Artxiboa laburpen hitzeka: iraia otxoa

Gipuzkoako eskolarteko txapelketako Banakako Alebinetan 2. eta 3. postuak lortu ditugu

(leer en castellano)

Gaurko egunez Gipuzkoako Eskolarteko infantil eta alebin mailetako Banakako Xake Txapelketa jokatu da, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta Gros Xake Taldearen egoitzan. Bost txanden ondoren dagoeneko baditugu Euskadikoa jokatzeko sailkatu direnen izenak eta 2014ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako irabazleak: Alebinetan, Miguel Aroztegi (Beasain) da eta Infantiletan,  Jose Luis Muñoz (Donostia).

Gure taldeko bi ordezkari bakarrak alebin mailan jokatu dute eta Ander Tafallek eta Patxi Morenok bikain aritu direla esan beharra dugu.

 

20140405_163816[1] (640x454)
Ander Tafall (3.), Miguel Aroztegui (1.) eta Patxi Moreno (2.) Podiumean
Aurten bi ordezkari bakarrik izan baditugu ere, oso gogotsu joan dira, sasoian daudelako, eta goizeko hiru txanden ondoren, sailkapenaren lehen postuetan zeuden, txapelketa irabazteko aukera handiekin. Bazkaldu ondoren, indarrak hartuta, gogor aritu dira, maila ona erakutsiz, baina, bost txanden ondoren Miguel Aroztegi zen txapelduna eta gure ordezkariek egindako lan politak ordainetan bigarren postuetan berdinduta amaitu dute. Baina, txapelketako bigarrenak Euskadiko Txapelketara sailkatzen delako, desberdintzera jo da eta bertan gauza harrigarria gertatu da: berdinketa hausteko zeuden hiru sistema ezberdinetan ere, gure bi jokalariek berdinketa lortu dute.

Patxi eta Ander Armagedonean
Patxi eta Ander Armagedonean

Txapelketako arbitroak, Argandoñak, jokalariei arauak berdinketa hauek hausteko ametitzen dituen sistemetatik bat aukeratzea eskatu die: zozketa (txanpon bat airera botatzea) edo Armagedona (partida azkarra, non jokalari zuriak 6 minuturekin abiatzen da eta beltzak 5 minuturekin, baina parra azken honen aldekoa da). Baina, gure jokalariek ez zuten bietatik bat ere aukeratu nahi eta gure espedizioko Oscar Holgadok elkarrekin hitz egitera joan zitezela aholkatu die. Bueltatu direnean beren erantzunak denak aho-zabalik utzi ditu, bestea, galtzailea, Euskadiko txapelketara joango ez zelako, nahiago zutela, laugarren geratu den Josu Manterolari ematea. Azkenean Armagendona jokatzeko beharraz konbentzitu dituzte eta gogo txarrez hasi badira ere, azkenean, amaiera-agoniakodun emozioz betetako partida burutu dute, non Anderri bandera erori zaio, Patxik segundo bakar bat zuela. Eta horrela txapelketako podiumeko mailak erabakita geratu dira.

Argazki erreportajea: Mikel Tafall eta Óscar Holgado.

____________________

Gipuzkoako Eskolarteko Alebin mailako txapelketan 20 jokalarik parte hartu dute. Ondorengo loturan Alebin mailako txapelketako sailkapen osoa eta jokalari bakoitzak egindako lana ikusteko aukera duzue: Gipuzkoako alebina banaka

Gipuzkoako 2014ko Eskolarteko Alebin mailako banakako podiuma ondorengoa izan da:

Rk. Ha.Z. IZENA FED Elo Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 11 AROZTEGI Miguel La 2002 5.0 14.5 10.0 14.50
2 17 MORENO Patxi Tok 2002 4.0 16.0 9.0 11.00
19 TAFALL Ander Tok 2002 4.0 16.0 9.0 11.00

____________________

Gipuzkoako banakako Infantil mailan 11 jokalarik parte hartu dute, gure elkarteko ordezkaririk izan ez dela. Ondorengo loturan Infantil  mailako txapelketako sailkapen osoa eta bakoitzak egindako lana ikusteko aukera duzue: Gipuzkoako Infantila banaka

Gipuzkoako 2014ko Eskolarteko Infantil mailako banakako podiuma ondorengoa izan da:

Rk. Ha.Z. IZENA FED Elo Ptuak.  Des 1  Des 2  Des 3
1 6 MUÑOZ AVILA Jose Luis Zur 0 5.0 10.5 6.0 10.50
2 2 AROZTEGI Juan Jose La 0 4.0 12.0 5.5 7.00
3 8 OTXOA Iraia Ano 0 3.0 12.5 7.0 6.00

____________________

Antolatzaileei egindako lana eskertzen diegu eta bertan parte hartu duten Gipuzkoako jokalari guztiei ere, emandako erakustaldiagatik, Zorionak luzatzen dizkiegu!

Advertisements