Iker Tafall eta Gorka Tafall txapelketa hasi aurretik
Iker eta Gorka Tafall anai gaztetxo bien la txukuna Iruñean gaur jokatu denI. San Juan de la Cadena txapelketan. Nafarroako Eskolarteko zirkuituko txapelketa berri hau CP San Juan de la Cadena eskolak antolatu du. Zuzendari lanak IM Mikel Huergak bete ditu. Aritz Idiazabal epaile nagusia izan da eta Andres Malon epaile laguntzailea. Bertaratutako 54 gazteek bi taldeetan (sub10-sub8 eta sub16-sun14-sub12 mailatan) banatuta, 6 txandetako suitzar sisteman, 15 minutuko partidak jokatu dituzte. Bertan gure ordezkari gaztetxoek burututako lana aipatzekoa da: Iker Tafall lehena izan da sub10ean eta Gorka Tafall bigarren izan da sub8an. Bioi Zorionak!
Gorka Tafall eta Iker Tafall gaur lortutako garaikurrekin
Gaur goizena Nafarroako hiriburuan, Iruñean, OBERENAKO X. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA burtu da gure ordezkaritza txikiarekin. Iker Tafallek eta Gorka Tafallek oso goiz ederra pasa dute Oberenako instalazio ederrean.
Oberena Elkarteak oso txukun antolatu duen txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarrean sartua dago. Txapelketan adin ezberdinetako 160 gazte parte hartu dute, eta giroa aparta izan da. Gureak bertan egon den giro apartaz disfrutatzeaz gain, oso ondo pasa dutela esan digute eta baita oso txukun aritu. Horrela, beren mailetan, Ikerrek bigarren postua lortu du eta bere txapelketan bederatzigarrena eta Gorka bere adineko lehenengoa izan da eta bere txapelketako bigarrena.
Antolatzaileak eta babesleak zoriontzen ditugu eta bertan parte hartu duten jokalariak eta laguntzaileak ere, familian disfrutatzeko txapelketa txukuna egiteagatik. Zorionak!
Jarraian gure espedizioak egindako argazki sorta:
Lotura interesgarriak:
Txapelketako sailkapenak Obrenako webgunean: hemen
Atzo Kadete eta Infantil mailetan Euskadiko Banakako txapelketak burutu ziren. Euskadiko Xake federakuntzak antolatuta, txapelketa Eibarko Unibertsitate Zentroan burutu zen gure klubeko bi jokalari Patxi Moreno Estébanezek eta Ander Tafall Villanuevak Gipuzkoa ordezkatu dutela. Gaur aldiz, Absolutoa burutu da et abertan Ramon Nogues Fernandez taldekidea izan dugu.
Kadetea
Kadetea apirilaren 4tik 7ra burutu zen , Eibarreko Unibertsitate Zentroan eta bertan 36 jokalari zian zirem. 6 txandetako suitzarrean lehian. Amaieran txapelketa gure taldekidea den Patxi Morenok lortu zuen 6 parttidetan 5 puntu egin eta gero. Puntu berdinak egin eta gero, Andres Malonek bigarren postua lortu zuen, desenpate okerragoa zuelako. Hirugarren postua berrriro lortu zuen Josu Manterolak 4,5 puntu egin eta gero. Aipamen berezia merezi du gure beste taldekideak, Ander Tafallek, zein sailkapenean 8. postua egin bazuen ere, oso txapelketa txukuna burutu zuen. Horrela, bosgarren jardunaldian lidergoan beste bostekin berdinduta amaituta, azken txandan, lehenengo mailan, Patxi taldekideare aurka lehian aritu behar izan zuen, txapeketa irabazteko aukerak zituela. Atzoko pardida gogorra izan zen eta Patxik zuriekin abantaila eta erasoa indartsua lortu bazuen ere, Anderrek defentsa ikaragarria egin zuen eta horrela, berdintzeaz gain posizio askoz ere hobeagoa lortu zuen. Zeinotean aldiz Patxik egoerari buelta eman zion eta amaieran partida irabazi zuen eta txapelketa. Biek gure zorionik beroenak merezi dute!
Jubenila apirilaren 3an hasi eta 7an amaitu zen eta 15 jokalarik parte hartu zuten eta suitzar sisteman 7 txanden ondoren, lehen postua Aritz Morantek lortu zuen 7 partidatan 6,5 puntu lortu duelako. Bigarren postua Jose Luis Muñozek lortu zuen 6,5/7 puntu egin eta gero. Biek txapelketa oso txukuna egin zuten eta azkenean ezberditze sitemak erabaki zuen garailea. Hirugarren postua Ander Garraldak lortu zuen 7 partidatan 5 puntu egin eta gero.
Gaur goizean bukaera eman zaio Euskadiko Absolutuari, Iruñeako “Fuerte del Príncipe”Gazte Aterpetxean jokatu denari, bertan 24 jokalari izan direla. Klubetik Ramon Noguesizan dugu, zein ez du oso txapelketa txukuna izan, baina, esperientziarekin oso kontent agertu da. IM Mikel Huergak 7 partidetan 6 puntu lortu ondoren, txapela eraman du, duela 6 urte lortutako garaipena errepikatuz. Podiumean 5,5 puntu egin dituen GM Gabriel Del Rio, eta 5 puntu lortu dituen FM Javier Marchena uzan ditu.
Urteroko ohiturari jarraituz, Pazko astean, Euskadiko Xake Federakuntzak antolatuta, Euskadiko banakako txapelketak burutuko dira. absolutoa, Jubenila eta Kadetea.
Absolutoa
Apirilaren 2an Iruñeako “Fuerte del Príncipe” gazte egoitzan Euskadiko Txapelketa Absolutoa hasi zen 24 jokalarien parte hartzearekin eta gure taldeak ordezkaria du bertan: Ramon Nogues.
Ramon Iruñean bisitan joandako taldekideekin
Apirilaren 2tik 7ra bitarte,7 txandetan, jokalari bakoitzak partidako 90 minutu + 30 seguduko erritmoan, lehian arituko dira, txapela lortu nahian. Bertan faborito nagusia GM Salvador Gabriel del Rio delarik.
Jubenila eta Kadetea Eibarko Unibertsitatean jokatuko dira. Apirilaren 3tik 4ra burutuko da jubenila. Bertan 15 jokalarik parte hartuko dute, klubak ordezkarrik ez duela. Rankingeko lehena Jose Luis Muñoz Donostiarra da.
Kadetea gaur hasi da eta, apirilaren 4tik 7ra burutuko da Eibarko Unibertsitatean. Bertan 36 jokalarik parte hartuko dute. Zerrendaburua gure taldeko Patxi Moreno da eta Ander Tafall 4. zerrendaburua da.
Tafalldarren la txukuna Iruñean jokatuako VII. DONIBANE GAZTE TXAPELKETAN (Nafarroako Eskolarteko zirkuitoko txapelketa).
Ander Tafallek, Handietan nagusi izan zen. Sub8-an, Iker Tafallek 3. postua lortu zuen eta Gorka Tafallek merituzko 5.postua lortu zuen, bost urte baitutu.
Hiruei Zorionak!!
Toth familia Suitzan darraite eta bertan xakean jokatzen jarraitzen dute eta lan txukuna egiten. Oraingoan, urtarrilaren 13tik 15era, erritmo klasikoan, Therwilleko Sailkatze txapelketan parte hartu zuten naiaetako bik. Manoush Tothek (Elo FIDE 1399) SUB12ko 29. postua lortu zuen eta Anatol Tothek(Elo FIDE 1693) Sub14an, bigarren postua lortu zuen eta uztailean jokatuko den finalerako sailkatu da. Bioi Zorionak!
Hondarribia Marlaxka xake klubak antolatuta, Irunen jokatuko den eta Gipuzkoako Eskolarteko 2017ko Txapelketara sailkatzeko balio duen xake txapelketan parte hartzeko izen ematea abian dagoela gogoratzen dizuegu. Hondarribiak eta Irunek osatzen duten guneari dagokiona.
10 minutu (Finish) partidatako 5 txandetako Suitzar sitemako txapelketa aurreikusi dugu, baina honek aldaketak izan ditzazke, izen ematen duten hauerren kopuruaren baitan. parte hartzeko Ikasturte honetako, 2016-2017, Eskola kirolean izena emana izatea ezin bestekoa da.
BIDASOALDEKO ESKOLARTEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA 2017
BENJAMINAK (2007an eta 2008an jaiotakoak) ALEBINAK (2005an eta 2006an jaiotakoak) INFANTILAK (2003an eta 2004an jaiotakoak)
2016ko Bidasoaldeko Zonaleko Txapeldunak: Pablo Zaporta (Alebinetan txapeldun), Ander Tafall (Infantiletan Txapeldun) Hodei Herrero (Benjaminetan txapeldun)
JOKO ARETOA: Landetxa Auzo Egoitza, Bizkaia kalea, 15 (Ventas, Irun)
DATA: 2017ko urtarrilaren 27an, ostirala, 17:45etik aurrera
2016an parte hartu zuten guztiek beren sariekin
Parte hartzea baieztatzeko, urtarrilaren 25a baino lehen,
ondorengo telefonora deitu: 635 702 745 (Carlos Pascual)
Gaur, azaroaren 20a, Mikel Huerga lagunak zuzendutako Iruñako Etxabakoiz Igerilekuan, Ansoaingo II. Txapelketa Eskolarra burutu da, Aritz Idiazabal arbitro nagusi izan dela. Sub 8, Sub 10, Sub 12 eta Sub 16 mailak dituen Txapelketa hau FNA Nafarroako Xake Federazioak antolatutako zirkuito eskolarraren parte da. Bertan gure taldkeo Tafall aniek parte hartu dute: Ander, Iker eta Gorka eta Bidasotarren parte hartzea Toki Alaiko ikaslea den Aimar Arrechek , osatu du. Guztiek, nahiz eta podiumean ez amaitu, txukun aritu dira.
Maila ezberdinetako irabazleen famili argazkia
Jarraian maila bakoitzeko lehenengo sailkatuen zerrenda eta gure jokalariek egindako lana:
Pasa den igandean, abenduaren 7an, Uharteko Don Carlos jatetxe eta hotelean, Orvina Xake Klubak antolatuta, “Puente Foral Escolar” txapelketa eta “gurasoentzako” txapelketa interesgarria burutu ziren gure Tafall familiakoak bertan izan genuela. Biek lan txukuna burutu zuten eta Mikelek gurasoen txapelketan 6. postua lortu bazuen, Anderrek, Sub-14an 7. postuan amaitu zuen txapelketa, Sub-12 onenaren saria lortuz. Irtenaldi honetan Manterola familia lagun izan zuten eta Josuk txapelketa oso ona egin zuen Sub-14koan 2. postua lortuz eta Kandidok 13. postua lortu zuen aiten txapelketan.
Gaur amaitu berri da Nafarroan burutzen den Nazioarteko Xake Txapelketarik garrantzitsuena: Agrupación Deportiva San Juan VI. Nazioarteko Txapelketa eta lehian gure taldekidea den Daniel Garmendia izan da.
uztailaren 23tik 29ra Iruñako Hotel Iruña Parken bildutako 93 xake jokalariek lehian aritu dira eta hauen artean 5 Nazioarteko Maisu Handi, 6 Nazioarteko Maisu, 8 FIDE maisu eta Master Candidate baten parte hartzea nabarmendu daiteke.
.
Txapelketa Indiako Chakkravarthy Deepan Nazioarteko Maisu Handiak irabazi du, M R Venkatesh eta Juan Carlos Obregon Rivero baino desberdinekoa hobea izan duelako (hirurak 7tik 9na puntu lortu baitute). Daniel Garmendia txapelketako 75. postua lortu du.
.
Danielek esan digunez esperientzia oso aberasgarria izan da, hauxe izan baita Gipuzkoatik at jokatu duen lehengo Nazioarteko Txapelketa eta izan dituen arerioen maila handia dela eta oso txapelketa gogora izan dela. Hala ere txapelketa hasiera zoragarria izan du, lehen lau partidatan 3 puntu lortu eta gero, baina txapelketaren bigarren zatian zorte pittin bat falta izan zaiola eta nekearen eta jardunaldi bikoitzen eraginez ezin izan duela emaitza hobeagorik lortu, baina, burututako lan txukunarekin kontent dagoela ere gaineratu digu.