Artxiboa laburpen hitzeka: IV CAMPEONATO DE AJEDREZ ISAR 2013

Tafall familiaren Burgoseko oporretan saria

(leer en castellano)

Tafall familia Burgosera oporretan joan da eta pasa den urtean egin bezala, Mikel Tafall eta Ander bere semea bertan dauden txapelketetan parte hartzen ari dira. Burututako lanen berri emango dizuegu.

Atzo, abuztuaren 17an, Isar herrian burututako IV CAMPEONATO DE AJEDREZ ISAR 2013 txapelketaren argazki batzuk helarazi dizkigute eta bertan gertatutakoaren berri eman. 101 partaide izan zuen, 15 minutu partidako suitzar sisteman 6 txandetako txapelketa honetako garaile GM Alejandro Hoffman Argentinarra izan zen, bigarren, Serbiako Dragan Paunovic, eta hirugarren, gure taldeko aspaldiko laguna den Jesús Iruzubieta.

Aita Semeak lan txukuna burutu zuten eta launa punturekin amaitu zuten txapelketa. Ander Tafall 20. postuan eta Mikel Tafall el 25. postuan. Anderrek 12 urte azpiko txapelduna izatea lortu zuen eta horrexegatik garaikurra lortu zuen eta baita Gaztelako jaki tradizional sorta bat ere.

Chessresults-era lotura

Antolatzailearen Webgunera lotura