Artxiboa laburpen hitzeka: IÑAKI MORENO

Marlaxkakoak Bilbao Chess Festivalean bisitan egon dira gaur

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean Mikel Tafall, Ander Tafall, Patxi Moreno, Iñaki Moreno, Asier Cuesta, Jokin Etxaniz eta Goio Uriarte klubeko kideak osatutako espedizioa Bilbora joan zaigu, Campos Elíseos antzokira IX Chess Master Final ytxapleketaren 6. jardunaldia ikustera eta bide batez, IX Chess Open Villa de Bilbao txapelketan parte hartzen duten lagunei bisita egitera.

DSC_1206

Xakeko Grand Slameko Maisuen IX. Finala Mundu mailan prestigio handienetariko txapelketa da, eta bertan kirol horretako munduko elitea lehiatzen ari da. Magnus Carlsen, munduko txapelduna, dago txapelketaren buruan. Faborito nagusiak munduko eliteari aurre egin beharko dio taula gainean, hots, bost maisu hauei: Sergei Karjakin Errusiarrari, Wesley So (iazko irabazlea) eta Hikaru Nakamura Estatubatuarrai, Anish Giri Holandarrari eta izar berria, 16 urteko Yi Wei txinatarrari. Gaurko emaitzak ondorengoak izan dira:

1
GM Wei, Yi (4) 2696
10
GM Giri, Anish (5) 2785
2
GM Nakamura, H. (7) 2787
½½
GM Carlsen, M. (10) 2855
3
GM So, Wesley (4) 2770
½½
GM Karjakin, S. (4) 2773

Horrela, 6. txanda jokatu eta gero sailkapena ondorengoa da:

1
Carlsen, Magnus
11/18 2855
2
Nakamura, Hikaru
8/18 2787
3
Wei, Yi
7/18 2696
4
Giri, Anish
5/18 2785
5
Karjakin, Sergey
5/18 2773
6
So, Wesley
5/18 2770
IMG-20160719-WA0011
Taldekide gazteak GM Wesley So 2015eko garailearekin

 

 

 

 

Advertisements

Gaur jokatu da Landetxako Jaietako Txapelketa

(Leer en castellano)

Irungo Landetxa Auzoan, maiatzaren 15etik, ostegunetik, maiatzaren 25era, iganderarte, Landetxako Auzo Elkarteak antolatuta, ekintza anitzez osatutako Auzoko Jaiak izango dira.

CartelAurreko urteetan bezala, gure taldekidea den Julio García Caberok, Landetxako Xake Eskolako arduraduna ere denak, Auzoko Jaietako Xake Txapelketa antolatu du. Gaur goizean 11:00etatik aurrera auzkoko 18 gaztetxoek lehian aritu dira eta sesioa oso animatua izan da.

2014ko Landetxako Jaietako Xake Txapelketako irabazleak ondorengoak izan dira: Alebinetan Ander Tafall, Benjaminetan Iñaki Moreno eta Txikietan Jon Lujan.

Bihar irungo Landetxa-Ventaseko jaiak bukatuko dira eta norbaitek bertara joan behar badu, Jaietako egitaraua pasatzen diogu.

 

Gure promesa gaztetxoen emaitza bikainak asteburuan

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari heldu batzuek (Andoni Orube, Iker Arri, Sergio Sanmateu eta Javier Azkue) Groseko Nazioarteko XXIII. txapelketan parte hartzen ari diren bitartean (txapelketa amaitzerakoan gertatutakoaren berri emango zaizue), gure etorkizuneko txapeldunek 16 urtetik beherakoentzako Gros Xake Taldeak, asteburu honetan Donostian, irailaren 20 eta 21ean,  antolatu dituen bost minutuko “tximista partida azkarretako” bi txapelketetan parte hartu dute eta Gipuzkoatik etorritako beste gaztetxoekin lehiatu eta gero, baita garaipena lortu ere:  Ander Tafallek ostiralean eta Patxi Morenok larunbatean. Gure taldeko beste ordezkarien, Jon Irigarayren eta Iñaki Morenoren, lan txukuna ere aipatzekoa izan da.

Irailaren 20an, 17:30ea, Aieteko Jauregian dagoen Kultur Etxean burututako bost txandetako txapelketan Ander Tafallek txapelketa irabazi zuen partida guztiak irabazi eta gero.

Gure beste jokalarien lana polita izan zen: Patxi Morenok lau puntu lortu zituen, Jon Irigarayk eta Iñaki Morenok hiruna puntu egin zituzten.

Irailaren 21ean, igandean 10:30ean, Gros Xake Taldeko Donostiako egoitzan, sei txandetara jokatutako txapelketan 5,5 puntu lortu eta gero Patxi Morenok garaipena lortu zuen.

Txapelketa honetara bertaratutako gure beste ordezkariek, berriro ere, lan txukuna egin zuten eta Ander Tafallek eta Jon Irigarayk 3,5 punturekin amaitu zuten txapelketa.

Bertaratutako gutiei burututako lanarengatik zorionak ematen dizkiegu!
Azkenik, Mikel tafalli bidalitako argazkiengatik eskerrak ematen dizkiogu.

Elitxu auzoko gaztetxoen xake txapelketako emaitzak

(leer en castellano)

Elitxuko Auzolagun elkarteak (Irun) bere egoitzan gaztetxoei zuzendutako xake txapelketa bat antolatu du gure klubaren laguntzaz. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30era bitartean bertaratutako 20 “promesak” beren mailetako txapela lortzen saiatu dira.

 

Mikel Tafall txapelketako zuzendaria izan da eta arbitro taldea Iker Arrik eta Oscar Holgadok osatu dute. Maila ezberdinetako sailkapena ondorengoa izan da:

BENJAMINAK:
1-IÑAKI MORENO
2-PABLO ZAPORTA
3-ANAIS MATE
4-HARITZ SEIN
5-JAVIER SUSPERREGI
6-OIER ARRIBAS
7-OIER RODRIGO
8-TELMO ARAKAMA
9-ENEKO BORDA
10-HODEI HERRERA
11-LORENA ALDAKO
12-IRAIA RODRIGO
13-GARAI ETXEBERRIA
14-ENEKO LEDESMA

ALEBINAK:
1-PATXI MORENO 4,5 PUNTU.
2-ANDER TAFALL 4,5 PUNTU.
3-MIKEL HERRERO
4-ODEI LETE
5-XABAT KARRERA