziz. Ramon 191. postuan geratu da, 9 partidetan 4,5 puntu lortu eta gero, 7,5 ELO puntu irabaziz. Pasadizo bezeala, Ramonek bigarren jardunaldian GM Ubilabarekin parra egitekotan egon zela esan beharra dugu.

Bioi egindako lan txukunagatik, ZORIONAK!

185 ORUBE BONA Andoni D ESP 1733 1749 Eus 4.5
191 NOGUES FERNANDEZ Ramon D ESP 1928 1943 Eus 4.5

 

Euskadiko beste jokalariek txapelketan burututako lana ezagutzeko beren izenen gainean sakatu (parentesi hartean lortutako postua):

GM GOMEZ ESTEBAN Juan Mario (59), VINAL GUTIERREZ Pedro (119), UGALDE EZCURRA Jose Miguel (129), SAENZ ZABALA Juan Ignacio (138), BERNAL GOMEZ Alejandro (151), LUACES RUBIO Alfredo (157), ORTEGA LOPEZ Mikel (205), SAEZ GABIKAGOGEASKOA Oscar (208), HERNANDEZ BARRICARTE Miguel A (222), BEAUMONT ARIZALETA Mikel (236), MARTIARENA LIZARRIBAR Eneko (241), ADRIAN ABAD Miguel (253), LASECA ARANA Irati (263), AGUINAGA RUIZ Jesus Luis (282), LOMAS ROMERO Benat (300), ESPIN LABORDE Jesus Maria (345), AIZPURUA ZUFIRIA Inaki (357), RODRIGUEZ MONTES Sostenes (367), MARIN SALVADOR Ruben (369), COBOS URBINA Enrique (390), GOMEZ GARRIDO Camilo Ernesto (396)

Jarraian Andonik eta Ramonek ateratako argazkiak dituzue:

Benasqueko Txapelketa amaitu berri da gure taldekoen lan txukunarekin

(leer en castellano)

Gaur bukatu da Benasque-ko XXXIII. Nazioarteko Txapelketa. Bertan garipena GM Eduardo Iturriza-k (Venezuela) garaipena lortu du desenpate hobeagoa izan duelako. Puntu berdinak, 8,5 puntu 10 partidetan, lortu dituzte bigarren postua lortu duen GMs  Maxim Rodshtein Israeldarrak eta Aleksander Delchev Bulgariarrak.

10 txanda eta gero sailkapen nagusia

Rk. Izena FED FIDE EloN Pt.  Des 1  Des 2
1 GM ITURRIZAGA Eduardo VEN 2642 0 8.5 2456 2536
2 GM RODSHTEIN Maxim ISR 2641 0 8.5 2444 2487
3 GM DELCHEV Aleksander BUL 2614 2638 8.5 2434 2446

Klubetik Ramon Nogues-ek eta Andoni Orube-k parte hartu dute. Ramon-ek 197 postua lortu du, 10 partidetan 5 puntu eginez eta 7,3 ELO puntu lortuz. Andoni, bere aldetik,  257. postuan geratu da 9 partidetan 4,5 puntu lortu eta gero, 15 ELO puntu irabaziz.

197 NOGUES FERNANDEZ Ramon D ESP 1927 1946 Eus 5.0
257 ORUBE BONA Andoni D ESP 1728 1733 Eus 4.5

Euskadiko beste jokalariek txapelketan burututako lana ezagutzeko beren izenen gainean sakatu (parentesi hartean lortutako postua):

GOMEZ ESTEBAN Juan Mario(26), DEL RIO DE ANGELIS Salvador G (32), SANZ RODERO Mikel (77), MARTIN ALVAREZ Inigo (89), PRIETO ARANGUREN Alain (105), DIAZ HERRERO Alvaro (121), SAEZ GABIKAGOGEASKOA Oscar (201), LOMAS ROMERO Benat (206), MARTIARENA LIZARRIBAR Eneko (233), LOCOCO COBO Nicola (278), CARRASCAL ROSAL Alberto (282), SALGADO CEA Gorka (292), ESPIN LABORDE Jesus Maria (340), AIZPURUA ZUFIRIA Inaki (373) eta SAENZ ZABALA Juan Ignacio (385)

Jarraian Andonik eta Ramonek ateratako argazkiak dituzue:

Añorgako jaietako gazteentzako txapelketa Mikel Vicente-k irabazi du

(leer en castellano)

Atzoko taldekako txapelketaren ondoren, Añorgako jaietan, gazteentzako partida azkarretako banakako txapelketa burutu da gaur. Añorgako jaietako xake txapelketetako zuzendari eta antolatzailea izan den Asier Urretabizkaiak esan digu 14 gazte parte hartu duela eta Ibai Dorronsoro eta Ronja, Anatol eta Manoush, Toth anai-arrebak, Hondarribia-Marlaxkaren ordezkariak bertan izan ditugu.

Lehenengo fasean Ibai Dorronsorok (14 urte) Mikel Vicente garaitu badu ere (Gros Xake Taldeko 17 urtetako jokalari indartsuak amaieran torneoaren txapelduna izan da), azkenean ez da bigarren fasean lehiaketaren lehen postuengatik borrokatzeko multzoan sailkatu. Toth familiako kideek (13 eta 7 urtetako bi neskatila eta 9 urteko mutila) lehen aldiz xake txapelketa batean parte hartu dute eta ondo pasatzearen helburua guztiz bete dute.

Txapelketako podiuma Gros Xake Taldeko Mikel Vicente (1), Jon Jauregi (2) eta Aritz Abalia (3) osatu dute.

Zorionak antolatzaileei, garaileei eta parte hartu duten guziei.