Artxiboa laburpen hitzeka: Hondarribia

Jose Luis Guijarro Gipuzkoako partida azkarretako txapeldun berria

Larunbatean, abenduaren 14an, Ibarran, Ibarrako xake Elkarteak antolatua, Gipuzkoa partida azkarretako txapelketa burutu zen. Bertaratutako 20 partaideen artean, jokatutako 19 txandako ligan ebatzi zen txapelketa. Gure taldeko ordezkaririk ez zen egon.                     (leer en castellano)

SAILAKPEN NAGUSIKO HIRU LEHENAK

Irabazle: José Luis Guijarro Galán

Bigarren postua: Jesus Agirretxe San Sebastián

Hirugarren postua: Jose Ramon Ros Eskisabel

Antolatzailea izan zen Iñigo Muxikak komentatu digunaren arabera: “Giro ona egon zen eta arazorik ez. Liga denen artean. Arratsalde gogorra denontzat. Emaitzei dagokienez, borroka estua: ez lehenengo hiruren artean bakarrik (17, 16 eta 16 puntu), lehenengo bederatziren artean baizik (4,5 puntuen aldea). Gaztetxoak ere hortxe ibili ziren: Iker Artola (Anoeta) eta Mikel Aretxaga (Tolosa). Jokin Mendia (Tolosa) eta Jokin Fernández (Beasain) ahaztu gabe”.

Zorionak irabazle, antolatzaileei eta partaide guztiei!

Emaitzak Chess-Results-ean

2014ko Ligako egutegia

(leer en castellano)

Urtarrilaren 11an, 2014ko Gipuzkoako maila ezberdinetako xake txapelketei hasiera emango zaie eta gure taldeak bost ordezkari izango ditu, maila bakoitzean bat eta hirugarren mailan bi talde:

Gorengoen mailan edo preferenten: HONDARRIBIA-MARLAXKA A

Lehen mailan: HONDARRIBIA-MARLAXKA B

Bigarren mailan: HONDARRIBIA-MARLAXKA C

Hirugarren mailan: HONDARRIBIA MARLAXKA D eta HONDARRIBIA-MARLAXKA E

DSCN0067

Federakuntzak ligari buruzko informazio guzia bidali digu dagoeneko:

Liga 2014 – Arautegia

Liga 2014- Joko-aretoen zerrenda

Liga 2014 -Oinarriak

Liga 2014 – igoera eta jaitsierta PLAY-OFFak

Liga 2014 – talde eta mailen taula

Liga 2014 – jokalarien indar-zerrenda (2013/12/17an eguneratua)

Gure taldeen parekatzeak txandaz txanda:

1. Jardunaldia  – 2014ko urtarrilaren 11an, larunbata

BAIONA – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

ELGOIBAR A – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

HONDARRIBIA-MARLAXKA C – AÑORGA

HONDARRIBIA-MARLAXKA E – HONDARRIBIA-MARLAXKA D

2. Jardunaldia  – 2014ko urtarrilaren 18an, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – EASO B

HONDARRIBIA-MARLAXKA B –  ANDOAIN

HERNANI B – HONDARRIBIA-MARLAXKA C

DESCANSOHONDARRIBIA MARLAXKA D

MUNDARRO-ORERETA C – HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3. Jardunaldia  – 2014ko urtarrilaren 25ean, larunbata

ALFIL A  – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

FORTUNA A – HONDARRIBIA-MARLAXKA B 

HONDARRIBIA-MARLAXKA C – FORTUNA B

HONDARRIBIA MARLAXKA D – MUNDARRO-ORERETA C

HONDARRIBIA-MARLAXKA E – FORTUNA C

4. Jardunaldia  – 2014ko otsailaren 1an, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – ANAITASUNA KAKUTE A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – IDIAZABAL B

GROS F – HONDARRIBIA-MARLAXKA C

FORTUNA C – HONDARRIBIA MARLAXKA D 

EASO C – HONDARRIBIA-MARLAXKA E

5. Jardunaldia  – 2014ko otsailaren 8an, larunbata

MUNDARRO-ORERETA A – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

IDIAZABAL A – HONDARRIBIA-MARLAXKA B 

HONDARRIBIA-MARLAXKA C – C.IRIONDO,Z.K.E. C

HONDARRIBIA-MARLAXKA E – GROS H

HONDARRIBIA MARLAXKA D – EASO C

6. Jardunaldia  – 2014ko otsailaren 15ean, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A  – EIBAR A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – BERAUN BERA

MUNDARRO-ORERETA B – HONDARRIBIA-MARLAXKA C 

GROS H – HONDARRIBIA MARLAXKA D 

C.IRIONDO,Z.K.E. D – HONDARRIBIA-MARLAXKA E 

7. Jardunaldia  – 2014ko otsailaren 22an, larunbata

BILLABONA A  – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

C.IRIONDO,Z.K.E. B – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

HONDARRIBIA-MARLAXKA C – GROS G

HONDARRIBIA-MARLAXKA E – DESCANSO

HONDARRIBIA MARLAXKA D – C.IRIONDO,Z.K.E. D

8. Jardunaldia  – 2014ko martxoaren 1an, larunbata

GROS B  – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

GROS C – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

9. Jardunaldia  – 2014ko martxoaren 8an, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – HERNANI A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – ARRASATE-ARLUTZ C

10. Jardunaldia  – 2014ko martxoaren 15ean, larunbata

ARRASATE-ARLUTZ B – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

GROS E – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

 

11. Jardunaldia  – 2014ko martxoaren 22an, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – C.IRIONDO,Z.K.E. A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – GROS D

Jardunaldi guztietako parekatze guztiak ikusteko eta txandetan gertatzen dena jakiteko ondorengo loturan begiratu:

Kirolak .net

Informazio gehiago Gipuzkoako Xake Federakuntzan eskuragarri:

FGA-GXF

Gipuzkoako “pintxeta” txapelketa eta beste

(leer en castellano)

Guztioi gogorarazten dizuegu datorren larunbatean, abenduaren 14an, arratsaldeko 16.00etan, Ibarran Gipuzkoako Blitz – partida azkarretako txapelketa burutuko dela.

GIPUZKOAKO PARTIDA AZKARRETAKO TXAPELKETA
Ibarran. Ibarrako X. E.. Belabieta Kiroldegia – Abenduaren 14an.
ORDUA: 16:00etan

IZENEMATE EPEA. Txapelketa hasi baino bi egun lehenago ondorengo helbide elektronikoan: imuxika@hotmail.com

Abenduan burutuko diren Gipuzkoako beste banakako txapelketak:

GIPUZKOAKO JUVENILA
Donostiako GROS X. T. – Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Data hauek partehartzaile kopuruaren arabera moldaketak jaso ditzazke.

GIPUZKOAKO BETERANOAKOA
Donostiako GROS X. T. – Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Data hauek partehartzaile kopuruaren arabera moldaketak jaso ditzazke.

IZENEMATE EPEA. Txapelketa hasi baino bi egun lehenago ondorengo helbidean: GROS X.T-Tel: 943291218
Emaila: xakegros@telefonica.net

Informazio gehiago antolatzailearen webgunean: http://www.fgajedrez.org

Gipuzkoako eta Aragoiko gaztetxoen arteko xake jaialdia Donostian

(leer en castellano)

Atzo, 2013ko azaroaren 30ean, Donostian, Gros Xake Taldeak, bere egoitza duen Karmelo Balda pilotalekuan, goizez, Gipuzkoako eta Aragoiko 14 urte beherako jokalarientzako txapelketa antolatu zuen, Eliseo Argandoñaren zuzendaritzapean. Aragoiko taldea Utebo eta El Olivar taldeetako gaztetxoek osatzen bazuten, Gipuzkoako taldean Gros X.T.-ko jokalariez gain, Gipuzkoako beste taldeetako ordezkari izan zituen, gure taldeko Mikel Herrero, Ander Tafall eta Patxi Moreno izan genituela.

Jaialdia ederra suertatu zen, giro apartarekin.  Hasiera batean bi herrialdeetako taldeen  arteko partida izan behar zuenak, bost txandetako suitzarra izan zen. Jokatu beharreko bost partidak eta gero, denak irabazita lehen postuan bi jokalari zeuden baina Ivan Iturraldek txapelketa lortu zuen Jose Luis Muñozek baino desenpate hobeagoa zuelako.

Gure jokalariek fin ibili ziren, Patxi Morenok 4 puntu lortu zituen  lehen txandan Ivanekin galdu eta gero, hala ere, errenkadan beste guztiak irabazi zituelako sailkapeneko 8. postua lortu zuen. Mikel Herrerok eta Ander Tafallek, errenkadan lehen hiru partidak irabazi zituzten, baina, gero suerte pixka falta izan zuten eta ondorengo biak galdu zituzten, hiruna puntu lortuz. Sailkapen nagusian Anderrek 15. postua lortu zuen eta Mikelek puntu berdinak izan arren 18. Amaitu zuen txapelketa.

Zorionak antolatzaileei, irabazleei eta jokalari guztiei!

Argazkiak Mikel Tafall.

2013ko Euskadiko Kluben SUB-16 Txapelketa

(leer en castellano)

2013ko azaroaren 24an, Gasteizen, kluben arteko Euskadiko SUB-16 txapelketa (hamasei urte beherakoentzat) burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-16 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Mendizorrotzako Ogeta pilotalekuan jokatu zen, Arabako Xake Federazioaren aretoan, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara, 1 ordu finish joko erritmoan. Puntuazio sistemak taldeen arteko partiduaren garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Berdinketa hausteko sistema moduan tablero guztien puntuen batura erabili zen. Arbitro lanak Álvaro Albainak egin zituen.

Azkenean Euskadiko ondorengo 10 taldek parte hartu zuten:

Kluben Euskadiko Sub-16 txapelketako parte hartzaileak
 Z.   TALDEA ELO
 1.  Sestao Naturgas Energía  1798
 2.  Gros X.T. (Donostia-San Sebastián)  1755
 3.  San Viator (Vitoria Gasteiz)  1695
 4.  Martintxo (Vitoria-Gasteiz)  1667
 5.  Conteneo Salesiano (Bilbo)  1639
 6.  Altzaga Leioa  1637
 7.  Santurtzi  1576
 8.  Abadiño  1574
 9.  Mikel Deuna (Burlada-NA)  1471
 10.  Hondarribia Marlaxka  1431
* elo-Ø kalkulateko lehen 4 jokalarien ELOa erabili da

Rankingeko azkenak izan arren, Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Mikel Herrero osatzen zuten taldeak, Mikel Tafall eta Andoni Orube “botileroen” laguntzaz, oso lan txukuna burutu zuen eta gure harrobiko jokalari gazte hauek eta beraien lanak ikustera bertaratutako guraso eta lagunek oso gustura bueltatu ziren. Lehen txandan Bilboko Conteneo Salesiano 3-1 mendean hartu zuten eta goizeko hurrengo partidan, bmerituzk berdinketa lortu zuten (2-2) Gasteizko San Viatorren aurka. Arratsaldean partida onak izan arren, 4-0 galdu zituzten bi partiduak, txapelketako lehen postua lortuko zuen Sestaoren kontra eta txapeldunordetza lortu zuen Burlatako Mikel Deunaren kontrako lehietan.

Sailkapen Nagusia

Arabako Xake Federazioko argazkiak.

  TALDEA TXANDA + = MP Ptuak.
1 Sestao Naturgas Energia

4

2

2

0

6

12

2 Mikel Deuna

4

3

0

1

6

12

3 Santurtzi

4

3

0

1

6

4 Gros X.T.

4

2

1

1

5

11

5 Abadiño

4

2

1

1

5

6 San Viator

4

1

1

2

3

6

7 Martintxo

4

1

1

2

3

6

8 Altzaga Leioa

4

1

1

2

3

5

9 Hondarribia-Marlaxka

4

1

1

2

3

5

10 Conteneo Salesiano

4

0

0

4

0

5

Ondorengo loturan Lucas Iruretagoiena Txapelketako Zuzendari Teknikoak bidalitako txostena duzue:

Txapelketaren datuak

Irabazle eta parte hartu duten guziei zorionak!

2014ko denboraldiko taldeak

(leer en castellano)

Azaroaren 15ean 2014ko denboraldiko taldeen izen ematea egiteko eta jokalarien altak eta bajak bideratzeko epea amaitzen zen.

Lizentzien prezioen berri jakinarazi berri digu EXF-k (Euskadiko Xake Federakuntza):

  • Jokalari Lizentzia:
    • Eskola lizentziadun Sub 14: doan
    • Sub 14 Federazioko lizentziarekin: 18,00 €
    • 14 urte gorako  FIDE elo gabeko jokalaria: 31,00 €
    • 14 urte gorakoFIDE elodun jokalaria: 36,50 €
  • Klubaren Lizentzia (kategoria altuenean jokatzen duen taldearengatik kobratuko da):
    • Euskadiko Liga: 99,00 €
    • Gorengoen maila: 89,00 €
    • Lehenengo maila: 75,00 €
    • Bigarrengo maila: 67,00 €
    • Hirugarrengo maila: 59,00 €
  • Teknikarien Lizentziak:
    • Entrenatzailea edo monitorea: 30,00 €
    • Arbitroa: 30,00 €

Ondorengo loturan Gipuzkoako maila ezberdinetako taldeen behin-behineko osaketaren informazioa duen PDF-a eskuragarri duzue:

2014ko Gipuzkoako taldeen osaketa zerrenda

Akatsak zuzentzeko epea abenduaren 12an amaitzen da. Data horretik aurrera behin-betikoa izanik, taldeetan jokalari berriak bakarrik gahitu ahalko dira (alta berriak).

Aurten bost talde izango ditugu:

Taldea / Equipo

Ma. Cat.

 

Z. Nº

Abizena 1 Apellido Abizena 2 Apellido Nombre / Izena
HONDARRIBIA-MARLAXKA A

P

K

1

URIARTE PRIETO GREGORIO
HONDARRIBIA-MARLAXKA A

P

2

MAYO MARTINEZ MANUEL
HONDARRIBIA-MARLAXKA A

P

3

TORRES GANUZA FCO. JAVIER
HONDARRIBIA-MARLAXKA A

P

4

ALONSO ARBURU JOSE Mª
HONDARRIBIA-MARLAXKA A

P

5

TEJEDOR TXAPARTEGUI NABAR
HONDARRIBIA-MARLAXKA A

P

6

CRUZ-LOPEZ CLARET ANTONIO
HONDARRIBIA-MARLAXKA B

1

1

NOGUES FERNANDEZ RAMON
HONDARRIBIA-MARLAXKA B

1

 K

2

ORUBE BONA ANDONI
HONDARRIBIA-MARLAXKA B

1

3

GARMENDIA ZUBELDIA DANIEL
HONDARRIBIA-MARLAXKA B

1

4

ARRI MARTINEZ IKER
HONDARRIBIA-MARLAXKA B

1

5

DORRONSORO LARBIDE IBAI
HONDARRIBIA-MARLAXKA B

1

6

PEREZ ASENJO ANA ISABEL
HONDARRIBIA-MARLAXKA B

1

7

LABAYEN ERASO MIKEL
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

1

DELGADO CANTON MANUEL
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

2

CAMPOS URBANEJA RICARDO
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

3

JAUREGUI ETXEBESTE JESUS MARIA
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

4

MURIEL DOMINGUEZ MARIANO
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

K

5

GARCIA TAJADA FERNANDO
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

6

HOLGADO OTERO OSCAR
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

7

MANTEROLA AGIRRE PAULO
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

8

ARRI MARTINEZ ALAIN
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

9

PASCUAL CUADRADO CARLOS
HONDARRIBIA-MARLAXKA C

2

10

LOPEZ GAILLOT VICTOR
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

K

1

GARCIA CABERO JULIO
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

2

AZCUE MAILLO JOSE JAVIER
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

3

PALAVECINO AUZMENDI ANDER
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

4

BASURKO DELGADO PABLO
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

5

HOYOS FERNANDEZ FERNANDO
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

6

OTERO BONIS MARIANO
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

7

LARREA TRECU JAVIER
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

8

LOPEZ GARCIA PATXI
HONDARRIBIA-MARLAXKA D

3

9

URROZ LÓPEZ JULIA
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

1

URANGA ODRIOZOLA ANDER
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

K

2

TAFALL SOREASU MIKEL
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

3

TAFALL VILLANUEVA ANDER
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

4

MORENO ESTEBANEZ PATXI
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

5

HERRERO GOMEZ MIKEL
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

6

LETE AGINAGA ODEI
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

7

ALMAZÁN TIFE IÑIGO
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

8

JIMENEZ BERASTEGI AITOR
HONDARRIBIA-MARLAXKA E

3

9

IRIGARAY FERREIRA JON

K: taldeko kapitaina eta ordezkaria

Gipuzkoako banakako txapelketak amaitu dira

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako bakarkato txapelketa ezberdinak burutu dira: kadete, hirugarren, bigarren eta absolutua. Maila guztietan ordezkariak izan ditugu: Ibai Dorronsoro, Ander Palavecino, Javier Azcue, Iker Arri, Ricardo CamposMariano Muriel eta Ramon Nogues. Guztiok beren mailako txapelketetan postu onak lortu nahian gogotsu aritu badira ere, Ibai Dorronsoro bakarrik geratu da podiumetik hurbil, Kadeteko txapelketan merituzko 4. postua lortu eta gero. Gure taldekideek beren mailako txapelketan egindako lana ezagutzeko bakoitzaren izenaren gainean sakatu.

Absolutua: Txapelduna: Iñigo Argandoña Rivero.  Txapeldunordea:  Hector Sanchez Ruesga. 3. postua: Aitor Alcaide Luque.

Bigarren maila: Txapelduna: Aritz Abalia Patiño. Txapeldunordea: Carlos Berdonte Alonso. 3. postua: Mario Gallego Saenz.

Hirugarren mailaTxapelduna: Markel Zuloaga Erauskin. Txapeldunordea: Imanol Unanue Gual. 3. postua: José Luis Muñoz Ávila.

Kadetea: Txapelduna: Ramon Elduayen Etxabe. Txapeldunordea: Juan José Aroztegi Tolosa. 3. postua: Markel Zuloaga Erauskin.

Zorionak irabazleei eta mailaz igotzen diren jokalarieei!

Argazkiak eta beste informazio osagarria: Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean eta Gros X. T. webguenan

Kadetekoa ezik, Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako txapeldunak erabakita dirudite

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako seigarren txanda jokatu da, txapelketako azken aurreko txanda alegia eta kadeteko lehen postua ezik, beste mailetako txapeldunak erabakita daudela dirudi. Hala era datorren astean beste gauza asko erabakiko dira: sailkapen nagusiaz gain, podiuma eta maila ezberdinetara igoera lortuko duten jokalarien izenak ezagutuko ditugu.

Absolutuan Iñigo Argandoñak puntu oso bateko abantaila darama eta sailkapenean atzetik dituenak baino berdinketa hausteko puntu gehiago baititu, bost garaipen eta azken partidan Aitor Alcaideren kontra parra lortu eta gero. Azken partida galduko balu ere, berriro ere txapela lortuko lukeela dirudi. Baina egiten ari den jokoa ikusita, partidarik galduko duenik zail dirudi.

Bigarren mailako txapelketan Aritz Abalia emaitza perfektua darama, jokatutako partida guztiak irabazi eta gero eta bigarrena den Carlos Berdote baino puntu bat du, eta hirugarrena den José Vaquero baino puntu eta erdi gehiago. Ezer arrarorik gertatzen ez bada, datorren larunbatean bigarren mailako merituzko txapeldun izango dugu.

Hirugarren mailako txapelketan Markel Zuloaga lehen postuan dugu, sei partidetan sei garaipen lortu eta gero. Txapelketa bigarrenaren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da, José Luis Muñozek puntu bat gutxiago duelako, hala ere garaipena lortzeko parrarekin nahiko adu.

Kadetean Markel Zuloaga (6 partidetan 5 puntu lortu eta gero) lidergoan dugu ere eta aurten burutzen ari den lan txukunaren erakusgarri dugu bere lehenengo postua. Behin behineko sailkapenean Ramon Elduayen eta Juan José Aroztegi ditugu 4,5 punturekin, eta merituzko laugarren postuan, gure taldeko Ibai Dorronsoro dugu 4 puntu dituela. Liderrak txapelketa irabaztea bere eskuan du eta atzekoek bere porrota itxaron beharko dute, txapelketa irabazi ahal izateko.

Gure jokalarien lana

Kadetean Ibai Dorronsorok garaipenarekin berriz topatu da eta Iker Ormaetxea garaitu eta gero, sailkapeneko laugarren postuan sendo darrai. Bere partida irabazi eta aurrekoaren porrota itxaron beharko du podiumean amaitu ahal izateko.Absolutuan Ramon Noguesek Jon Kuenderen aurka galdu zuen eta 26. postura jaitsi da. Hirugarren mailako txapelketan Iker Arrik Mario Gallegoren aurka parra lortu zuen eta 9. postutik 6.era igo da. Ricardo Camposek José López garaitu zuen eta 3 punturekin 11. postura igo da. Mariano Murielek Christian Sánchez garaitu zuen eta behin behineko sailkapeneko 15. postuan jarri da. Hirugarren mailako txapelketan, Ander Palavecinok Iker Rodríguez garaitu zuen eta sailkapenean 11. jarri da. Bestalde, Javier Azcuek José Antonio Irulegirekin galdu eta gero 26. postura jaitsi da.

IMAG0575 (640x362)
Mailaz igo ahal izateko Anderrek Asier garaitu beharko du eta aurrekoen porrota itxaron.

Datorren astean zazpigarren eta azken txanda jokatuko da. gure taldeko jokalariei zorte ona opa diegu.

Absolutua

Bigarren maila

Hirugarren maia

Kadetea

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 5. txanda. Bolada txarra darrai

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako maila ezberdinetako banakako txapelketetako bosgarren txanda jokatu dira eta aurrekoan bezala gure taldeko jokalariek ez dute lan txukuna egin.

Marianoren antzera Javierrek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen
Marianoren antzera Javierrek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen

Kadetean Ibai Dorronsorok txapelketa irabazteko faboritoa den Ramon Elduayenen “Donostiako Onyarbitarra”ren aurka galdu zuen eta 9. postura jaitsi da. Gogor aritu beharko du 3. postua lortu nahi badu. Absolutuan Ramon NoguesekAndoni Segoviaren aurka galdu zuen eta19. postura pasa da. Bigarren mailan Iker Arrik garaipena lortu zuen Jon Lertxundiren aurka eta 9. postura igo da. Ricardo Camposek Juan Luis Alfaroren aurka parra lortu zuen eta 2 punturekin sailkapenean 14. postuan mantentzen da. Mariano Murielek partida galdu zuen, gripeak jota bertaratzerik izan ez zuelako eta, puntu berdinekin 19. postura pasa da. Hirugarren mailako txapelketan Ander Palavecinok José Antonio Garridoren aurka galdu zuen eta sailkapeneko 12. postuan dago. Javier Azcuek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen eta 2 punturekin 20. postura jaitsi da.

Datorren asteburuan seigarren eta azken-aurreko txanda jokatuko da:

Absolutuan

Bigarren mailan

Hirugarren mailan

Kadetean

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 4. txanda. Emaitza kaxkarrak, Anderrek garaipena lortu zuen, Ramonek parra eta besteak galdu zuten

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako maila ezberdinetako banakako txapelketetako laugarren txanda jokatu dira eta gure taldeko jokalariek ez dute lan txukuna egin.

DSC08997
Iker Arrik ez zuen jokatu Bye eskatu baitzuen

Kadetean Ibai Dorronsorok Markel Zuloagaren kontra galdu eta gero hirugarren postura pasa da. hala ere gelditzen diren txandetan lan txukuna eginda, lidergoa berreskura dezake. Absolutuan Ramon Noguesek parra lortu zuen Jokin Fernandez Zubiturren kontra eta14 postuan dago 3 punturekin, podiumeko postuetatik puntu osora. Bigarren mailan Iker Arrik jokatu ez zuen arren, 2 punturekin 12. postuan dago. Ricardo Camposek Sebastián Armendarizen aurka galdu eta gero, 1,5 punturekin darrai eta sailkapeneko 14. da. Mariano Murielek galdu egin zuen Eduardo Estévezen aurka eta 1 punturekin 18. postura pasa da. Hirugarren mailako txapelketan Ander Palavecinok Oscar Cabelloren aurka garaipena lortu zuen eta sailkapeneko 9. postuan dago 3 puntu dituelako. Javier Azcuek porrot egin zuen José Ramón Garcíaren aurka eta 2 punturekin 16. postura jaitsi da.

Datorren asteburuan bosgarren txanda jokatuko da:

Absolutuan

Bigarren mailan

Hirugarren mailan

Kadetean

 

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)