Artxiboa laburpen hitzeka: ivan iturralde

Beraungo gazte txapelketa, Josu Manterola txapeldun. Gure jokalariek lan txukuna egin zuten

(leer en castellano)

Atzo, iralak 6, larunbata, arratsaldez, Errenteriako Beraun Berako gazteentzako xake txapelketa burutu zen gure lagun ona den Juan Manuel Riescoren zuzendaritzapean, Aitor Goñi eta eslkarteko beste kideen laguntza zuela.

20140906_203309[1] (640x360) (640x360)

Beraun Bera elkartearen egoitzan alebin eta infantil mailetako gazteek parte hartu zuten eta Beraungo gaztetxo onenen aurka jokatzeko, Gipuzkoako beste promesa batzuekin batera gure taldekide bi gonbidatu zituzten: Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Bertaratutako jokalariak bi taldetan banatu zituzten eta beraien artean liga egin eta gero, talde bakoitzeko hiru lehenak txapelketaren garaipenagatik lehiatzeko eskubidea lortu zuten. Sailkatutako sei jokalari hauek beren artean, liga sisteman, lehiatu zuren bigarren fasean. Partidak gogorrak izan ziren, parte hartzaileen jokabidea oso zuzena eta giroa ezin hobea.

Txapelketako azken Berasailkapena ondorengoa izan zen:

1. Josu Manterola, 3,5 puntu (8,15)

2. Jose Luis Muñoz, 3,5 puntu  (6,5)

3. Ivan Iturralde, 3,5 puntu (5,15)

4. Ander Tafall, 2,5 puntu

5. Patxi Moreno, 2 puntu

6. Galder Bengoa, 0 puntu

20140906_203344[1] (640x360)

Antolatzaile, irabazle eta parte hartzaile guztiei zorionak ematen diegu!

Mikel Tafallen argazkiak pasatzen dizkizuegu:

Gros Xake Taldean jokatutako Gabonetako Gazte Xake Txapelketaren oihartzunak

(leer en castellano)

Urtarrilaren 3an, arratsaldez, Gros Xake Taldeak Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Gipuzkoako 70 gazte bildu zituen Gabonetako Gazte Xake Txapelketa burutu zen.

Txapelketa jokalarien adina kontuan hartzen ez zuen 6 txandetako sistema suitzarrean jokatu zen, partidako 10 min + 5 seg-ko erritmoan, Iñigo Argandoña epaile lanak egin zituela.

Txapelketako oinarriak

Aritz Abalia (SUB-16 jokalaria) txapelketako txapelduna izan zen 6 partidetan 5,5 puntu lortu ondoren. Podiuma Ivan Iturraldek (bigarren) eta Markel Zuloagak (hirugarren) osatu zuten

2014 Gabonetako Gazte Xake Txapelketako Sailkapena

Argazkiak: Jose Luis Uranga, Maru Estebanez eta Gros XT

Jose Luis Urangak gidatzen zuen gure taldeko espedizioak azken momentuko baja izan zuen, Ibai Dorronsoro gaixotu baitzen.  Azkenean, Ander Uranga, Odei Lete, Patxi Moreno eta Ander Tafall Donostiara joan ziren. Guztiek lan txukuna egin zuten eta taulako erdi-goikaldean sailkatu ziren. Oso ondo pasa zutela izan zen hoberena. bakoitzaren izenaren gainek klik eginez burututako lana ikusi ahal izango duzue.

Adinei dagokionez ondorengoak izan ziren hoberenak: SUB-18 Jon Lertxundi (txapelketako 7.a); SUB-16 onena txapelketa irabazi zuen Aritz Abalia; SUB-14 artean onena Jose Luis Muñoz (txapelketako 5.a); SUB-12 hoberena Iker Ormaetxea (sailkapen nagusiko 12.a) eta SUB-10 hoberena, Ivan Iturralde izan zen, txapelketa bikaina egin eta gero, sailkapen orokorreko 2 postua lortu zuen.

Oso giro ona, antolaketa bikaina eta xake maila handia. Gipuzkoako xakearen etorkizuna bermatuta dagoela dirudi gazte hauek jokatzen ikusita. Guztioi zorionak!

Gipuzkoako eta Aragoiko gaztetxoen arteko xake jaialdia Donostian

(leer en castellano)

Atzo, 2013ko azaroaren 30ean, Donostian, Gros Xake Taldeak, bere egoitza duen Karmelo Balda pilotalekuan, goizez, Gipuzkoako eta Aragoiko 14 urte beherako jokalarientzako txapelketa antolatu zuen, Eliseo Argandoñaren zuzendaritzapean. Aragoiko taldea Utebo eta El Olivar taldeetako gaztetxoek osatzen bazuten, Gipuzkoako taldean Gros X.T.-ko jokalariez gain, Gipuzkoako beste taldeetako ordezkari izan zituen, gure taldeko Mikel Herrero, Ander Tafall eta Patxi Moreno izan genituela.

Jaialdia ederra suertatu zen, giro apartarekin.  Hasiera batean bi herrialdeetako taldeen  arteko partida izan behar zuenak, bost txandetako suitzarra izan zen. Jokatu beharreko bost partidak eta gero, denak irabazita lehen postuan bi jokalari zeuden baina Ivan Iturraldek txapelketa lortu zuen Jose Luis Muñozek baino desenpate hobeagoa zuelako.

Gure jokalariek fin ibili ziren, Patxi Morenok 4 puntu lortu zituen  lehen txandan Ivanekin galdu eta gero, hala ere, errenkadan beste guztiak irabazi zituelako sailkapeneko 8. postua lortu zuen. Mikel Herrerok eta Ander Tafallek, errenkadan lehen hiru partidak irabazi zituzten, baina, gero suerte pixka falta izan zuten eta ondorengo biak galdu zituzten, hiruna puntu lortuz. Sailkapen nagusian Anderrek 15. postua lortu zuen eta Mikelek puntu berdinak izan arren 18. Amaitu zuen txapelketa.

Zorionak antolatzaileei, irabazleei eta jokalari guztiei!

Argazkiak Mikel Tafall.