Artxiboa laburpen hitzeka: ikasturte amaiera

Atzo eta gaur gure Xake Eskolako ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu eta bertan Ikasleei “Maila Diplomak” eta 3. Jaizkibel Zirkuituko sariak banatu ditugu

(leer en castellano)

Ikasturtea amaitzeko aste bete falta den arren, atzoko egunean Hastapen1eko eta Hastapen2ko ikasturte amaierako jaialdia ospatu zen eta gaur, asteazkeneko hobekuntza Ikastaroko amaierako jaialdia burutu da gure Xake Eskolan 2018-2019 ikasturtearen amaiera ospatu duena.

Ikasturtea oso ona izan da eta taldeak bikainak!

Atzoko eta gaurko saioetan gure ikasleek xake partida batzuk jokatu dituzte eta xake bideo dibertigarriak ikusi. Gero ikasturte amaierako meriendaren tartea heldu da Kasino Zaharreko lorategian. Jarraian ikastaroan parte hartu duten ikasleei “maila diplona” emateko garai heldu da eta ondoren 3. Jaizkibel Zirkuitoko irabazleei saria banatu zaie .

Guztioi mila esker eta Zorionak!

Advertisements

I. KASINO ZAHARRA FISCHER RANDOM TXAPELKETA

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean teknifikazio ikastaroko anaitasun merendia izan dugu eta gosea egiteko, bitartean Random Fischer Biltz txapelketa antolatu dugu. Bertan hasierako piezen posizioa zozketatzen dela. Arbitro lanak Asier Cuestak egin ditu eta meriendaz Ibon Muñoz arduratu da. Txapelketan piezen kokapena zozketatzeko 3250 elodun Andscacs programaren egilea den Daniel Jose Queralto Andorrako lagunak pasatako sistema erabili dugu. Mila esker!

Klubean ez gaude ohituta, (2011ean lau lagunez osatutako taldeak hirugarren postua lortu zuen EIbarko lagunek I. Manuel Lopez Oroigarrian eta, pasa den urtean, 2017an, gure ordezkaritza osatzen zuetenek banakako txapelketan aritu ziren Andorrako Xake Federazioaren 50. urtemuga jaialdian) baina sentsazioak oso onak izan dira eta txapelketa oso dibertigarria izan da. Merienda mundiala!

 I. Kasino Zaharra Fischer Ramdom Txapelketako Sailkapena
Rk H.Z. Izena Elo Ptk D2 D2 D3
1 1 Franco Alonso Alejandro IM 2410 6 29 20½ 23
2 3 Dorronsoro Ibai 2046 6 27½ 20 22½
3 2 Moreno Estébanez Patxi 2143 5 27½ 19 16½
4 5 Uriarte Prieto Goio 1923 5 27½ 19 15½
5 9 Garcia Tajada Fernando 0 4 25½ 18 10
6 7 Cuesta Senosiain Asier 1575 4 23½ 16 9
7 6 Orube Bona Andoni 1746 3 30 22½ 8
8 4 Tafall Villanueva Ander 1926 3 24 16½
9 8 Uranga Odriozola Ander 1503 3 23½ 17 8
10 10 Muñoz Ibon 0 3 20 13½
11 11 Tafall Soreasu Mikel 0 3 18½ 12
12 13 Tafall Villanueva Iker 0 2 23½ 16 4
13 12 Tafall Villanueva Gorka 0 2 18½ 13 3