Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
CECLUB Segunda División 2022
Gure klubeko beste mugarri bat, denbora luze baten ondoren, Espainiako Taldekako Txapelketan parte hartzen dugu berriro. Harro gure klubaz eta Hondarribia Marlaxka osatzen duten kide guztiez.
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Pobesko Igerilekuetako Taberna Txapelketa
Martintxo Xake Klubeko lagunek Pobesko Igerilekuak-Tabernan xake-egun ederra antolatu dute. Xakea, igerilekua eta bazkari egun animatu honetan gure taldeko zortzi jokalarik parte hartu dute bi taldetan. Batean Goio Uriarte, Jurgi Diaz, Nora Lera eta Jon Diaz aritu dira eta bestean Gontzal Lera, Patxi Diaz, Ander Garcia eta Mikel Perez.
Gure taldekideek partida politak egiteaz gain, xake egun ederra izan dute. Txapelketa amaieran honakoa izan da sailkapena.
Zorionak Martintxo Xake Klubari eta haren alma materri, Eider Velascori, parte hartu dugun guztiok gozatu dugun beste ekitaldi animatu batengatik. Lagunak, klubekoak eta beste klub batzuetakoak, xakea, janari ona, igerilekua, eguraldi ona ustartu duen egun bikainagatik. Eskerrik asko!
Tafalldarrak Burgosko Xake Zirkuitura itzuli dira. Gaur Isargo txapelketak. Goizean Torneo Infantil de Isar jokatu da eta arratsaldean XIVº Torneo de Isar txapelketa
Gaur, abuztuak 13, goizean Burgoseko Xake Gazte Zirkuituko higarren txapelketa jokatu da, Torneo Infantil de Isar 2022 txapelketa eta 45 xake jokalari gazte bildu ditu eta bertan Iker Tafallek eta Gorka Tafallek parte hartu dute. Jarraian txapelketa honetako lehenego 10 sailkatuak:
Arratsaldean, Isarko XIV. Txapeketa burutu da, Bugorsko 7. Zirkuitu honetako 6. txapelketa dena eta, bertan, 97 jokalarik parte hartu dute. Txapelketa hoetan Tafall Team osoak parte hartu du: Mikel, Ander, Iker eta Gorka. Txapelketako zazpi txandak, partidako 10 minutuko + jokladiko 2 segundo gehitzearekin jokatu da eta jarraian txapelketako sailkapen nagusiko lehenengo 10 sailkatuen berri ematen dizuegu eta gure taldekideen emaitzak:
GIPUZKOAKO XAKE AZKARREKO TXAPELKETA, JOSELU MUÑOZ TXAPELDUN!
Larunbatean burutu zen Gipuzkoako Xake Azkarreko Banako Txapelketa eta bertan gure klubetik bederatzi jokalari hurbildu ziren, horietako bi emakumeak. Gure ordezkariek oso lan txukuna egin zuten, taldeko Patxi Moreno eta Josu Tornay txanda gehienetan lidergoan izan genituela. Baina, xakeak horrelako gauzak izaten ditu eta azken bi txanden emaitzen ondoren gure lagunek ez zuten podiumean amitzea lortu eta laugarren eta seigarren postuetan amaitu zuten txapelketa. Gros xake taldeko Joselu Muñozek garipena lortu zuen, Billabonako Jose Luis Guijarro (2.) eta Aimar Alvarez (3.) podiumenan lagun izan zituela. Josette Fontain gure taldekideak parte hartu zutenen arteko lehenengo emakumea izan zen. Zorionak parte hartu duten guztioi. Jarraian Podiuma eta gure taldekideen lana:
Non: Centro Cívico Palmera Montero, Uranzu Kalea 912, Irun
Hasierako ordua: 16:30tan
Sariak: Kopak izango dira sailkapeneko lehengo hiru klubentzako
Joku erritmoa: 3’ + 2 segundu egindako jokaldi bakoitzagatik
Izen ematea: xake@fgajedrez.org helbidera bidalitako email baten bidez. Korreoak jasotzeko epea: Irailaren 30a, osteguna.
OHARRA: Parte hartzeko bai klubek bai jokalariek eduki behar dute Gipuzkoako Xake Federazioaren litzentzia indarrean. Eta gainera jokalariaren litzentzia klub horrek lortu behar izan du Federazioan.
TORNEO CIDIANO DE SOTOPALACIOS
Larunbatean 6º Circuito Burgalés de Ajadrez 2021, azken txapelketa burutu zen eta bertan jokatzera hurbildu ziren Tafall familia. Goizean Torneo Infantil Cidiano de Sotopalacios 2021 jokatu zen eta bertan Iker Tafallek eta Gorka Tafallek emaitza oso txukuna izan zuten. Hemen txapelketa honetako sailkapeneko lehen hamarrak:
Haurren Txapelketako lehen 10 sailkatuak
Rk.
Izena
Ptk.
Jatorria
1
Bermudez Salmon, Mateo Tomas
6,0
Cantabria
2
Revuelta Blanco, Daniel
5,5
Valladolid
3
Tafall Villanueva, Iker
5,0
Gipuzkoa
4
Garcia Amelibia, Emilio
5,0
Cantabria
5
Dominguez Tapia, Javier
5,0
Burgos
6
Tafall Villanueva, Gorka
5,0
Gipuzkoa
7
Esparza Toni, Angel
4,5
Navarra
8
Pampliega Ureta, Luis
4,5
Burgos
9
Gomez Falagan, Hugo
4,0
Cantabria
10
Quintana Romero, Lucas
4,0
Burgos
Lortutako emaitza hauei esker, Ikerrek eta Gorkak zirkuituko 2. eta 3. postuak lortu dituzte. ZORIONAK!
Eta arratsaldean VI Torneo Cidiano de Sotopalaciostxapelketaren txanda izan zen, udako txapelketen 6º Circuito Burgalés de Ajadrez 2021 zirkuitoari amaiera eman ziona. Azken garaipena IM Enrique Tajedor Fuentesentzat izan zen, Andrés Iglesias Ferreira (2) eta Gabriel Rodriguez Sanz (3) lagun zituela podiumean. Gure ordezkaritzak emaitza onak izan zituen: hala, Ander Tafallek, 4,5 punturekin, txapelketa honetako 18. postua lortu zuen, Iker Tafalek 4 punturekin, 34. postua lortu zuen, Mikel Tafallek 3 punturekin, 52. postua lortu zuen eta Gorka Tafalek 2,5 punturekin, 59. postua lortu zuen.
Txapelketa absolutuaren sailkapena
Rk.
Izena
Ptk.
Jatorria
1
Tejedor Fuente, Enrique
7,0
Cantabria
2
Iglesias Ferreira, Andres
6,0
Cantabria
3
Rodriguez Sanz, Gabriel
6,0
Burgos
4
Fernandez Garcia, Gumersindo
5,5
Burgos
5
Del Carmen Hernandez, Aimer
5,5
Navarra
6
Juarros Ruiz, Victor
5,5
Burgos
7
Tabuenca Mendataurigoitia, Dani
5,0
Cantabria
8
Ruperez Benito, Antonio
5,0
Soria
9
Gonzalez Manrique, Mario
5,0
Burgos
10
Abrisqueta Zudaire, Leyre
5,0
Navarra
Ondoren, Burgosko Zirkuituko (2021) azken sailkapena emango dizuegu. Bertan, Anderren 4. postua nabarmendu nahi dugu.
Zorionak!!!
BERGARAKO EMAKUMEEN III. TXAPELKETA
Gaur goizean klubeko ordezkaritza txikia Bergarara hurbildu behar zen Emakumeen txapelketan parte hartera baina garraio arazoengatik azkeenean ezin izan dute bertan parte hartu. Hala ere ekimen polit honen berri ematen dizuegu eta baita antolatzaileek pasatako bideo laburpena jari ere bai:
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.
XAKE IKASTAROA 2021-2022
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
Xakeak dituen onurak umeei begira:
Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:
Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
Arrazoibide logiko-matematikoa.
Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.
Argazkia: El periodico de Extremadura. Jaque mate al deterioro cognitivo
Klubaren helburuetako bat xakearen zabaltzea da eta heldu eta adinekoei gure kirola ezagutzeko aukera eman nahi diegu, dibertigarria ez ezik, adin guztietan bestelako onurak dituelako:
hobetze espiritu osasuntsua lantzen du.
buru-argitasuna eta memoria mantentzen laguntzen du.
TAFALLDARRAK XIX TORNEO DE VERANO DE SALAS DE LOS INFANTES TXAPELKETAN
Gaur arratsaldez XIX Torneo de Verano de Salas de los Infantes txapelketa burutu da 6º Circuito Burgalés de Ajedrez 2021 zirkuituko hamaikagarrena eta azken-aurrekoa. Bertan Tafall familia izan dugu. Laurak oso lan txukuna egin dute txapelketa. Hemen gaurko txapelketako lehenengo lau jokalarien emaitzak eta gure jokalariena:
GIPUZKOAKO XAKE TXAPELKETA AZKARRETARAKO IZENEMATEAK IREKITA (BANAKA+TALDEKA)
GIPUZKOAKO XAKE AZKARRA BAKARKAN TXAPELKETA DEIALDIA
Data: 2021ko Irailaren 25an
Hasierako ordua: 16:30tan
Non: Centro Cívico Palmera-Montero, Uranzu Kalea 912, Irun
Sariak: Kopak izango dira lehengo hiru sailkatuentzako
Joku erritmoa: 3’ + 2” jokaldi bakoitzagatik
Izen ematea: xake@fgajedrez.org helbidera bidalitako email baten bidez. Korreoak jasotzeko epea: Irailaren 23a, osteguna.
Parte hartu ahal izateko Gipuzkoako Xake Federazioaren litzentzia indarrean eduki behar da.
GIPUZKOAKO XAKE AZKARREAN TALDEKAKO TXAPELKETA
Data: 2021ko Urriak 2an
Non: Centro Cívico Palmera Montero, Uranzu Kalea 912, Irun
Hasierako ordua: 16:30tan
Sariak: Kopak izango dira sailkapeneko lehengo hiru klubentzako
Joku erritmoa: 3’ + 2 segundu egindako jokaldi bakoitzagatik
Izen ematea: xake@fgajedrez.org helbidera bidalitako email baten bidez. Korreoak jasotzeko epea: Irailaren 30a, osteguna.
OHARRA: Parte hartzeko bai klubek bai jokalariek eduki behar dute Gipuzkoako Xake Federazioaren litzentzia indarrean. Eta gainera jokalariaren litzentzia klub horrek lortu behar izan du Federazioan.
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.
XAKE IKASTAROA 2021-2022
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
Xakeak dituen onurak umeei begira:
Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:
Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
Arrazoibide logiko-matematikoa.
Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.
Argazkia: El periodico de Extremadura. Jaque mate al deterioro cognitivo
Klubaren helburuetako bat xakearen zabaltzea da eta heldu eta adinekoei gure kirola ezagutzeko aukera eman nahi diegu, dibertigarria ez ezik, adin guztietan bestelako onurak dituelako:
hobetze espiritu osasuntsua lantzen du.
buru-argitasuna eta memoria mantentzen laguntzen du.
Ikasteko gaitasuna lantzen du.
nagikeria mentala saihesten du.
ideia sortzaileak sustatzen ditu.
Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko dugu.
Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.
Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!
Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki honetan ere bidelagun ditugulako.
MARLAXKAKOAK GAUR GETXON. GOIZEAN EMAKUMEZKO SELEKZIOEN II. MATCH-EAN, ETA ARRATSALDEAN, EUSKADIKO II. BIKOTE MISTOEN TXAPELEKTAN
Gaur goizean Gontzal Lera, Nora Lera eta Josette Fontainek Getxora joan dira egunean izan diren txapelketa ezberdinetan parte hartzera. Goizean Nora eta Josettek parte hartu dute Euskadi B taldean Emakumezkoen Selekzioen II. Matchean eta baita oso ondo pasa ere bai. Ondoren parte hartzaileen arteko senidetze bazkarian indarrak hartu eta gero, arratsaldean, Gontzal eta Norak bikote bat osatu dute eta Josettek Kantabriako Adrian Villar Perezekin bikotea osatuz parte hartu dute Bikote Mistoen Euskadiko II. Txapelketan. Eta txukun aritzeaz gain egun osoko xake egun zoragarria pasa dutela esan digute.
TAFALLDARRAK IV TORNEO INFANTIL DE MIRANDA DE EBRO TXAPELKETAN
Gaur goizez IV Torneo Infantil de Miranda de Ebro txapelketa burutu da 6º Circuito Burgalés de Ajedrez 2021 zirkuituko hamargarrena eta bertan Tafall familia izan dugu. Biok oso l an txukuna egin eta gero goi postuetan amitu dute txapelketa, zirukuitoa berriz irabazteko aukerak mantenduz. Hemen gaurko txapelketako lehenengo lau jokalarien emaitzak:
Nazioarteko Open batean parte hartzearen esperientzia oso ona izan da gure hiru kideentzat, eta haien emaitzak onak izan dira: Gontzal Lerak (Rankingeko 61. jokalaria) 3,5 punturekin amaitu du txapelketa eta 51. postua lortu du. Nora Lera 60. postutik abiatu zen, eta 54. postuan amaitu du txapelketa, egind ituen 2,5 punturi esker. Josette Fontainek, rankingeko 58.ena, 2,5 puntu egin ditu erre bai, eta sailkapenean hiru postu irabazi ditu 55. postuan amaitu ondoren. Zorionak!
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.
XAKE IKASTAROA 2021-2022
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
Xakeak dituen onurak umeei begira:
Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:
Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
Arrazoibide logiko-matematikoa.
Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.
Argazkia: El periodico de Extremadura. Jaque mate al deterioro cognitivo
Klubaren helburuetako bat xakearen zabaltzea da eta heldu eta adinekoei gure kirola ezagutzeko aukera eman nahi diegu, dibertigarria ez ezik, adin guztietan bestelako onurak dituelako:
hobetze espiritu osasuntsua lantzen du.
buru-argitasuna eta memoria mantentzen laguntzen du.
Ikasteko gaitasuna lantzen du.
nagikeria mentala saihesten du.
ideia sortzaileak sustatzen ditu.
Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko dugu.
Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.
Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!
Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki honetan ere bidelagun ditugulako.
HAIZEA ETA ARITZ BIKAIN XXVI OPEN INTERNACIONAL VIRGEN DE VALENCIA TXAPELKETAN
Haizea Tornay eta Aritz Tornayren txapelketa ikaragarria, ELO igoera garrantzitsuekin eta sariarekin XXVI Open Internacional Virgen de Valencia Vioño de Piélagos txapelketan. Kakel Muelak zuzendu eta Lukas Iruretagoienak arbitratu duen txapelketa gaur amaitu da, bertan FO handiak, GM David Lariñok, garaipena lortu duela.
Albiste onak Vioño de Piélagosetik. Haizea Open Internacional Virgen de Valencian hasiera zalantzati baten ondoren amaiera oso ona izan du eta eazken sailkapenean 29. postuan (rankingeko 56. postutik abiatu zen), eta lehen Gazte onenaren saria lortu du! Gainera, +30,8 ELO igo da. Eta Aritzek beste txapelketa ikusgarri egin du, eta 65. postutik atera bazen, 30. postuan amaitu du txapelketa, eta nazioarteko zerrendan beste 82 ELO puntu igo ditu, eta <1700 onenaren saria lortu du.
Zorionak bioi!
GURE TALDEEN LAN ONA LAUDIOKO 1. ODEIBAR TXAPELKETAN
Klubeko ordezkaritza txiki bat hurbildu da gaur goizean Erlantz Miguelezek antolatu eta Eider Velascok zuzendu eta arbitratu duen ekitaldi honetan parte hartzera. Eta primeran pasatu dute. Eskerrik asko gonbitagatik!
Gure A taldeak, Ander, Iker, Jurgi eta Gorkarekin, bigarren postua lortu du, Martintxo A txapeldunaren atzetik. Eta gure B taldeak, Mikel, Patxi Díaz, Jon Diaz, Goretti eta Jon Piedrolarekin, azken postuan geratu bada ere, talde honetako jokalari guztiek gutxienez garaipen bat lortu dute txapelketaren bederatzi txandatan eta oso pozik agertu dira esperientziarekin.
Zorionak Erlantzi, antolaketako gainerakoei eta babesleei. Super Eiderri, bikain zuzentzeaz eta arbitratzeaz, denak zaintzeaagatik. Eta jokalari guztiei, beraz, gure jokalarien arabera, goiz zoragarria izan delako. ESKERRIK ASKO DENOI!
MARLAXKAKOAK XXXV TORNEO DEL CORDERO DE ARANDA DE DUERON
Garaipena IM Jesus Martin Duquek lortu du, bigarrena FM Antonio Ruperez Benito izan da eta hirugarrena CM Alberto Garcia Dorado izan da, hiruak 7 partidatan 6 puntu lortu dituztela. Tafalldarrek lan ona egin dute; hala, Ander Tafallek 7. postuan amaitu du txapelketa lortutako 5 puntuei esker, Iker Tafallek 4 punturekin 27. postua lortu du, Mikel Tafallek 46. postua lortu du, 3 punturekin Gorka Tafallek lortutako puntu berdinak, baina gaztetxoenak aitaren atzean, 47. postuan amaitu du txapelketa.
Zorionak!!!
NORA, GONTZAL ETA JOSETTE GROS-EKO NAZIOARTEKO IREKIA JOKATZEN ARI DIRA
Txapelketa, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan jokatzen da, Gros XT-ko egoitzan. 9 txandako suitzar sisteman eta erritmo klasikoan eta bertan 64 jokalarik parte hartzen dute.
Gozatu txapelketan!
Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko dugu.
Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.
Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!
Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki honetan ere bidelagun ditugulako.
MARLAXKAKO ESPEDIZIOAREN LAN TXUKUNA LERMAN- BURGOSKO VI. XAKE ZIRKUITUKO ZORTZIGARREN TXAPELKETAN
Gaur, abuztuak 29, Burgoseko Xake Zirkuitokoaurrez aurreko partiden zortzigarren txapelketa burutu da Lerman eta bertan, Marlaxkako ordezkaritza izan dugu.
HAIZEA ETA ARITZ TORNAY ATZO HASI ZIREN JOKATZEN IRAILAREN 4RA ARTEPIÉLAGOSEN VIOÑON JOKATUKO DEN XXVI OPEN INTERNACIONAL VIRGEN DE VALENCIA TXAPELKETA
Txapelketa, herri horretako kiroldegian jokatzen da, 9 txandako suitzar sisteman eta erritmo klasikoan. Bertan ehun jokalarik parte hartzen dute eta horietako 20 tituludunak dira. Gozatu txapelketaz!
Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko dugu.
Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.
Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!
Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki honetan ere bidelagun ditugulako.
Udalarekin adostu dugu klubak ez duela jaietako data hauetan jaietako jarduerarik antolatuko aurtengo Hondarribiko jaietan. Baina gure hirirako ekitaldiak antolatzen jarraituko dugu.
Klubak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, guztion osasunarekin konprometituta jarraitzen du, eta horregatik, nahiz eta aurten egoera asko hobetu den eta denok itxaropentsu gauden, Hondarribiko Udalaren jarraibideei jarraituz, aurten jaietako ekitaldiak egun seinalatuetan ez antolatzea eskatzen baitzigun, Hondarribiko Gaztelua Txapelketa eta Jaietako Xake Jaialdia ez antolatzea erabaki dugu.
Laster jakinaraziko dizkizuegu udazkenerako ditugun jarduera-proiektuak. Osasuna guztiontzat!
Mila esker gure ekintzak bidertzen urteetan lagundu gaituzten pertsona, enpresa eta erakunde guztioi erabaki honetan ere bidelagun ditugulako.
AURREKO BERRIAK
MARLAXKAKO ESPEDIZIO TXIKIAREN LAN TXUKUNA BRIVIESCAN – BURGOSKO VI. XAKE ZIRKUITUKO SEIGARREN TXAPELKETAN
Gaur, abuztuak 21a, Burgoseko Xake Zirkuitokoaurrez aurreko partiden seigarren txapelketa burutu da Briviescan eta bertan, Marlaxkako ordezkaritza izan dugu.
Larunbata goizean Torneo Infantil de Verano de Briviesca burutu da eta bertan Efren aitona lagun izan dutela, Gorka Tafall eta Iker Tafall anaiak oso txukun aritu dira. Horrela Gorka Tafallek lehenengo postua eta Iker Tafallek laugarren postua lortu dute azken sailkapenean. Eta, gauzak horrela, ziurrenik txikitafallek zirkuitoan parte hartuko duten azken txapelketa honetan lortutako puntuei esker, Burgoseko Gazteen Zirkuituko behin behineko sailkapenean Iker lehenengoa da eta Gorka hirugarren.
Zorionak!!!
TORNAY FAMILIA OPORRETAN ITALIAKO 19° TORNEO INTERNAZIONALE DI SCACCHI SPILIMBERGO TXAPELKETAN
Aita Open Master gogorrean aritu da eta bi xake jokalari gazteak 1400-1800 B Txapelketan. Josu MASTERean, non 124 jokalarik parte hartu duten (horietatik 68 tituludunak zirela), 115. postuan amaitu du, 9 partidatik 2,5 punturekin. B txapelketan (1400-1800), gazteek emitza bikainak lortu dituzte: Haizeak 4,5 /7 puntu egin ditu, 1803ko performancea lortuz amaitzeko, 78 puntu igoz, eta sailkapen nagusian 13. postu lortu du eta emakumezkoen artean hirugarren izan da. Bestalde, Aritzek, lortutako 4/7 puntuei esker, 1750eko performancea egin du, 82,8 puntu igo eta 22. postuan amaitu du txapelketa. Hirurok txapelketa oso txukunak egin dutelako. ZORIONAK!
TAFALLDARRAK OSO GUSTURA IBILI DIRA BURGOSKO VI. XAKE ZIRKUITUKO ASTEAN ZEHAR IZANDAKO TXAPELKETETAN
IIº TORNEO ONLINE ISAR 2021
Ostiralean, abuztuaren 13an, 19:00etatik aurrera, IIº TORNEO ONLINE ISAR 2021 txapelketa jokatu zen. 9 txandetako suitzarra, partidako 5 minutu finish erritmoan, eta Mikel, Iker eta Gorkak parte hartu zuten. Hauek dira emaitzak:
IkerTafall – IkErFoRt – 4,5 punt4 – 25. postua
Gorka Tafall – TXIKIGORKA – 3,5 puntu – 37. postua
Mikel Tafall – mikelas – 2,5 puntu – 45. postua
TORNEO BELORADO 2021
Larunbatean, goizean Torneo Infantil Belorado 2021 burutu zen eta bertan Gorka Tafall eta Iker Tafall anaiak oso txukun aritu ziren.Horrela Gorka Tafallekhirugarren postua eta Iker Tafallekbigarren postua lortu zuten azken sailkapenean, irabazlea izan zen Alex Villa kataluniarraren atzetik. Zorionak!!!
Aritz Morante (Martintxo XT), MIkel Tafall, Gorka Tafall eta Iker Tafall Beloradokko arratsaldeko tapelketan
Eta arratsaldean 59 lagunek hartu zuten parte I Open Belorado txapelketan, 8 txandatako suitzar sisteman, 5’ +3’’-ko erritmoan, eta amaieran, Burgoseko Mario González jokalariak eskuratu zuen lehen postua. Podiumean eskoltatu zuten Barakaldoko Koldo Urbietak eta Martintxo Xake KlubekoAritz Morentek bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Aldi honetan Ander Tafall Team-en ez bazegoen ere, gure taldekideen lana oso txukuna izan zen ere bai: Gorka Tafallek 23. postua lortu zuen, Iker Tafallek 28. postua eta beren aita, Mikel Tafall 38. postuan amaitu zuen txapelketa.
Leongo GM Jaime Santos Latasa , gaur egungo Espainiako 4a, 2014eko Europako 4a eta 2013koa munduko 10a, biak 18 urtez azpikoen kategorian. 4 aldiz adin ezberdinetako Epainiako txapelduna, 2020ko Espainiako txapeldunordea eta Iberoamerikako 2021eko txapeldunordea, egun batzuetan Linaresen jokatuko den Espainiako txapelketarako bidean, masterclass bat eman dizkie klubeko zenbait jokalariri paradorean.
Eskola jaso aurretik, Paradoreko zuzendaria den Susana de la Rubiak, gure klubeko idazkari Daniel Garmendiak aurkeztu dion maisuari ongietorri oparia eman dio. Saioa amaitzeko, Maisuak blitz partidak jokatu ditu parte-hartzaileekin. Eta azken borche gisa, txuletoidun afaria izan du alde zaharreko Tatapas Gastrotekan.
ARRAKASTA ESPAINIAKO TXAPELKETETAN!!!
HAIZEA TORNAYK 18 URTEZ AZPIKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN PARTE HARTU DU. BERTAN, MARIA EIZAGUERRI ARAGOITARRAK ABSOLUTUA IRABAZI DU HISTORIA EGINEZ. ZORIONAK!
Gure taldekideak Espiritu Marlaxkero handia erakutsi du eta, emaitza ona lortu du: 3,5 puntu egin ditu eta 12 puntu ELO puntu igo ditu, eta horrek 146. postuan sailkatzeko balio izan dio.
Maria Eizaguerri Florisek kristalezko beste sabai bat haustea lortu du 18 urtez azpikoen xake klasikoko Espainiako txapelketa irabaizata.
María Eizaguerri Floris aragoarrak Espainiako xakean historia egiten jarraitzen du. Duela bi urte, 16 urtez azpikoen Espainiako txapeldun bikoitza izetea lortu zuen, emakumezkoen kategorian eta absolutuan, partida azkarretan, eta 18 urtez azpikoen txapelketa nazionalean errepikatu du, berriro ere Salobreñan. Oraingoan, partida klasikoetan edo moteletan, eta horrek are balio handiagoa ematen dio garaipenari.
María Eizaguerri Floris, Espainiako SUB 18 txapleduna absolutua, kataluniako Guerau Masagué Artero (ezkerrean), Espainiako azpitxapelduna, eta nafarroako Juan Labiano Hernández, 3.a
MARLAXKAKO ESPEDIZIO TXIKIAREN LAN TXUKUNA FRANDOVINEZEN – BURGOSKO VI. XAKE ZIRKUITUKO BIGARREN TXAPELKETAN
Gaur, uztailak 31a, Inaxio Deuna eguna, Burgoseko Xake Zirkuitoko aurrez aurreko partiden bigarren txapelketa burutu da Frandovinezen eta bertan, aurreko urteetan gertatu antzera, Marlaxkako kideen partaidetza izan da. Tafall familia (Mikel, Ander, Iker eta Gorka) eta Patxi Moreno joan dira klubetik.
Gaur arratsaldean Martintxo Xake Klubeko lagunek oso txukun antolatutako Atabaka Jatetxea III. Txapelketa burutu da Bitoriano eta Jugo herrien ondoko mendi batean kokatuta dagoen Oroko Andra Mariaren Santutegian, zein erakargarritasun hirukoitza duen:
XVI. mendeko gurtzarako leku garrantzitsu baten arte eta historia balioa.
Itsas mailatik gorako altuera 850 metrokoa duen begiratoki pribilegiatua duen pasaia balioa. Bertan, alde batetik, Zuiako harana eta, bestetik, Arabako Lautada ikus daitezke.
Eta azkenik, eta baina horrexegatik garrantzia gutxiago ez duen, Atabaka Jatetxea, ekitaldiko babesle nagusiaren plater goxoak gozatzeko aukera.
Daniel, Jurgi, Jokin eta Hodei
Klubetik delegazio txiki bat hurbildu da: Daniel Garmendia, Jokin Etxaniz, Hodei Herrera eta Jurgi Diaz, gidari eta botilero lantean lagun Patxi Diaz izan dutela. Oso ondo pasa dute arratsaldea eta 3. postua lortu dute Martintxo A (1.) eta Mikel Gurea A (2.) taldeen atzetik. Gure taldekideen lana oso txukuna izan da baina aipatzekoa Hodeik 3. taulan eta Jurgik 4. taulan lortutako 6 puntuak, zeintzuk sailkapeneko 3, postura eraman gaituzte.
Gaur egun, eguraldi txarragatik, ezin izan da inguruneez gozatu, baina berdin gozatu da txapelketaz, askariaz eta adiskidetasunaz.
Zorionak Eider Velasco eta antolaketako guztioi!!!
XAKEAREKIN HITZORDUA IZAN DUGU GAUR HONDARRIBIKO HONDAR KIROLAK 2021EAN!
Aurtengo udan ere, pasa den urteko geldialdia kontuan hartu gabe, hamasei urtez, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jarri du Hondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren uztailaren 30a bitarte.
HONDARRIBIA MARLAXKA XAKE KLUBA: GURE 40 URTEZ GORAKO HISTORIA KIROL PRINTZIPOEK ETA KONPROMISO SOZIALEK ZUZENTZEN DUTE
Horrela bosgarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean aritu gara gaur, uztailaren 28a, asteazken arratsaldean, eta xakea izan dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara. Patxi Diaz izan da antolaketaz arduratu den klubeko kidea, eta klubetik laguntzen, Gontzal Lera, Nora Lera, Jon Diaz eta Jurgi Diaz izen ditugu besteak beste. Prebentzio zerbitzuko langileei eta Hondar Kirolakeko boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiegu jarduerak ongi funtziona dezan emandako laguntzagatik.
Eskerrik asko garuna eta gorputza astintzera pasa diren guztioi ere bai!!!
Andorran aurrez aurreko xakea jokatzen hasi dira berriro, eta Andorrako Opena, udako txapelketarik onenetako bat, egin ezin izan den arren, antolatu ahal izan da partida-txapelketa azkarra, Gran Prix d’Andorra 2021Agora aretoan, partida bakoitzeko 3 minutu eta 2 segundoko gehikuntza-erritmoan. Atzo jokatu zen plaça Lídia Armengol-en kokatua dagoen Agora aretoan, eta 1.546 euro banatuziren saritan.
Lance Henderon Andorra la Vella-ko Comuko gizarte-kontseilari Meritxell Pujol, Andorrako Banco Sabadelleko Negozio eta Inbertsio zuzendari nagusia, Gerard Albà, eta FEVA erakundeko lehendakaria, Francesc Rechiren eskuetatik garaikurrak jasotzen .
18 urte baino ez dituen GM Lance Hendersonek Andorra 2021 Gran Prixeko Sari Nagusia irabazi zuen, 9 puntu posibleetatik lortutako 8,5 puntuei esker, eta trofeoa eta 300 euroko saria irabazi zituen. Cristian Fernández katalanak bigarren izan zen, 9 puntutik 7rekin, eta Felipe Porras GEVA-CEAko katalanak 6,5 punturekin hirugarren geratu zen. Gure taldekidea Goio Uriartek Andorrako lagunei lagundu nahi izan zien eta ekitaldian parte hartu zuen. 5 puntu lortu zituen, eta 21. postuan maitu zuen txapelketa.
Eskerrik asko ekitalde edera hau antolatzeagatik!
80 ALDIBEREKO XAKE-PARTIDAK IRUÑEKO ENTZIERROAREN IBILBIDEAN, MARLAXKAKO JOKALARIEN PARTE HARTZEAREKIN
Xakeko sei maisuk (Pepe Cuenca, Rey Enigma, El Divis, Daniel Zamarbide, Alexandra Prado eta Eihartze Buiza) partidak jokatu zituzten 2021eko uztailaren 14an goizean Iruñean, Santo Domingoko maldatik Zezenketa plazaraino banatutako 80 pertsonen aurka eta zezenketa aurka.
Gure klubeko Jurgi Diaz, Hodei Herrera, Jon Piedrola eta Goio Uriartek osatutako ordezkaritza bat bertaratu zen eta baita bapo pasa ere!
Eskerrik asko Iruñeako Udalari, El Divisi, Peperi, Mikel Urmentari, eta hau ahalbideratu duten guztioi. Zorionak eta bihotzez eskerrik asko!
Xake-kontuetan, Hodei Herrerak Alexandra Pradoren aurka jokatu zuen Santo Domingoko aldapan. Lehia gogorraren ondoren garaipena Aexandrarentzat izan zen. Udaletxeko plazan Goio Uriartek parra egin zuen Enigma erregearekin. Estafeta kalean, Jurgi Díazek parra egin zuen IM David Martinezen (El Divis) aurka, eta Jon Piedrolak, galdu arren, partida ona jokatu zuen GM Pepe Cuencaren aurka Zezen plazako kalezuloan. Partidak amaitu ondoren elkarrekin Iruñean bazkaltzera joan zien gure jokalariak, xake egun ederrari amaiera polita emanez.
Egun handia honen aurrean gauza bakarra esatea geratzen da: