Artxiboa laburpen hitzeka: iker tafall

Ander Tafallen eta Iker Tafallen emaitza onak 2016ko Isar-eko VIII. Xake Txapelketan

(leer en castellano)

Aurreko urteetan bezala, uda honetan Tafall familia Burgosetik oporretan ibili dira eta xakeaz gozatzeko parada berria izan dute 2016ko Isareko VIII. Xake Txapelketa – 1. GM Dragan Paunovic Oroigarrian.

In Memoriam: GM Dragan Paunović (1961-2016)
In Memoriam: GM Dragan Paunović
(1961-2016)

Ekintza abuztuaren 6an burutu zen, larunbatean, arratsaldez, Burgosko Isar herrian eta azkeneko urteetan bezala, bi txapelketa burutu ziren: Irekia (txapelketa absolutoa) eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a. Bi txapelketak 15 minutu partidako 6 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren eta Irekian 52 lagun lehian aritu ziren. Txapelketa honetako garaile GM Alejandro Hoffman izan zen.

Txapelketa Absolutoko Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta gure taldekidea:

Rk. No.  Tit. Izena FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2
1 1 GM Hoffman Alejandro ARG 2483 6,0 60,0 22,5
2 4 Lopez Orois Jose Manuel ESP 2081 5,0 50,0 22,5
3 2 FM Saez Frederic FRA 2232 5,0 50,0 22,0
4 8 Alvarez Pedrosa Valeriano ESP 1890 4,5 46,0 20,0
5 35 Delgado De La Torre Jorge ESP 1561 4,5 46,0 19,0
6 9 Perez Diez Victor ESP 1868 4,5 46,0 18,0
7 12 Ortiz Alvaro Felix ESP 1712 4,5 44,0 18,5
8 19 Gonzalez Manrique Mario ESP 1473 4,5 44,0 18,0
9 3 Villa Izquierdo Roberto ESP 2101 4,0 40,0 23,0
10 6 De Lucas Bello Federico ESP 1973 4,0 40,0 19,0
22 15 Tafall Villanueva Ander ESP 1639 3,5 34,0 17,0
Ander Tafall
Ander Tafall Villanueva

Irekian Ander Tafallek 22. postua lortu zuen, 6 partidatan 3,5 puntu lortu eta gero.

Iker Tafall Villanueva
Iker Tafall Villanueva

Iker Tafallek, 6 urte dituenak, 12 urte azpiko txapelketan 6 partidetatik 3 garaipen lortu zituen, Ander bere anai zaharrenak 2013an eta 2014an irabazi zuen txapelketa honetako zerrendako goi erdikaldean amaitu zuen.

Biei egindako lanagatik, Zorionak!

Jarraian Lourdes Villanuevak txapelketan ateratako argazkiak:

 LOTURA INTERESGARRIAK

Gure taldeko espedizioaren lan txukuna XII. Frandovinezeko Txapelketan (Burgos)

(leer en castellano)

Mikel Tafall, Ander Tafall, Iker Tafall eta Patxi Moreno
Mikel Tafall, Ander Tafall, Iker Tafall eta Patxi Moreno

Atzo, uztailak 23an, beste urte batez, Frandovínezen (Burgosen) egun guzian zehar burututako XII. Frandovínezeko txapelketan Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

IMG-20160723-WA0055Txapelketa 8 txandetako sistema Suitzarrean jokatu zen, 15 minutu + 15 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan. Txapelketa 10:00etan hasi zen eta goizez 4 txanda jokatu ziren eta arratsaldez beste lauak. Aurtengo edizioan SUB-14 txapelketan izan zen eta bertan, espedizioko mini benjamina, Iker Tafall lehian izan genuen.

Tafalldarren derbia txapelketako lehenengo txandan. Aita-semeaaren arteko lehian, puntua Anderrentzat.
Tafalldarren derbya txapelketako lehenengo txandan. Aita-semearen arteko lehian, puntua Anderrentzat.

Txapelketa absolutuan Mikel, Ander eta Patxi parte hartu zuten eta baita lan txukuna egin. Patxi Morenok txapelketako zerrendako 11. postutik abiatuta, 8 partidetan 5,5 puntu lortu eta gero, amaiera sailkapenean 8. postua lortu zuen eta infantil onenaren saria. Ander Tafall txapelketako 31a zen eta lortutako 4,5 puntuei esker, txapelketako sailkapenean 23. postua lortzeaz gain, infantiletan 3. saria lortu zuen. Mikel Tafall zerrendako 66a izan arren, gogor aritu ondoren, 3 puntu lortu zituen eta 47. postura arte igo zen.

Iker Tafall SUB-14an lehiatzen
Iker Tafall SUB-14an lehiatzen

6 urteetako Iker Tafall gaztetxoak egindako lana nabarmentzekoa da, SUB-14 txapelketako 8 partidetan 4 puntu lortu eta gero, SUB-8ko lehena izatea lortu baitzuen.

Guztioi Zorionak!

Ander Tafall, Patxi Moreno eta Iker Tafall lortutako sari eta garaikurrekin
Ander Tafall, Patxi Moreno eta Iker Tafall lortutako sari eta garaikurrekin

txapelketako 10 lehenengoen eta gure taldekideen sailkapena:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2
1 6 Aliane Diez Aaron 2099 7,5 37,0 41,0
2 2 Iglesias Leon Francisco J. 2179 6,5 39,0 42,0
3 14 Rodriguez Sanz Ismael 1932 6,5 38,0 41,5
4 5 Arauz Alonso Fernando 2119 6,0 35,0 38,5
5 22 Rivas Hierro Javier 1807 6,0 32,5 33,0
6 1 Ruiz Saiz Agustin 2240 5,5 40,0 43,0
7 8 Ausin Matilla Daniel 2008 5,5 37,5 39,5
8 13 Mota Cossio Alberto 1950 5,5 37,0 40,0
9 11 Moreno Estebanez Patxi 1964 5,5 36,5 40,0
10 3 Ortiz Fernandez-Vega Alejandr 2159 5,5 36,0 39,5
23 31 Tafall Villanueva Ander 1584 4,5 34,0 37,0
47 66 Tafall Soreasu Mikel 0 3,0 28,5 31,5

66 jokalari arte.

Sailkapen osoa ikusteko (ChessResults): hemen

Txapelketako erreportajea (Argazkiak: Tafall Villanueva sendia):

Iruñan Xake Mate Alzheimerrari. Tafalldarren lan txukuna eta saria Anderrentzat

(leer en castellano)

Uztailaren 2tik 3ra, Iruñako Nafarroa Univertsitateko kiroldegian, Mariano de Pablos zuzendutako I. Xake Txapelketa Solidarioa – Xake Mate  Alzheimerrari burutu da,  Jesús Mena arbitro nagusia izan dela,  Miguel Ramos arbitro laguntzailearekin, CIMA-Mediku Ikerketa Aplikatu Zentroa eta  Club Deportivo Universidad de Navarra taldea antolatuta, Nafarroako Klinika Unibertsitatearen laguntzarekin. Joko sistema, 9 txandetako Suitzarra izan da,  partidako 10 minutu + 5 segunduko gehitzea jokaldiko erritmoan. Parte hartzaileak ELOaren baitako bi taldetan batu dituztelarik.emotionheader

Txaplektaren berezitasun handiena jasotako diru guztia Alzheimerraren ikerketa bultzatzeko erabiliko dela.

Lagundu nahi al duzu? hemen

Tafall familiako Iker, Mikel eta Ander joko aretoaren ikuspegi panoramikoarekin
Tafall familiako Iker, Mikel eta Ander joko aretoaren ikuspegi panoramikoarekin

Klubetik Tafall familiako Mikel aita, Ander Tafall eta 6 urteko Iker Tafall semeak bertaratu dira. Guztiei B txapelketan jokatzea egokitu zaie eta baita ondo aritu ere. Guztien artean aipagarriena Ander Tafallen lana izan da,t9 partidetan 6,5 punto lortu ondoren, sailkapeneko 6. postua lortu duelarik. SUB-14ko saria lortuz. Mikel Tafalleka 4,5 puntu egin ditu eta Iker Tafall gaztetxoak merituzko 3 puntu egin ditu.

Saritu eta agintarien familia argazkia (Juan Cruz Iturralde)
Saritu eta agintarien familia argazkia (Miguel Ángel Bayo)

Familia osoa asteburu pasa Nafarroara joan dira eta baita bapo pasa ere.  Ekintza solidarioan parte hartzeaz gain, Sendaviva, Iruña, xakean jokatu, bertako gastronomiaz gozatu eta beste gauza asko egin ondoren, etxera zoriontsu bueltatu dira,

Asteburuan tafalldarrak egindako argazkiak:

B txapelketako sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta gure jokalarienak:

Ander Tafall lortutako sariarekin, Ivan Iturralderekin
Ander Tafall lortutako garaikurra soinean daramala,  Gros XT-ko Ivan Iturralderekin
Pos. Rk. Izena Ptk. Mgam Buc1 FIDE FEDA Fed.
1 12 Elia Aldave, Inigo 8,0 9.0 50.0 1660 1679 NAV
2 86 Preval Stephenson, Yony 8,0 9.0 49.0 0 0 NAV
3 6 Galvan Perez-Ilzarbe, Alejandro 7,0 9.0 48.0 1688 1666 NAV
4 14 Grasa Solanas, Oscar 7,0 9.0 47.0 1637 1659 ARA
5 3 Zaratiegui Cardesa, Jose 7,0 9.0 41.0 1698 1705 NAV
6 21 Tafall Villanueva, Ander 6,5 9.0 49.5 1584 1578 EUS
7 24 Martinez Aragon, Aitor 6,5 9.0 48.0 1571 1642 MAD
8 58 Cervantes Ibañez, Sebastian 6,5 9.0 45.5 0 0 NAV
9 16 Llerena Achutegui, Mariano 6,5 9.0 45.0 1607 1614 MAD
10 28 Ruiz Anton, Adolfo 6,5 9.0 42.5 1548 1586 EUS
47 94 Tafall Soreasu, Miguel Angel 4,5 9.0 38.0 0 0 EUS
82 95 Tafall Villanueva, Iker 3,0 9.0 29.5 0 0 EUS

A txapelketako sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak:

IMG-20160703-WA0069
“A” Txapelketako irabazlea: Henrik Teske
Pos. Rk. Tit. Izena Fed. Ptk. Mgam Buc1 FIDE FEDA Fed.
1 1 GM Teske, Henrik GER 8,0 9.0 50.5 2483 2517 CAT
2 8 FM Suarez Uriel, Adrian ESP 7,5 9.0 50.5 2304 2312 MAD
3 5 FM Marchena Hurtado, Javier ESP 7,5 9.0 46.0 2340 2306 EUS
4 6 FM Andres Gonzalez, Ivan ESP 7,0 9.0 52.0 2332 2315 AST
5 18 Jimenez Almeida, Luis David ESP 7,0 9.0 46.0 2212 2196 NAV
6 10 FM Lana Rodriguez, David ESP 7,0 9.0 44.0 2294 2306 ARA
7 25 Garcia Amoros, Pablo ESP 6,5 9.0 51.0 2175 2161 VAL
8 13 FM Garcia Jimenez, Francisco Javier ESP 6,5 9.0 48.5 2251 2251 CAT
9 17 Ayza Leon, David ESP 6,5 9.0 47.5 2215 2203 CAT
10 11 FM Renteria, Jorge COL 6,5 9.0 45.5 2264 2282 MAD

Lotura interesgarriak:

Txapelketako webgune ofiziala: hemen

A Txapelketako emaitzak (info64.org): hemen

B Txapelketako emaitzak (info64.org): hemen

Alberto Ortín Lasherasek txapelketan egindako argazki bildumara lotura:
I Torneo Ayuda a tu memoria//embedr.flickr.com/assets/client-code.js