Artxiboa laburpen hitzeka: ibon muñoz

Marlaxkaxko ordezkaritzaren lan oso txukuna Zarauzko Eskola Arteko III. Xake Festan

(leer en castellano)

Gaurko egunez Zarautzen  burutu da, ekintza anitzez betetako familia osorako jaialdia. Bertan gure xake eskolako bost kide izan ditugu: Ibon Muñoz, Telmo Conde, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Aimar Arreche. Guztiok xakearekin disfrutatzeaz gain egon diren ekintza paraleloekin oso ondo pasa dute.

Jarraian hirugarren edizio honetako egitaraua jartzen dizuegu:

Gure lagunek benjamin mailan parte hartu dute eta oso txukun egin ere, sailkapeneko lehenengo 6 postuetan sailkatu baitirabostak: Gorka Tafall (1), Iker Tafall (2), Ibon Muñoz (3), Telmo Conde (5) eta Aimar Arreche (6).

Benjamineko podiuma

Ondoren sailkapenak:

Amaitzeko gure taldekideek egindako argazkiak:

 

Zarautz Xake Elkarteko lagunei, asteburuan zehar antolakuntzan egindako lan txukunagatik, ZORIONAK!

XII. Torneo de la vendimia de ajedrez infantil 2017 txapelketara espedizioa, esperientzia polita

(leer en castellano)

Atzo Valladoliden Vendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XII. edizioa jokatu zen. Estatuko 286 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka), Muñoz Ferreira anaiak (Ibon eta Adur) eta Telmo Conde Esteban,  beren gurasoez osatua. Gros XTko Josu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Delegatu lanak, Kandido Manterola, Ibon Muñoz eta Goio Uriarte (oporretan hurbil egonagatik, espedizioari laguntzeko Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegira joan zena) egin zuten.

Iker, ander, Adur, Telmo, Gorka eta Ibon

Irteera honen helburuak, taldea egin, Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Telmoren, Ibonen eta Adurren maila honetako lehenengo parte hartzea izan bazen ere, erantzuna primerakoa izan zen eta oso txukun aritu ziren. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 19. eta 9. postuak lortu zituzten. Josu Manterolak eta Anderrek maila altuko xakea burutu zuten eta horren erakusgarri, sailkapenean biek egindako gorakada izan zen, beren mailetan bakoitzak 8. postua lortu zutelarik. Espedizio ederra, gurasoen eta haurren arteko giro apartarekin.

 

Txapelketako informaziora lotura (ChessResults):

 

Beste lotura interesgarriak: