Artxiboa laburpen hitzeka: Ibai Dorronsoro Larbide

III. Hondarribiko Gaztelua Txapelketako azken txostena eskuragarri duzue

(leer en castellano)

Duela aste batzuk hitz eman bezala, azkenean, Juanjo Escribano epaile nagusiak egindako Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitza guztiak jasotzen dituen txostena eskuragarri jartzen dizuegu:

III. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren Txostena

eta berria Julián Lazkanotegi argazkilariaren erreportajearekin osatzen dugu:

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutu dela:

Babesleei, laguntzaileei, epaileei eta parte hartu zenuten guztioi, berriro ere,

Mila esker!

Advertisements

Hondarribiko Gaztelua 3. txapelketako oihartzunak

(leer en castellano)

Gure herriko Jai Nagusietako egun handienean Jai Zoriontsuak opatzeko aprobetxatu nahi dugu:

Gora Ama Guadalupekoa!

port-hondarribikojaiak13

Jaietako programa

Era berean, Peter Toth gure lagunak jaietako xake txapelketan egindako argazki sortaren aukeraketa jarraian jartzen dizuegu. Egun batzuk barru, Juanjo Escribano arbitro nagusiak egindako txapelketaren txostena jarriko dugu eta Julian Lazkanotegi argazkilariak txapelketan egindako erreportaje grafikoa.

Bestetik guztioi eskertu astelehenean, irailaren 2an, gure webguneak 2014 bisita izan zituelako. Sortu genuenetik izan dugun bisita kopuru handiena.

Gure Taldeko Webguneak 2 urtetan 40.000 bisita kopurua gainditu du. Gure ekimenean laguntzen gaituzuen guztioi eta gure ibilbidea jarraitzen duzuen guztioi, mila esker!

Jaietako txapelketako 3. edizioko irabazleak

(leer en español)

Gaur goizean, 2013ko irailaren 1ean, igandea, Hondarribiko Gaztelua III. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gela ikusgarrian. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 9:30etik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 20 minutu izan dituela. GM bat, lau MF eta 2.00 puntu ELOtik 17 jokalarik parte hartu dute.

Sailkapen Nagusia eta bestelako emaitzak ikusteko Chess-Results

Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) eta Javier Oyarzabal lagun izan baititu.

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak, Alex Cantabrana, Gipuzkoako Xake Federakuntzako presidenteak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen.

Jarraian III edizio honetako irabazleen taula jartzen dizuegu.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Udala – Paradorea), 150€ eta Hiruzta txakolin botila:  GM Alejandro Hoffman (Arg)

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondar taberna jatetxea), 75€ eta Hiruzta txakolin botila: Ivan Muñoz Perez (Gip)

3. Sailkatua: Garaikurra (Amaiur Altzariak), 50€ eta Hiruzta txakolin botila: Antxon Serras Uria (Gip)

Bestelako Sairak:

1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra eta Hiruzta txakolin botila: Iker Arri Martinez (Gip)

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra eta Aitz Arrietaren gazta: Ibai Dorronsoro Larbide (Gip)

60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra eta Hiruzta txakolin botila Silvestre Moreiro Sanchez (Gip)

Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: MF Carlos Nava Pereda (Viz)

Jaietarako Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu duen ekintza honek Hondarribiako Udala, Paradorea, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Amaiur Altzariak, Hondar Jatetxea, Hiruzta Txakolindegia, Aitz Arrieta gaztak, Txantxangorri jatetxea  eta Totem Comunicaciónen laguntza estimagarria izan du.

Guztiei mila esker.

Jarrraian Oscar Holgadok ateratako argazkiak  jartzen ditugu.

Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin mailako eta Landetxa Auzo Jaietako txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Igande honetan Landetxako auzo-lagunen elkartean elkarrekin bi xake txapelketa burutu dira, alde batetik Benjamin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketa eta bestetik Landetx Auzoko Jaietako haur txapelketa. Biak Landetxako Xake eskolak antolatu ditu, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz. Lehenean eskola kirolan izena eman duten xakelariek parte hartu dute eta bestean bertaratu diren beste hamaika jokalariak

Gipuzkoako Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 12 gaztetxo lehian aritu dira, hauetako lau neskatoak izan direla. Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Haritz Sein (2) eta Martin Etxepare (3).

Bertaratutako beste jokalariek (11 jokalari, horietatik 3 neskatila) suitzar sisteman aritu dira ere eta bosna partida jokatu eta Landetxa Auzoko jaietako txapelketako podiuma ondorengoa izan da: Ander Uranga (1),  Patxi Moreno (2) eta Jon Irigaray (3).

Bi txapelketako zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik. Intendentziaren eta askariaren ardura Landetxa elkartekoek eta bertaratutako jokalarien gurasoek izan dute eta bai ondo egin ere.

Hemendik gutxira argazki gehiago eta bi txapelketako emaitzak jarriko ditugu.

Xakea non-nahi asteburu honetan

(leer en castellano)

Xake zaleak zorionekoak gara, asteburu honetan guztientzako ekintzak baititugu.

Larunbatean 17:00etatik aurrera Donostiara hurbiltzen denak gure taldekoak (Daniel Garmendia, Oscar Holgado eta Mariano Muriel) lehian ikusteko para izango du IX Udaberriko Groseko Openeko laugarren jardunaldian.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Hondarribiko Mendelu auzoko Jaietan Iker Arri gure taldekideak aldibereko partida saioa eskainiko du bertaratzen den guztien aurka.

Bestalde, gaur amaitu da I. 14-AZP Udaberriko Txapelketan (Federakuntzak desagertutako KUTXA txapelketaren ordezko sortu duena) izena emateko epea eta gure klubak bi talde inskribatu ditu, Infantil mailan bata eta Alebinetan bestea. Txapelketa ondorengo igandeetan jokatuko da: maiatzaren 12an, 19an eta 26an, eta ekaineko 2an. Federakuntzaren baieztapenaren zain, dirudienez, errenterian jokatuko dute igande honetan 10:00etatik aurrera. Kutxako azken edizioetan sari mordoa lortu zutela gogoratzen dizuegu. Zorte hona opa diegu.

Azkenik, igandean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, Landetxa Auzo-lagunen elkartearen egoitzan, Irungo Bentak auzoan,

Gipuzkoako Eskolarteko Bidasoaldeko Benjamin mailako Xake Txapelketa burutuko da.

Bide batez, izen emate epea, larunbata arte, maiatzaren 11 arte, luzatu egiten da ondorengo posta elektronikora idatziz: kabero53@hotmail.com

2003an eta 2004an jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa absolutuan lehen gelditzen denak garaikurra izango du, 2.k eta 3.k domina jasoko dute. Bidasoaldeko lehenak garaikurra lortuko du eta ondorengo bostak domina bana.

Aldaketak egon badaitezke ere, txapelketa horrela antolatu dugu:

16:00etatik 16:15era bitarte izen emateen berrespena eta behin betiko parte hartzaile zerrendaren eraketa.

16:30ean lehenengo txanda

Ondorengo txandak (5 arte): 17:00etan, 17:30ean,<atsedena>, 18:30ean , 19:00etan

Zuen zain gaude!

Ibai Dorronsorok 3. postua lortu du gazteen aktibo jaialdian

(leer en castellano)

Grosen burututako VI. Gazteen Xake Aktibo Jaialdia amaitu eta bi egunetara antolatzaileek 14 urte azpiko mailan Ibai Dorronsorok 3. postua lortu zuela konturatu dira eta jakinaren gainean egon gaitezen abisua pasa digute, gutxi barr,u lortutako garaikurra emango diotela gaineratuz. Ibaik saria eskuartean izan bitartean, berriro ere, hemendik egindako lanagatik txalotzen dugu:

Zorionak Txapeldun!

la foto(2)
Ibai Dorronsorok (ezkerrean) txapelketan izandako partida gogor batean.

EMAITZAK

20 AZP- Sailkapena: 1. Javier Sevilla   2. Mikel Ortega  3. Eduardo Olabe 4. Hector Sanchez.

16 AZP- Sailkapena:  1. Aritz Abalia  2. Iñigo Ortin  3. Carlos Sanchez.

14 AZP- Sailkapena: 1. Haizea Salvatierra  2. Ivan Iturralde  3. Ibai Dorronsoro (Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba) – Miguel Aroztegui.

12 AZP- Sailkapena: 1. Jose Luis Muñoz  2. Ainhoa Ortin  3. Juan J. Aroztegui.

Ondorengo loturetan txapelketaren datu guztiak ikus ditzakezu eta gure taldekideek: Ibai Dorronsorok, Ander Urangak, Pablo Basurkok, Jon Irigarayk eta Mikel Herrerok egindako lana:

Sailkapena

Web FGA

Lan txukuna egin arren gure ordezkariek ez dute podiumik lortu

(leer en castellano)

Gure elkarteko jokalari bakoitzak burututako lana txukuna izan den arren, Caissa, xakezaleen jainkosak ez du gaurkoan gure alde egin eta etorkizun oparoa izango duten gure jokalari gazteek ezin izan dute etxera garaikurrik ekarri.

la foto(8)
Andonik argazkia egiten duen bitartean, Ander, Mikel, Ibai, Jon eta Pablo gure elkarteko “promesekin” Iker Arri abagunea aprobetxatzen du, Juliok egoerarekin ongi pasatzen duen bitartean.

Gogoan izan behar da txapelketa Suitzar siteman izan dela eta adin guztietako jokalariak elkarren aurka jokatu dutela(19-10 urte bitertekoak) eta ondoren adinaren baitako mailatan sailkapenak osatu direla.

Jokalari bakoitzak 8na partida jokatu ditu eta Ibaik 5 puntu lortu ditu, Ander eta Pablo 4na puntu lortu dituzte eta Jon eta Mikel 2na punturekin amaitu dute txapelketa.
Txapeldunei zorionak ematen dizkiegu eta, noski, ere gure taldearen izena txukun defendatu duten gure ordezkariei.
Zorionak!

Gure ordezkariek hasiera ona izan dute Gazteentzako VI. Gipuzkoako Xake Aktibo Txapelketan

(leer en castellano)

Gaurko egunean, goizez eta arratsaldez, ohiko Gipuzkoako xake aktibo txapelketaren 6. edizioa jokoan dago 20-azpiko, 16-azpiko, 14-azpiko eta bigarren urteko Alebin mailetan. Txapelketa partidako 15 minutuko erritmoan jokatzen da, suitzar sisteman 8na partidetara, Gros Xake Taldeak Donostiako Anoeta pasealekuko 20 zenbakian, 3. solairuan, duen egoitzan.

Iker Arrik, Andoni Orubek eta Julio Garciak gure espedizioa gidatzen dute eta bertan, gure taldea ordezkatzen, ondorengo kirolariak lehian ditugu:

14 urte beherakoen mailan:
Ander Uranga Odriozola
Ibai Dorronsoro Larbide
Pablo Basurko Delgado
Jon Irigaray Ferreira

Eta 2. urteko alebin mailan:
Mikel Herrero Gomez

Guztioi Zorte On!