Artxiboa laburpen hitzeka: ibarra xake elkartea

2014ko Gipuzkoako banakako txapelketak abian daude!

(leer en castellano)

Abendurarte ondorengo asteburuetan Gipuzkoako banakako maila ezberdinetako txapelktak burutuko dira. Gipuzkoako Xake Federakuntzako 2014. urteko denboraldiko Txapelketen datak eta tokiak.

NAGUSIA ETA LEHEN MAILA: urriaren 4, 11, 18 eta 25ean eta azaroaren 1, 8 eta 14ean. GROS X.T., Donostia
BIGARREN MAILA: urriaren 4, 11, 18 eta 25ean eta azaroaren 1, 8 eta 14ean. GROS X.T., Donostia
HIRUGARREN MAILA: urriaren 4, 11, 18 eta 25ean eta azaroaren 1, 8 eta 14ean. GROS X.T., Donostia
KADETEENA: urriaren 5, 12 eta 19an; azaroaren 2, 9 eta 16an. GROS X.T., Donostia
JUBENILAK: abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean. GROS X. T., Donostia
BETERANOAK: abenduaren 220, 22, 23, 26, 27, 29 eta 30 ean. GROS X. T., Donostia
BANAKAKO LASTERRAK: Abenduak 13 IBARRAKO X. E., Ibarra TALDEKAKO LASTERRAK: Abenduak 14. IBARRAKO X. E., Ibarra

Horrela, pasa den larunbatean Gipuzkoako banakako gorengoen mailako, bigarren mailako eta hirugarren mailako lehen jardunaldia burutu ziren IA Mikel Larreategiren zuzendaritzapean. Kadetea igandean burutu zen. Gure ordezkariek hasiera txukuna izan zuten, jokatutako partida guztiak irabazi baitzituzten.

Gorengoen mailan dugun ordezkari bakarra, txapelketako 27. jokalria den Andoni Orubek, ez zuen lehen txandan parte hartu eta larunbat honetan Iñigo Galarzaren aurka arituko da.

Bigarren mailan, non ordezkari bakarra dugu ere, Mariano Muriel, hasierako rankingeko 8.a, larunbat honetan Sebastián Armendarizekin lehian arituko da, pasaden astean Imanol Unanue garaitu eta gero.

Hirugarren mailan hiru ordezkari ditugu. txapelketako 7.a den Carlos Pascualek Javier Burgosen aurkako partida irabazi eta gero larunbat honetan Ivan Iturralderen kontra lehiatuko da. Ander Tafall txapelketako 12.a, lehen partida irabazi eta gero, gaurkoan Iker Ferrerasen aurka arituko da. Eta Patxi Moreno (Rankingeko 20.a) gaur Xabier Ruizen kontra arituko da lehen txandan Pedro Perez garaitu eta gero.

Azkenik, pasa den asteko igandean Kadetean dugun ordezkari bakarra den Ibai Dorronsorok, txapelketan 9. abiatu denak Jone de la Hoz garaitu eta gero, igandean Ander Martin izango du arerio.

Zorte on eta batez ere ondo pasa dezatela!

Antolatzailearen Webgunear: FGA-GXF

Lehian dauden txapelketan informazioa (Chess-Results) :

Advertisements

Gipuzkoako “pintxeta” txapelketa eta beste

(leer en castellano)

Guztioi gogorarazten dizuegu datorren larunbatean, abenduaren 14an, arratsaldeko 16.00etan, Ibarran Gipuzkoako Blitz – partida azkarretako txapelketa burutuko dela.

GIPUZKOAKO PARTIDA AZKARRETAKO TXAPELKETA
Ibarran. Ibarrako X. E.. Belabieta Kiroldegia – Abenduaren 14an.
ORDUA: 16:00etan

IZENEMATE EPEA. Txapelketa hasi baino bi egun lehenago ondorengo helbide elektronikoan: imuxika@hotmail.com

Abenduan burutuko diren Gipuzkoako beste banakako txapelketak:

GIPUZKOAKO JUVENILA
Donostiako GROS X. T. – Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Data hauek partehartzaile kopuruaren arabera moldaketak jaso ditzazke.

GIPUZKOAKO BETERANOAKOA
Donostiako GROS X. T. – Abenduaren 22an, 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Data hauek partehartzaile kopuruaren arabera moldaketak jaso ditzazke.

IZENEMATE EPEA. Txapelketa hasi baino bi egun lehenago ondorengo helbidean: GROS X.T-Tel: 943291218
Emaila: xakegros@telefonica.net

Informazio gehiago antolatzailearen webgunean: http://www.fgajedrez.org

2013 Gipuzkoako banakako txapelketak martxan daude!

(leer en español)

Abendurate ondorengo asteburuetan Gipuzkoako banakako maila ezberdinetako txapelktak burutuko dira eta taldeko ordezkariak izango ditugu maila guztietan.

Gipuzkoako Xake Federakuntzako 2013. urteko denboraldiko Txapelketen datak eta tokiak.

NAGUSIA ETA LEHEN MAILA: urriaren 5, 12, 19 eta 26an eta azaroaren 2, 9 eta 16an. GROS X.T., Donostia
BIGARREN MAILA: urriaren 5, 12, 19 eta 26an eta azaroaren 2, 9 eta 16an. GROS X.T., Donostia
HIRUGARREN MAILA: urriaren 5, 12, 19 eta 26an eta azaroaren 2, 9 eta 16an. GROS X.T., Donostia
KADETEENA: urriaren 6, 13 eta 20an; azaroaren 10, 17 eta 24an. GROS X.T., Donostia
JUBENILAK: abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean. GROS X. T., Donostia
BETERANOAK: abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean. GROS X. T., Donostia
BANAKAKO LASTERRAK: Abenduak 14. IBARRAKO X. E., Ibarra

Guztiok pasa den urteko emaitzak berdintzea zail izango dugula dakigun arren, lan txukuna egiten saiatuko gara eta antzeko emaitza bikainak lortzen:

  • 1. postua hirugarren mailako txapelketan.
  • 2. postua bigarren mailako txapelketan.
  • 3. postua beteranoen txapelketan.
  • 1. postua juvenil mailako txapelketan.

2012an banakako Gipuzkoako txapelketetan saritutako gure jokalarien argazki batzuk

Guztioi opa diegu,

Zorte on eta batez ere ondo pasa dezatela!