Artxiboa laburpen hitzeka: iriondo ZKE

Azken aurreko liga jardunaldia: hiru garaipen eta gorengo mailako taldearen porrota. Porrotak txapelketa irabazteko ia aukerarik gabe utzi dio

(leer en castellano)

Gaur azken aurreko jardunaldia jokatu da: Gipuzkoako taldekako gorengoen eta lehen mailako hamargarren jardunaldia eta play offetako hirugarrena.

Gorengoen mailako taldeak kanpoan 3-1 galdu du, Donostian, Easo B taldearen aurka, gure lehen bi tableroak faltan zuten arren, lan txukuna burutzen ari ziren, baina, zortea lagun izan ez eta azkenean guztiak beren partidak galdu dituzte, Ramon Nogues izan ezik, lehengo taldetik igo den jokalari honek bere partida irabazi baitu. Gure lehen taldeak emaitza honekin txapelketa irabazteko aukerari oso txikiarekin geratzen da eta egun duen Gipuzkoako urrezko mailako sailkapeneko bigarren postua mantentzearren lehiatu beharko da. Lehenengo mailako taldeak Zarautzen, Ramonen bajarekin, 1,5-2,5 garaipena lortu du Iriondo Z. K. E. ‘B’ taldearen aurka, eta bertan aipagarriena Ibai Dorronsoro gazteak lortutako garaipena izan da. Lehengo mailako taldea taularen erdi-aldean jarraitzen du, bosgarren, goiko postuetatik hurbil. Hondarribia-Marlaxka ‘C’ taldeak 2. maila mantentzeko play offean etxean, bere taldean lider doan Billabona B taldea 2,5-1,5 garaitu du eta bigarren postura igo da. Lortutako puntuekin jaitsiera postuetatik matematikoki libratu da. Zorionak. Azkenik 2. mailara igotzeko play offean gure ‘D’ taldeak etxean ere Goierri taldea 2,5-1,5 garaitu du eta gure hirugarren mailako taldea igotzeko aukerarik ez badu ere, lehian gogor dabil, bere benetako indarra erakutsiz.

Datorren bi asteetan ez da liga jardunaldirik, eta azkeneko jardunaldia 2013ko apirilaren 13an jokatuko da, tartean NAZIOARTEKO XXXVI. “DONOSTIA HIRIA” XAKE TXAPELKETA izango baitugu. Bertan gure taldeko jokalari batzuk parte hartuko dute eta horren berri emango dizuegu.

10 JARDUNALDIA (2013/03/16)

Maila: Gorengoena. Txanda 10/11. Tokia: Donostia

Taula Easo B 3 Ema. 1 Hondarribia-Marlaxka A
1 Roberto Pinilla T 1-0 B  F. Javier Torres
2 Galder Salterain B 1-0 T Nabar Tejedor
3 Juan Jose Escribano T 1-0 B Antonio Cruz-López
4 Tomas Lazkano B 0-1 T Ramon Nogues

________

Maila: Lehenengoa. Txanda 10/11. Tokia: Zarautz

Taula  Iriondo Z. K. E. B Ema. Hondarribia-Marlaxka B
1  Moisés Solino T 1-0 B Andoni Orube
2  Xabier Ruiz B ½–½ T Daniel Garmendia
3  Pablo Arrondo T 0-1 B Iker Arri
4  Jon Alcibar B 0-1 T Ibai Dorronsoro

________

Paly Offa: Bigarrena maila mantentzea. Txanda 3/4. Tokia: Hondarribia

Tablero Hondarribia-Marlaxka C Ema.  Billabona B
1 Manolo Delgado T 1-0 B David Parron
2 Jesus Mari Jauregui B ½-½ T Iñaki Arrillaga
3 Mariano Muriel T 1-0 B Juanjo Villena
4 Fernando Garcia B 0-1 T Aitor Villena

________

Play Offa: Bigarren mailara igotzea. Txanda 3/4. Tokia: Hondarribia

Taula Hondarribia-Marlaxka D Ema. Goierri A
1 Victor López T 0-1 B Hurko Mendiguren
2 Ander Uranga B 1-0 T Iñaki Hernández
3 Mikel Tafall T ½-½ B J.L. Redin
4 Fernando Hoyos B 1-0 T Jon Álvarez

________

Gogoan izan:Ligako informazio guzia (taldeak, jokalariak, egoitzak, arautegia, e.a.): GXF

Ligako emaitza eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako emaitzak: Chess-Results

Advertisements

Gaurko txanda: bi parra, garaipen eta porrot bana

(leer en castellano)

2012ko martxoaren 09an, larunbata, Gipuzkoako taldekako gorengoen eta lehen mailako bederatzigarren jardunaldia jokatu da eta play offetako bigarren jardunaldia. Gorengoen mailako taldeak kanpoan 0,5-3,5 irabazi dio Azkoitiko Anaitasuna Kakuteri, parra lortu duen Nabar ez ezik beste guztiek garaipena lortu dutelarik. Andoainen lehenengo mailakoek  parra lortu dute. Hondarribia-Marlaxka ‘C’ taldeak 2. maila mantentzeko play offean etxean Zarauzko Iriondo Z. K. E. ”C’ taldearekin berdinketa lortu du. Eibarren jokatzen zuen 2. mailara igotzeko play offean Hondarribia-Marlaxka ‘D’ taldeak porrota jaso du 4-0 Eibar ‘B’ taldearen aurka.

Jardunaldi honetan gorengo mailako taldeak bere mailako bigarren postua sendotu du nahiz eta lehenarekin tarterik ez murriztu. Urnieta 1,5 puntura  lider darrai. Lehenengo mailako taldeak lortutako parrarekin bere mailako sailkapeneko erdialdean duen bosgarren postuan jarraitzen du, mailako lider Billabona dugu. Bigarren mailako taldeak mantentze play offean parra lortu eta gero, hirugarren postuan darrai, jaitsiera postuetan dauden taldeetatik 4 puntuetara urrun. Eta gure hirugarren mailako taldeak gaur galdu eta gero, matematikoki adio esaten dio bigarren mailara igotzeko ametsari.

9. JARDUNALDIA (2013/03/09)

Maila: Gorengoena. Txanda 9/11. Tokia: Azkoitia

Taula Anaitasuna Kakute A ½ Ema. Hondarribia-Marlaxka A
1 Egoitz Irure T 0-1 B  Manu Mayo
2 Asier Plazaola B 0-1 T  F. Javier Torres
3 Carlos Sánchez T ½–½ B  Nabar Tejedor
4 Juan Carlos Valor B 0-1 T  Antonio Cruz-López

________

Maila: Lehenengoa. Txanda 9/11. Tokia: Andoain

Taula Andoain 2 Ema. 2 Hondarribia-Marlaxka B
1 Aritz Rabadan T ½–½ B Ramon Nogues
2 Alfredo Guerrero B 1-0 T Andoni Orube
3 Jesus Maria Espin T ½–½ B Daniel Garmendia
4 Juan Miguel Imaz B 0-1 T Iker Arri

________

Paly Offa: Bigarrena maila mantentzea. Txanda 2/4. Tokia: Hondarribia

Tablero Hondarribia-Marlaxka C 2 Ema. 2  Iriondo Z.K.E. C
1 Manolo Delgado T 1-0 B Ramón Arguinchona
2 Jesus Mari Jauregui B 1-0 T Jorge Feijoo
3 Paulo Manterola T 0-1 B Javier Vilches
4 Alain Arri B 0-1 T Jorge Iglesias

________

Play Offa: Bigarren mailara igotzea. Txanda 2/4. Tokia: Eibar

Eibar taldeko Mikel Larreategi gure lagunaren argazkiak. Mila esker!

Taula Eibar B 4 Ema. 0 Hondarribia-Marlaxka D
1 David Pérez T 1-0 B Ibai Dorronsoro
2 Xabier Beorlegui B 1-0 T Victor López
3 Emilio Jose Freire T 1-0 B Ander Uranga
4 Jose Antonio Garrido B 1-0 T Carlos Pascual

________

Gogoan izan:Ligako informazio guzia (taldeak, jokalariak, egoitzak, arautegia, e.a.): GXF

Ligako emaitza eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako emaitzak: Chess-Results